3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO UR KONFEDERAZIOA
Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2015-A-89
Honako datu eta ezaugarri hauek dituen ur aprobetxamendu honetarako eskaera egin da:
Ezaugarriak:
–Eskatzailea: Aritz Zabalza San Marcelino.
–Ibilgua: Irati ibaia.
–Hargunearen udalerria: Orbaizeta (Nafarroa).
–Hargunearen koordenatuak: ETRS89, UTM-30, X: 644499, Y: 4759827.
–Batez besteko ur-emari baliokidea kontsumo handieneko hilabetean: 0,001 l/s.
–Aldiuneko emaria, gehienez ere: 2,36 l/s.
–Erabilera: ureztatzea.
Ura apiriletik irailera hartuko da motoponpa baten bidez; mauka malgu baten bidez, ura 2. poligonoko 884. lurzatian dauden biltegi batzuetaraino jasoko du, eta bertan 0,038 hektareako baratzea ureztatzeko erabiliko da.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua, 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.
Zaragozan, 2016ko martxoaren 29an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.
Iragarkiaren kodea: E1604888