1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA
398E/2016 EBAZPENA, apirilaren 8koa, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, behin betiko onesten duena Erripagañako Udalez gaindiko Plan Sektorialeko H-2 unitate morfologikoko H-2.3 lurzatiaren xehetasun azterlana, Adania Residencial SLk sustatua.
Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 22ko 44E/2016 Ebazpenaren bidez hasiera batean onetsi zen Erripagañako Udalez gaindiko Plan Sektorialeko H-2 unitate morfologikoko H-2.3 lurzatiaren xehetasun azterlana, Adania Residencial SLk sustatua.
Ebazpen hori 2016ko 35. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 22an. Xehetasun azterlana hogei egunez egon zen jendaurrean eta, aldi berean, ukitutako udalei entzunaldia eman zitzaien. Era berean, Nafarroako egunkarietan argitaratu zen 2016ko otsailaren 26an.
Ezarritako hogei eguneko epean, ez da haren aurkako alegaziorik aurkeztu.
Antolamendu xehakatuko determinazioak baino ez du tresnak, xehetasun azterlan baten helburu eta eskumenekoak direnak. Tresnak, halaber, bat egiten du hirigintzari buruzko araudiarekin tramitazioari eta helburuari dagokienez, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 62. artikuluaren eta horrekin bat heldu direnen arabera, baita Erripagañako Udalez gaindiko Plan Sektorialaren araudiaren arabera (batik bat 9. eta 103.2 artikuluak).
Xehetasun azterlan honen tramitazioa eta onespena Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuari dagozkio, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 43.1.d) artikulua aplikatuz, udalez gaindiko plan sektorial bat garatzeko tresna delako.
Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Zerbitzuak espedientea azterturik, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legean xedatutakoarekin bat, eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen abuztuaren 28ko 137/2015 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Behin betiko onestea Erripagañako Udalez gaindiko Plan Sektorialeko H-2 unitate morfologikoko H-2.3 lurzatiaren xehetasun azterlana, Adania Residencial SLk sustatua.
2. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.
Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
Ebazpen honen jakinarazpena egin edo, bestela, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera hasiko dira kontatzen epe horiek.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta espedientearen sustatzaileari, Burlata, Iruña, Uharte eta Eguesibarko udalei, Konpentsazio Batzordeari eta Iruñerriko Mankomunitateari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2016ko apirilaren 8an.–Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusia, Eva García Balaguer.
Iragarkiaren kodea: F1604336