Iragarkia
86. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 5a
2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EGUESIBAR
Aldaketa ordenantza fiskaletan. Behin betiko onespena
Eguesibarko Udalak, 2015eko abenduaren 1ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa ordenantza fiskaletan.
Aldaketa horien hasierako onespenaren eta erregelamenduzko jendaurreko epearen iragarkia argitara eman zen 2015eko 255. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 24an, eta Udalaren iragarki oholean. Jendaurrean egon bitartean, alegazioak aurkeztu zitzaizkien. Horiek azterturik, 2016ko martxoaren 1ean egin osoko bilkura arruntean, erabaki zen aurkeztutako alegazioen gaineko ebazpena ematea eta behin betiko onestea aldaketa Eguesibarko Udalaren ordenantza fiskaletan, bertan sarturik aurkeztutako alegazioetan oinarriturik baietsi ziren zuzenketak eta aldaketak, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, behin aldaketa betiko onetsirik gelditu da, ondotik ematen den testuari jarraikiz.
Argitara ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325 eta 326. artikuluetan eta aplikatzen ahal den gainerako legerian ezarritakoa betetzeko.
Sarrigurenen, 2016ko apirilaren 8an.–Alkatea, Alfonso Etxeberria Goñi.
ORDENANTZA, UDALAREN GIZARTE ZERBITZUEN ALORREKO ZERBITZUAK EGITEKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA
1. artikulua. Kontzeptua.
Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen 28. artikuluan xedatuari jarraikiz eta horren 12. artikuluko baimenaren ondorioz, Eguesibarko Udaleko Gizarte Aferen Alorrak ordenantza honen 2. artikuluan adierazten diren zerbitzu eta jarduerak egiteagatik.
2. artikulua. Xedea.
Prezio publiko honen xedea izanen da zerbitzu hauek egitea: ludo-haurtzaindegia, familiari atseden emateko haurrez arduratzea eta podologia.
3. artikulua. Nork ordaindu behar.
Aitzineko artikuluak aipatzen duen zerbitzuaren onuradunak ordaindu beharko du, baldin eta 2. artikuluak aipatu dituen zerbitzuak eskatzen badituzte.
4. artikulua. Tarifak:
A.–Aplikazio arauak.
Indarra duen une bakoitzean aplikatuko da Eguesibarko Udalaren araudia.
B.–Tarifen laukia.
B.1. Tarifa orokorra.
B.1.1. Udako ludo-haurtzaindegia:
–84 euro/astea (60 + 24 jantokia).
–30 euro/astea (egun erdia jantokirik gabe).
B.1.2. Familiari atseden emateko haurrez arduratzeko zerbitzua: 1 euro/ordua.
B.1.3. Podologia zerbitzurako tarifak.
KIROPODIAK | SILIKONA TXIKIA | SILIKONA HANDIAK | |
Erroldatuak (65 urtetik goitikoak, %33 baino desgaitasun handiagoa dutenak eta mendekotasuna dutenak) | 7,00 euro | 6,00 euro | 8,00 euro |
Erroldatuak, aitzineko atalean sartzen ez direnak | 9,00 euro | 8,00 euro | 10,00 euro |
Erroldatu gabeak | 11,00 euro | 10,00 euro | 12,00 euro |
B.2. Hobaria duten tarifak.
B.2.1. Erroldatuak:
–Kide 1eko familiak:
- 8.000 eurotik beheitiko errenta konputagarria: B.1 tarifaren %25.
–2 kideko familiak:
- 11.000 eurotik beheitiko errenta konputagarria: B.1 tarifaren %25.
–3 kideko familiak:
- 15.000 eurotik beheitiko errenta konputagarria: B.1 tarifaren %25.
–4 kideko familiak:
- 20.000 eurotik beheitiko errenta konputagarria: B.1 tarifaren %25.
B.2.2. Erroldatuak, 65 urtetik goitikoak
–11.000 - 15.000 euro arteko PCE: B.1 tarifaren %75.
–8.001 - 10.999 euro arteko PCE: B.1 tarifaren %50.
–8.000 eurotik beheitiko PCE: B.1 tarifaren %25.
B.2.3. Erroldatuak, pentsioa jasotzen dutenak erretiroagatik, zurztasunagatik, alarguntzagatik eta baliaezintasunagatik:
–11.000 - 15.000 euro arteko PCE: B.1 tarifaren %75.
–8.001 - 10.999 euro arteko PCE: B.1 tarifaren %50.
–8.000 eurotik beheitiko PCE: B.1 tarifaren %25.
B.2.4. Erroldatuak, %33ko desgaitasuna edo handiagoa dutenak:
–11.000 - 15.000 euro arteko PCE: B.1 tarifaren %75.
–8.001 - 10.999 euro arteko PCE: B.1 tarifaren %50.
–8.000 eurotik beheitiko PCE: B.1 tarifaren %25.
B.2.5. Erroldatuak, familia ugariko kide direnak:
–6.000 - 7.500 euro arteko PCE: B.1 tarifaren %75.
–5.000 - 5.999 euro arteko PCE: B.1 tarifaren %50.
–5.000 eurotik beheitiko PCE: B.1 tarifaren %25.
Aitzineko tarifak aplikatzeari dagokionez, PCEko tarteak kalkulatzeko, ulertuko da zerga-oinarria dela 507, 529, 8810, 8808 laukitxoen batura ken 708 laukitxoa, tasak indarra hartu aitzineko urteko pertsona fisikoen gaineko errentarena, hura Nafarroako Foru Komunitatekoa denean, edo laukitxo baliokideena, Estatuaren gainerakoari dagokionean. Zenbateko hori familia-unitateko kideen artean zatituko da.
C.–Dokumentazioa.
Aitzineko tarifak aplikatzeari dagokionez, PCEko eta errenta konputagarrien tarteak kalkulatzeko, ulertuko da zerga-oinarria dela 507, 8810, 8808 laukitxoen batura ken 708 laukitxoa, tasak indarra hartu aitzineko ekitaldiko urteko pertsona fisikoen gaineko errentarena, hura Nafarroako Foru Komunitatekoa denean, edo laukitxo baliokideena, Estatuaren gainerakoari dagokionean. Zenbateko hori familia-unitateko kideen artean zatituko da.
B.2.1, B.2.2, B.2.3, B.2.4 eta B.2.5 ataletan ezarritako tarifak aplikatzeko, onuradunek baldintza hauek bete beharko dituzte eta horiek agiri bidez egiaztatu:
Ordenantza honen ondorioetarako, erroldatutzat hartuko dira adingabeak, baldin eta bereizketaren edo dibortzioaren ondorioz gurasoetako bat Eguesibarren erroldaturik badago. Egoera hori frogatu beharko da ezkontzaz kanpoko haurraren behin betiko neurriekin edo bereizketaren eta dibortzioaren epaiarekin.
D.–Aurkezteko modua eta epea.
Ordenantza honek indarra hartu ondoren, B.2.1, B.2.2, B.2.3, B.2.4, B.2.5 tarifen onuradun izateko, jarduera eta ikastaro bakoitzerako iragarritako inskripzio eta ordainketa epean edo inskripzioa egin aurretik aurkeztuko da dokumentazioa. Udal ordenantzan aurreikusten diren hobarien onuradun izateko eskaerek, aipatu epetik kanpo eskatzen direnean, soilik edukiko dituzte ondorioak eskatu diren egunetik aurrera.
Behar den dokumentazioa Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztuko da, Eguesibarko Udaletxean (Garajonay karrika, 1, 31621 Sarriguren).
D1. B.2.1 kuotarako (erroldatuak, 5.000 euro baino gutiagoko per capita errenta dutenak):
–Udalaren eskabide orokorra.
–Erroldatze kolektiboaren agiria (ez da aurkeztu behar, ofizioz egiaztatuko baita).
–NANa.
–Errenta aitorpena, kasuan kasuko tasak indarra hartu aitzineko urtekoa. Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpena nahitaez egin beharra ez dutenek Nafarroako Gobernuaren ziurtagiria aurkeztu beharko dute, inguruabar hori frogatzen duena; orobat, lan bizitzaren txostena eta/edo sarreraren aitzineko urtean familiak izan dituen diru-sarrerak zehazteko beharrezkotzat jotzen diren agiriak.
D.2. B.2.2 kuotarako (erroldatuak, 65 urtetik goitikoak):
–Udalaren eskabide orokorra.
–Erroldatze kolektiboaren agiria (ez da aurkeztu behar, ofizioz egiaztatuko baita).
–NANa.
–Errenta aitorpena, kasuan kasuko tasak indarra hartu aitzineko urtekoa. Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpena nahitaez egin beharra ez dutenek Nafarroako Gobernuaren ziurtagiria aurkeztu beharko dute, inguruabar hori frogatzen duena; orobat, lan bizitzaren txostena eta/edo sarreraren aitzineko urtean familiak izan dituen diru-sarrerak zehazteko beharrezkotzat jotzen diren agiriak.
D.3. B.2.3 kuotarako (erroldatuak, pentsioa jasotzen dutenak erretiroagatik, zurztasunagatik, alarguntzagatik eta baliaezintasunagatik):
–Udalaren eskabide orokorra.
–Erroldatze kolektiboaren agiria (ez da aurkeztu behar, ofizioz egiaztatuko baita).
–NANa.
–Kasuan kasuko tasak indarra hartu aitzineko urteko errenta aitorpena, edo halakorik ez bada, urte horretan eskuratutako diru-sarreren egiaztagiria.
–Onuraduna izatearen ziurtagiria, behar den erakunde ofizialak luzatua. Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpena nahitaez egin beharra ez dutenek Nafarroako Gobernuaren ziurtagiria aurkeztu beharko dute, inguruabar hori frogatzen duena; orobat, lan bizitzaren txostena eta/edo sarreraren aitzineko urtean familiak izan dituen diru-sarrerak zehazteko beharrezkotzat jotzen diren agiriak.
D.4. B.2.4 kuotarako (erroldatuak, %66ko desgaitasuna edo handiagoa dutenak):
–Udalaren eskabide orokorra.
–Erroldatze kolektiboaren agiria (ez da aurkeztu behar, ofizioz egiaztatuko baita).
–NANa.
–Errenta aitorpena, kasuan kasuko tasak indarra hartu aitzineko urtekoa. Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpena nahitaez egin beharra ez dutenek Nafarroako Gobernuaren ziurtagiria aurkeztu beharko dute, inguruabar hori frogatzen duena; orobat, lan bizitzaren txostena eta/edo sarreraren aitzineko urtean familiak izan dituen diru-sarrerak zehazteko beharrezkotzat jotzen diren agiriak.
–Eskabidearen urterako indarra duen ziurtagiri ofiziala, behar den erakundeak luzatua, desgaitasun maila egiaztatzen duena.
D.5. B.2.5 kuotarako (erroldatuak, familia ugariko kide direnak):
–Udalaren eskabide orokorra.
–Erroldatze kolektiboaren agiria (ez da aurkeztu behar, ofizioz egiaztatuko baita).
–NANa.
–Errenta aitorpena, kasuan kasuko tasak indarra hartu aitzineko urtekoa. Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpena nahitaez egin beharra ez dutenek Nafarroako Gobernuaren ziurtagiria aurkeztu beharko dute, inguruabar hori frogatzen duena; orobat, lan bizitzaren txostena eta/edo sarreraren aitzineko urtean familiak izan dituen diru-sarrerak zehazteko beharrezkotzat jotzen diren agiriak.
–Familia liburua.
E.–Aurkezteko tokia eta epea.
B.2.1, B.2.2, B.2.3, B.2.4, B.2.5 tarifen onuradun izateko, dokumentazioa aurkeztuko da kasu bakoitzerako ezartzen den epean.
Behar den dokumentazioa Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztuko da, Eguesibarko Udaletxean (Garajonay karrika, 1, 31621 Sarriguren).
F.–Tarifak itzultzea:
Ordaindu behar duenari egozten ahal ez zaizkion arrazoiengatik jarduera gauzatzen ez bada, ordaindua itzuliko zaie.
Bajak idatziz jakinarazi beharko zaizkio Eguesibarko Udalari, horien arrazoia zehaztuta, eta eskubidea izanen dute ordaindutako kuota itzul dakien, betiere horretarako arrazoi zuzenik bada eta ikastaroa hasi ez bada. Jada abian den ikastaro edo jarduera batean baja hartzeko eskaera idatziz eginez gero, dagokion arloak kasu zehatz hori aztertu eta ebatziko du, eta baliteke tasa itzultzeari uko egitea.
Arrazoirik gabeko 8 huts egiten duten ikasleek bertzerik gabe irten beharko dute ikastarotik eta ez dute ordaindutako tarifa itzulia izateko eskubiderik.
G.–Aurten antolatzen diren arlo horretako jardueretan ezarri beharreko tasak kalkulatzea.
Gizarte zerbitzuen arloak programatzen dituen ikastaro, lantegi edo jardueretarako, horietan parte hartzeagatik kobratzea ezartzen denean, izena eman duenak ordaindu beharreko tarifa izanen da jardueraren orduko kostua zati jarduera egiteko ezartzen den gutieneko erabiltzaile kopurua eginik ateratzen den emaitza; Eguesibarren erroldaturik daudenek %20 merkeagoa izanen dute tarifa eta, nolanahi ere, ordenantza honetan ezarritako hobarien araubidea aplikatu ahalko da.
5. artikulua. Arau-hausteak eta zehapenak.
1. Arau-hauste arinak dira ordenantza honetan ezartzen diren betebeharrak ez betetzea, arau-hauste larrien kalifikazioa ez dutelarik.
2. Arau-hauste larriak honako hauek dira:
–Tarifa osorik edo partez ez ordaintzea horretarako ezarritako epeetan.
–Salbuespenak, behar diren ez bezalako tarifak edo itzultze bide gabeak modu bidegabean eskuratzea.
–Arau-hausteak honela zehatuko dira:
- Arinak, 60tik 150 eurora bitarteko isunarekin.
- Larriak, 151tik 600 eurora bitarteko isunarekin.
AZKEN XEDAPENA
Indarra hartzea
Ordenantza honek 2016ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra, betiere aldaketaren testua Nafarroako Aldizkari Ofizialean egun horren aurretik argitaratzen bada. Hala izan ezean, argitaratzen den egunean hartuko du indarra. Nolanahi ere, berariaz aldatu edo indargabetu arte izanen du indarra.
ORDENANTZA FISKALA, KIROL IKASTAROETAKO IRAKASKUNTZA ZERBITZUA EMATEKO TASAK ETA UDALAREN KIROL ESKOLETAKOAK ARAUTZEN DITUENA
4. artikulua. Tarifak:
B.–Tarifen laukia.
B.1. Tarifa orokorra:
–Kirol eskolak (jada daudenei eransten zaie):
- Tasa erroldatuentzat, 2016an:
- Atletismoa: 117 euro.
- Eskubaloia: 117 euro.
- Tasa erroldatu gabeentzat, 2016an
- Atletismoa: 150 euro.
- Eskubaloia: 150 euro.
B.2. Hobaria duten tarifak.
B.2.1. Erroldatuak:
–Kide 1eko familiak:
- 8.000 eurotik beheitiko errenta konputagarria: B.1 tarifaren %25.
–2 kideko familiak:
- 11.000 eurotik beheitiko errenta konputagarria: B.1 tarifaren %25.
–3 kideko familiak:
- 15.000 eurotik beheitiko errenta konputagarria: B.1 tarifaren %25.
–4 kideko familiak:
- 20.000 eurotik beheitiko errenta konputagarria: B.1 tarifaren %25.
B.2.2. Erroldatuak, 65 urtetik goitikoak:
–11.000 - 15.000 euro arteko PCE: B.1 tarifaren %75.
–8.001 - 10.999 euro arteko PCE: B.1 tarifaren %50.
–8.000 eurotik beheitiko PCE: B.1 tarifaren %25.
B.2.3. Erroldatuak, pentsioa jasotzen dutenak erretiroagatik, zurztasunagatik, alarguntzagatik eta baliaezintasunagatik.
–11.000 - 15.000 euro arteko PCE: B.1 tarifaren %75.
–8.001 - 10.999 euro arteko PCE: B.1 tarifaren %50.
–8.000 eurotik beheitiko PCE: B.1 tarifaren %25.
B.2.4. Erroldatuak, %33ko desgaitasuna edo handiagoa dutenak:
–11.000 - 15.000 euro arteko PCE: B.1 tarifaren %75.
–8.001 - 10.999 euro arteko PCE: B.1 tarifaren %50.
–8.000 eurotik beheitiko PCE: B.1 tarifaren %25.
B.2.5. Erroldatuak, familia ugariko kide direnak:
–6.000 - 7.500 euro arteko PCE: B.1 tarifaren %75.
–5.000 - 5.999 euro arteko PCE: B.1 tarifaren %50.
–5.000 eurotik beheitiko PCE: B.1 tarifaren %25.
Aitzineko tarifak aplikatzeari dagokionez, PCEko tarteak kalkulatzeko, ulertuko da zerga-oinarria dela 507, 529, 8810, 8808 laukitxoen batura ken 708 laukitxoa, tasak indarra hartu aitzineko urteko pertsona fisikoen gaineko errentarena, hura Nafarroako Foru Komunitatekoa denean, edo laukitxo baliokideena, Estatuaren gainerakoari dagokionean. Zenbateko hori familia-unitateko kideen artean zatituko da.
C.–Dokumentazioa.
Ordenantza honen ondorioetarako, erroldatutzat hartuko dira adingabeak, baldin eta bereizketaren edo dibortzioaren ondorioz gurasoetako bat Eguesibarren erroldaturik badago. Egoera hori frogatu beharko da ezkontzaz kanpoko haurraren behin betiko neurriekin edo bereizketaren eta dibortzioaren epaiarekin.
D.–Aurkezteko modua eta epea:
Ordenantza honek indarra hartu ondoren, B.2.1, B.2.2, B.2.3, B.2.4, B.2.5 tarifen onuradun izateko, jarduera eta ikastaro bakoitzerako iragarritako inskripzio eta ordainketa epean edo inskripzioa egin aurretik aurkeztuko da dokumentazioa. Udal ordenantzan aurreikusten diren hobarien onuradun izateko eskaerek, aipatu epetik kanpo eskatzen direnean, soilik edukiko dituzte ondorioak eskatu diren egunetik aurrera.
Behar den dokumentazioa Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztuko da, Eguesibarko Udaletxean (Garajonay karrika, 1, 31621 Sarriguren).
ORDENANTZA, UDALAREN KIROL INSTALAZIOETAKO PREZIO PUBLIKOEN GAINEKOA
Urteko kuota aldi baterako bajan Udalaren kirol instalazioetan:
–Eguesibarren erroldatuak:
- 0tik 3 urtera bitartekoen kategoria: 0,00 euro.
- 4tik 13 urtera bitartekoen kategoria: 4,80 euro.
- 14tik 17 urtera bitartekoen kategoria: 22,00 euro.
- 18 urtetik goitikoen kategoria: 25,70 euro.
B.1.3. Espazioak alokatzeko tarifa orokorra:
Kirol instalazioen erabilera jarraituak, betiere Udalak onetsitako deialdi baten bidez arautuak daudenean, deskontuak sorraraziko ditu dagokion tarifaren zenbateko osoan.
B.1.4. Bertzelako espazioak alokatzeko eta salmentarako tarifa orokorra:
–Jatetxe aretoa:
- Erroldatuen urtebetetzea: 23 euro.
Kirol instalazioen erabilera jarraituak, betiere Udalak onetsitako deialdi baten bidez arautuak daudenean, deskontuak sorraraziko ditu dagokion tarifaren zenbateko osoan.
B.1.5. Kirol ikastaroetako tarifa orokorra
–Gazte-kirolerako abonamendu aktiboa:
- Abonatua: 3 hilabeteko abonamendua: 30 euro.
- Abonatu gabeak, erroldatuak: 3 hilabeteko abonamendua: 39 euro.
B.2. Hobaria duten tarifak.
B.2.1. Erroldatuak:
–Kide 1eko familiak:
- 8.000 eurotik beheitiko errenta konputagarria: B.1.1 eta B.1.5 tarifen %25.
–2 kideko familiak:
- 11.000 eurotik beheitiko errenta konputagarria: B.1.1 eta B.1.5 tarifen %25.
–3 kideko familiak:
- 15.000 eurotik beheitiko errenta konputagarria: B.1.1 eta B.1.5 tarifen %25.
–4 kideko familiak:
- 20.000 eurotik beheitiko errenta konputagarria: B.1.1 eta B.1.5 tarifen %25.
B.2.2. Erroldatuak, 65 urtetik goitikoak:
–11.000 - 15.000 euro arteko PCE: B.1.1 eta B1.5 tarifen %75.
–8.001 - 10.999 euro arteko PCE: B.1.1 eta B.1.5 tarifen %50.
–8.000 eurotik beheitiko PCE: B.1.1 eta B.1.5 tarifen %25.
B.2.3. Erroldatuak, pentsioa jasotzen dutenak erretiroagatik, zurztasunagatik, alarguntzagatik eta baliaezintasunagatik.
–11.000 - 15.000 euro arteko PCE: B.1.1 eta B1.5 tarifen %75.
–8.001 - 10.999 euro arteko PCE: B.1.1 eta B.1.5 tarifen %50.
–8.000 eurotik beheitiko PCE: B.1.1 eta B.1.5 tarifen %25.
B.2.4. Erroldatuak, %33ko desgaitasuna edo handiagoa dutenak:
–11.000 - 15.000 euro arteko PCE: B.1.1 eta B1.5 tarifen %75.
–8.001 - 10.999 euro arteko PCE: B.1.1 eta B.1.5 tarifen %50.
–8.000 eurotik beheitiko PCE: B.1.1 eta B.1.5 tarifen %25.
B.2.5. Erroldatuak, familia ugariko kide direnak:
–6.000 - 7.500 euro arteko PCE: B.1.1 eta B1.5 tarifen %75.
–5.000 - 5.999 euro arteko PCE: B.1.1 eta B.1.5 tarifen %50.
–5.000 eurotik beheitiko PCE: B.1.1 eta B.1.5 tarifen %25.
Aitzineko tarifak aplikatzeari dagokionez, PCEko tarteak kalkulatzeko, ulertuko da zerga-oinarria dela 507, 529, 8810, 8808 laukitxoen batura ken 708 laukitxoa, tasak indarra hartu aitzineko urteko pertsona fisikoen gaineko errentarena, hura Nafarroako Foru Komunitatekoa denean, edo laukitxo baliokideena, Estatuaren gainerakoari dagokionean. Zenbateko hori familia-unitateko kideen artean zatituko da.
E.–Aurkezteko tokia eta epea.
Hobaria duten tarifen onuradun izateko dokumentazioa ondoko epeetan aurkeztuko da:
Sarbideen tarifa orokorra B.1.1 tarifetarako: Urte bakoitzaren otsailaren 14a ezarri da epemuga gisa Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantzan agertzen diren hobariak eskatzeko.
Hobarietarako eskaerak aipatu epean aurkezten dutenak urte bakoitzaren urtarrilaren 1etik aurrera izan ahalko dira onuradun.
Udal ordenantzan aurreikusten diren hobarien onuradun izateko eskaerek, aipatu epetik kanpo eskatzen direnean, soilik edukiko dituzte ondorioak eskatu diren egunetik aurrera.
Udalaren kirol instalazioen abonamendua duten guztiak hileroko ordainketaren modalitatera pasako dira kirol instalazioaren kasuan kasuko ordainagiria ordaintzea egokitzen zaien unetik aurrera, tarifa hobaridunaren hartzailetzat jo eta gero.
Kirol ikastaroetarako tarifa orokorra B.1.5 tarifetarako: Ordenantza honek indarra hartu ondoren, jarduera eta ikastaro bakoitzerako iragarritako inskripzio eta ordainketa epean edo inskripzioa egin aurretik aurkeztuko da dokumentazioa. Udal ordenantzan aurreikusten diren hobarien onuradun izateko eskaerek, aipatu epetik kanpo eskatzen direnean, soilik edukiko dituzte ondorioak eskatu diren egunetik aurrera.
Behar den dokumentazioa Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztuko da, Eguesibarko Udaletxean (Garajonay karrika, 1, 31621 Sarriguren).
ORDENANTZA, UDALAREN KULTURA ETA HIZKUNTZA IKASTAROETAN IRAKASKUNTZA ZERBITZUA EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA
4. artikulua. Tarifak.
B.–Tarifak itzultzea.
Ordaindu behar duenari egozten ahal ez zaizkion arrazoiengatik jarduera gauzatzen ez bada, ordaindua itzuliko zaie.
Bajak idatziz jakinarazi beharko zaizkio Eguesibarko Udalari, horien arrazoia zehaztuta, eta eskubidea izanen dute ordaindutako kuota itzul dakien, betiere horretarako arrazoi zuzenik bada eta ikastaroa hasi ez bada. Jada hasita dagoen ikastaro batean baja hartzeko eskaera idatziz eginez gero, dagokion arloak kasu zehatz hori aztertu eta ebatziko du, eta baliteke tasa itzultzeari uko egitea.
Arrazoirik gabeko 8 huts egiten duten ikasleek bertzerik gabe irten beharko dute ikastarotik eta ez dute ordaindutako tarifa itzulia izateko eskubiderik.
C.–Tarifen laukia.
C.1. Tarifa orokorra:
SUKALDEA (euro/ordua) | MARGOLARITZA (euro/ordua) | IRAKURLEEN KLUBA (euro/ordua) | FRANTSESA (euro/ordua) | INGELESA (euro/ordua) | HELDUENDAKO DANTZAK (euro/ordua) | HAURRENDAKO DANTZAK (euroak) | |
Erroldatuak | 3,5 | 3,0 | 8,0 | 2,0 | 3,5 | 3,0 | 2,0 |
Erroldatu gabeak | 4,5 | 3,5 | 10,0 | 2,5 | 4,5 | 3,5 | 2,5 |
Kultura arloan programatzen diren ikastaro edo lantegietarako, inskripzioa egin duenak ordu bakoitzagatik ordaindu beharreko tarifa izanen da ikastaro bakoitzaren orduko kostua zati ikastaroa egiteko ezartzen den gutieneko inskribatutakoen kopurua eginik ateratzen den emaitza; Eguesibarren erroldaturik daudenek %20 merkeagoa izanen dute tarifa.
C.2. Hobaria duten tarifak.
C.2.1. Erroldatuak:
–Kide 1eko familiak:
- 8.000 eurotik beheitiko errenta konputagarria: C.1 tarifaren %25.
–2 kideko familiak:
- 11.000 eurotik beheitiko errenta konputagarria: C.1 tarifaren %25.
–3 kideko familiak:
- 15.000 eurotik beheitiko errenta konputagarria: C.1 tarifaren %25.
–4 kideko familiak:
- 20.000 eurotik beheitiko errenta konputagarria: C.1 tarifaren %25.
C.2.2. Erroldatuak, 65 urtetik goitikoak:
–11.000 - 15.000 euro arteko PCE: C.1 tarifaren %75.
–8.001 - 10.999 euro arteko PCE: C.1 tarifaren %50.
–8.000 eurotik beheitiko PCE: C.1 tarifaren %25.
C.2.3. Erroldatuak, pentsioa jasotzen dutenak erretiroagatik, zurztasunagatik, alarguntzagatik eta baliaezintasunagatik.
–11.000 - 15.000 euro arteko PCE: C.1 tarifaren %75.
–8.001 - 10.999 euro arteko PCE: C.1 tarifaren %50.
–8.000 eurotik beheitiko PCE: C.1 tarifaren %25.
C.2.4. Erroldatuak, %33ko desgaitasuna edo handiagoa dutenak:
–11.000 - 15.000 euro arteko PCE: C.1 tarifaren %75.
–8.001 - 10.999 euro arteko PCE: C.1 tarifaren %50.
–8.000 eurotik beheitiko PCE: C.1 tarifaren %25.
C.2.5. Erroldatuak, familia ugariko kide direnak:
–6.000 - 7.500 euro arteko PCE: C.1 tarifaren %75.
–5.000 - 5.999 euro arteko PCE: C.1 tarifaren %50.
–5.000 eurotik beheitiko PCE: C.1 tarifaren %25.
Aitzineko tarifak aplikatzeari dagokionez, PCEko tarteak kalkulatzeko, ulertuko da zerga-oinarria dela 507, 529, 8810, 8808 laukitxoen batura ken 708 laukitxoa, tasak indarra hartu aitzineko urteko pertsona fisikoen gaineko errentarena, hura Nafarroako Foru Komunitatekoa denean, edo laukitxo baliokideena, Estatuaren gainerakoari dagokionean. Zenbateko hori familia-unitateko kideen artean zatituko da.
D.–Dokumentazioa.
Ordenantza honen ondorioetarako, erroldatutzat hartuko dira adingabeak, baldin eta bereizketaren edo dibortzioaren ondorioz gurasoetako bat erroldaturik badago. Egoera hori frogatu beharko da ezkontzaz kanpoko haurraren behin betiko neurriekin edo bereizketaren eta dibortzioaren epaiarekin.
E.–Aurkezteko tokia eta epea.
Ordenantza honek indarra hartu ondoren, C.2.1, C.2.2, C.2.3, C.2.4, C.2.5 tarifen onuradun izateko, ikastaro edo lantegi bakoitzerako iragarritako aurreinskripzio epean edo inskripzioa egin aurretik aurkeztuko da dokumentazioa. Udal ordenantzan aurreikusten diren hobarien onuradun izateko eskaerek aipatu epetik kanpo eskatzen direnean, soilik edukiko dituzte ondorioak eskatu diren egunetik aurrera.
Behar den dokumentazioa Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztuko da, Eguesibarko Udaletxean (Garajonay karrika, 1, 31621 Sarriguren).
ALDAKETA EGUESIBARKO MUSIKA ESKOLAK 2016/2017 IKASTURTEAN EMATEN DITUEN IKASTAROETAN IZEN EMATEKO ETA PARTE HARTZEKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZAN
ERANSKINA
1. epigrafea.–2016/2017 ikasturteko tarifa orokorra.
A. I. maila - Musika Hastapena.
LEHEN ZIKLOA IKASLE ERROLDATUAK | LEHEN ZIKLOA IKASLE ERROLDATU GABEAK | |
Matrikula | 50,00 euro | 50,00 euro |
Zenbateko honetako hiru kuota | 91,09 euro | 136,82 euro |
BIGARREN ZIKLOA IKASLE ERROLDATUAK | BIGARREN ZIKLOA IKASLE ERROLDATU GABEAK | |
Matrikula | 50,00 euro | 50,00 euro |
Zenbateko honetako hiru kuota | 120,97 euro | 181,45 euro |
B. II. maila, III. maila eta sarbideko kurtsoak:
IKASLE ERROLDATUAK | IKASLE ERROLDATU GABEAK | |
Matrikula | 100,00 euro | 100,00 euro |
Zenbateko honetako hiru kuota | 274,00 euro | 411,00 euro |
C. Mantentzeko aukera berezia:
IKASLE ERROLDATUAK | IKASLE ERROLDATU GABEAK | |
Matrikula | 100,00 euro | 100,00 euro |
Zenbateko honetako hiru kuota | 170,43 euro | 255,65 euro |
D. Abesbatza:
IKASLE ERROLDATUAK | IKASLE ERROLDATU GABEAK | |
Matrikula | 100,00 euro | 100,00 euro |
Zenbateko honetako hiru kuota | 87,64 euro | 131,47 euro |
E. Bigarren tresna:
IKASLE ERROLDATUAK | IKASLE ERROLDATU GABEAK | |
Zenbateko honetako hiru kuota | 187,86 euro | 231,80 euro |
F. Gitarrako egokitze-kurtsoa:
IKASLE ERROLDATUAK | IKASLE ERROLDATU GABEAK | |
Matrikula | 100,00 euro | 100,00 euro |
Zenbateko honetako hiru kuota | 187,86 euro | 231,80 euro |
Hobaria duten tarifak:
b) Erroldatuak, 65 urtetik goitikoak:
–11.000 - 15.000 euro arteko PCE: B.1 tarifaren %75.
–8.001 - 10.999 euro arteko PCE: B.1 tarifaren %50.
–8.000 eurotik beheitiko PCE: B.1 tarifaren %25.
c) Erroldatuak, pentsioa jasotzen dutenak erretiroagatik, zurztasunagatik, alarguntzagatik eta baliaezintasunagatik:
–11.000 - 15.000 euro arteko PCE: B.1 tarifaren %75.
–8.001 - 10.999 euro arteko PCE: B.1 tarifaren %50.
–8.000 eurotik beheitiko PCE: B.1 tarifaren %25.
d) Erroldatuak, %33ko desgaitasuna edo handiagoa dutenak:
–11.000 - 15.000 euro arteko PCE: B.1 tarifaren %75.
–8.001 - 10.999 euro arteko PCE: B.1 tarifaren %50.
–8.000 eurotik beheitiko PCE: B.1 tarifaren %25.
Aitzineko tarifak aplikatzeari dagokionez, PCEko tarteak kalkulatzeko, ulertuko da zerga-oinarria dela 507, 529, 8810, 8808 laukitxoen batura ken 708 laukitxoa, tasak indarra hartu aitzineko urteko pertsona fisikoen gaineko errentarena, hura Nafarroako Foru Komunitatekoa denean, edo laukitxo baliokideena, Estatuaren gainerakoari dagokionean. Zenbateko hori familia-unitateko kideen artean zatituko da.
Iragarkiaren kodea: L1604294
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
