86. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 5a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2016-S-286

Joaquín Hermoso de Mendoza Ervitik honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

–Eskatzailea: Joaquín Hermoso de Mendoza Erviti.

–Xedea: bi etxebizitza bakartuko hondakin urak isurtzeko baimena, Sarasibarren (2. poligonoa, 18. lurzatia).

–Ibilgua: Errekaldea edo Iturzar erreka (Elortz ibaia).

–Isurketa eginen den udal mugapea: Elo (Nafarroa).

Etxeko uren isurketak 150 m³-ko bolumena izanen du urtean, gehienez ere, eta bertan dagoen Errekaldea edo Iturza errekara aterako da, hobi septiko aurrefabrikatutik pasa ondoren.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua, 26-28, Zaragoza), eta espedientearen eta dokumentazio teknikoaren fotokopiak, berriz, Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2016ko apirilaren 19an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1605063