2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZUBIETA ETA ITURENGO UDALEN BATASUNA
2016ko aurrekontua. Hasierako onespena
Zubieta eta Iturengo Udalen Batasunak, 2016ko apirilaren 20an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2016ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluari jarraituz, aurrekontu hau jendaurrean egonen da 15 egun baliodunez Zubietako Udaletxeko Idazkaritzan, nahi duenak aztertu eta bidezkotzat jotzen dituen erreklamazioak aurkez ditzan.
Ez bada erreklamaziorik egiten, onetsitako aurrekontua behin betikotzat joko da eta haren laburpena argitaratzeko tramitea betetzat.
Zubietan, 2016ko apirilaren 25ean.–Zubietako alkatea eta Udalen Batasuneko lehendakaria, Ernesto Dominguez Olea.
Iragarkiaren kodea: L1605067