86. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Aldaketa, Desgaitasuna dutenei aparkatzeko txartela ematea arautzen duen trafikoaren gaineko ordenantza orokorrean.
Behin betiko onespena

Tuterako Udalak, 2016ko apirilaren 4an egindako osoko bilkura arruntean, behin betiko onetsi zuen I. eranskinaren aldaketa, honako ordenantza honetan: Desgaitasuna dutenei aparkatzeko txartela ematea eta txartel hori Europar Batasuneko eredura egokitzea arautzen dituen ordenantza.

Aldaketa horren aldaketa osorik ematen da argitara, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325 eta 326. artikuluetan eta aplikatzen ahal den gainerako legerian ezarritakoa betetzeko.

Tuteran, 2016ko apirilaren 7an.–Alkatea, Eneko Larrarte Huguet.

I. ERANSKINA

Desgaitasuna dutenei aparkatzeko txartelak emateko arauak eta Europako ereduari egokitzea

Minusbaliatuak Gizarteratzeko apirilaren 7ko 13/1982 Legeak 60. artikuluan dioenez, udalek neurri egokiak hartu beharko dituzte mugitzeko arazo larriak dituzten minusbaliatuek ibilgailua aparkatzeko erraztasuna izan dezaten, eta agerian da lege hori tresna eraginkorra dela gizartean eta lanean integratzeko, garraio publikoa erabiltzeko mugikortasun arazo larriak dituen jende askori espazio eta zerbitzu komunitarioak eskura jartzen dizkielako haietara ibilgailu partikularretan, zein bere kabuz, iristen direnean, eta ailegatzen diren tokian aparkatzeko txartelaren abantailen onura hartzen dutela.

Irizpide bera du Europar Batasuneko Kontseiluak; izan ere, desgaitasuna dutenendako aukera berdintasuna aipatzen duenean bidezkotzat jotzen du mugikortasun murriztuko pertsona guztientzat neurri gehigarri zehatz batzuk izatea, haien integrazioa, lanean nahiz gizartean, laguntzeko. Hori dela eta, bidezkoa iruditzen zaio Europa osorako ekimen bateratua bideratzea desgaitasuna dutenei aparkatzeko txartelak emateko, haien zirkulazio librea bulkatu beharrez.

Europar Batasuneko Kontseiluak 1998ko ekainaren 4an gomendio bat onetsi zuen Estatu kideentzat, desgaitasuna dutenendako aparkatzeko txartela sortzeko. Estatu kide guztiek onartutako eredu europar bakar baten araberakoa izan behar du, txartelen titularrek Europa guztian izan ditzaten aparkatzeko erraztasunak, zein herrialdetan dagoen pertsona hori, nazio hartako arauei jarraituz.

Tuterako Udalak, aspalditik erne arazo horri, txartelak ematen dizkie desgaitasuna dutenei dohainik aparka dezaten; betiere, beste ibilgailuen eta oinezkoen ibilia oztopatu gabe. Baina ez dauka arau zehatz bat, baimen horiek emateko irizpideak erregulatuko dituena.

Guztiok ezagutzen dugu aparkatzearen arazoa, bai hiri honetan bai gainerako hiri handi nahiz ertainetan. Hortaz, kontuan hartu beharko dira zenbait faktore baimen horiek emateko orduan, bateragarriak izan daitezen desgaitasuna duten pertsonen eskubidea, joan behar diren tokitik hurbil aparkatzekoa, eta tokiko administrazioaren betebeharra, aparkatzeko toki mugatuak zuzen eta koherentziaz kudeatzekoa.

Autonomia erkidegoetatik etorritako araudiak asko eta askotarikoak izateagatik, abenduaren 12ko 1056/2014 Errege Dekretuak oinarrizko baldintza batzuk ezarri nahi ditu, berdintasuna bermatzeko Estatuko lurralde osoan, aparkatzeko txartela erabiltzeko, behar bezalako arauketarekin, bermatzeko segurtasun juridikoa izanen dela desgaitasuna edukirik mugikortasun murriztua duen edozein herritarrendako, lurralde nazional osoan mugitzen denean, eta, halaber, aparkatzeko toki kopuru gutxieneko bat ezartzeko, desgaitasuna eta mugikortasun murriztua dituztenendako erreserbatuak eta diseinatuak.

1. artikulua. Xedea.

Desgaitasuna edukirik mugikortasun murriztua dutenek gidatutako ibilgailuentzat edo haiek daramatzatenentzat aparkatzeko txartela eskuratzeko prozedura eta haren erabilera arautzea ditu xede ordenantza honek.

2. artikulua. Lurralde esparrua.

Desgaitasuna edukirik mugikortasun murriztua dutenek aparkatzeko txartelak, ordenantza honetan aurreikusitako prozeduraren arabera emanak, Espainiako lurralde osorako balioko du, eta Europar Batasuneko estatu kideetan erabili ahal izanen da, tokian-tokian eskumena duten organoek ibilgailuen antolamendurako eta zirkulaziorako ezarritako baldintzetan.

3. artikulua. Eskubidearen titularrak.

1.–Aparkatzeko txartela eskuratzen ahalko dute desgaitasuna ofizialki aitortua duten pertsona fisikoek, baldin Tuteran bizi badira eta erroldaturik badaude, Desgaitasuna duten pertsonen eskubideei eta haien gizarteratzeari buruzko Lege Orokorraren Testu Bategineko 4.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz, azaroaren 29ko 1/2013 Legegintzako Errege Dekretuak onetsi baitzuen, betiere egoera hauetakoren batean badaude:

a) Mugikortasun murriztua izatea, Desgaitasun maila onartu, aitortu eta kalifikatzeko prozedurari buruzko abenduaren 23ko 1971/1999 Errege Dekretuaren II. eranskinarekin bat; desgaitasun maila kalifikatzeko eta aitortzeko talde multiprofesionalen irizpena jaso behar dute.

b) Begirik onenean ikusmen-zolitasuna, zuzendua, 0,1ekoa edo txikiagoa izatea, edo ikus-eremu murriztua 10 gradukoa edo gutxiagokoa, desgaitasun maila kalifikatzeko eta aitortzeko talde multiprofesionalen irizpenaren arabera.

2.–Orobat, aparkatzeko txartelaren titularrak izaten ahalko dira soilik desgaitasuna duten pertsona taldeak garraiatzeko ibilgailuen titularrak diren pertsona fisiko edo juridikoak, baldin Mendekotasuna dutenei arreta emateko eta haien autonomia sustatzeko abenduaren 14ko 39/2006 Legean aipatzen diren gizarte zerbitzuak ematen badituzte mendekotasuna dutenei arreta emateko eta haien autonomia sustatzeko, edo, halaber, Desgaitasuna duten pertsonen eskubideei eta haien gizarteratzeari buruzko Lege Orokorraren Testu Bateginean aipatzen diren gizarte zerbitzuak ematen badituzte (azaroaren 29ko 1/2013 Legegintzako Errege Dekretuak onetsia).

4. artikulua. Aparkatzeko txartelaren ezaugarriak eta hura erabiltzeko baldintzak.

1.–Aparkatzeko txartelaren ezaugarri teknikoak eta fisikoak ordenantza honen A eranskinean zehaztu dira, eta Tokiko Gobernu Batzarraren erabakiaren bidez aldatzen ahalko dira.

2.–Aurreko 3. artikuluan aipaturiko pertsona fisikoari edo juridikoari ematen zaion aparkatzeko txartela pertsonala eta besterenezina izanen da, matrikula-zenbaki bati loturik egonen da eta ibilgailu hori mugikortasuna murrizturik duten pertsona taldeak garraiatzeko soilik erabiliko da. Txartela baliozkoa izanen da, soilik, 3.2 artikuluan aipatzen diren egoeretakoren batean daudenak egiazki garraiatzen direnean.

3.–Aparkatzeko txartela erabiliko bada, titularrak txartel hori jasotzeko beharrezkoak diren baldintzak mantendu beharko ditu.

4.–Desgaitasuna izanik mugikortasun murriztua dutenendako ordenantza honetan aurreikusitakoak baino baldintza hobeak edo onuragarriagoak dituzten erabilera baldintzak edo eskubideak, autonomia erkidegoetako arauetakoak, aplikatzekoak izanen dira, betiere.

5.–Txartela aurrealdeko haizetakoan paratu beharko da, haren aurreko aldea ibilgailuaren kanpotik irakurtzeko maneran dela. Agintari eskudunak edo agenteek eskatuz gero, azter dezaten utziko zaie.

5. artikulua. Titularren eskubideak eta erabilera mugak.

1.–Txartelaren titularrek ondoren aipatzen diren eskubideak edukiko dituzte Estatu osoan, betiere, txartela ibilgailuaren barnean ikusgai badago:

a) Bizilekutik nahiz lanpostutik hurbil aparkatzeko erreserba, aldez aurretik eskatutakoa bada eta premia justifikatuz gero.

b) Desgaitasuna dutenendako gaitutako lekuetan aparkatzeko eskubidea.

c) Zamalanetarako gordetako eremuetan gelditzeko eta aparkatzeko eskubidea; betiere, oinezkoei nahiz trafikoari eragozpenik sortzen ez bazaie, eta agintaritzaren agenteek emandako aginduak betez.

d) Bideko edozein lekutan gelditzea, justifikaturik badago eta ezinbestekoa den denbora tartean baino ez; betiere, oinezkoei nahiz trafikoari eragozpenik sortzen ez bazaie, eta agintaritzaren agenteek emandako aginduak betez.

e) Zirkulazioa bertako bizilagunentzat mugaturik duten bideetan, eremuetan nahiz guneetan sartzea; betiere, helmuga aipatu eremu horren barnean badago.

2.–Aparkatzeko txartela edukitzeak ez du inoiz baimenik emanen honako hauetan aparkatzeko: oinezkoendako eremuetan, oinezkoendako pasabideetan, gelditzeko debekua duten lekuetan eta balizkoetan, pasabideak nahiz larrialdietarako irteerak oztopatzen dituzten lekuetan, segurtasun publikoagatik mugatutako eremuetan, eta zirkulazio erreiak txikiagotzen dituzten eremuetan.

6. artikulua. Aparkatzeko txartela emateko prozedura.

Tuterako Udalari dagokio, Udaltzaingoko Buruzagitzaren bitartez, txartelak ematea edo ezestea, prozedura honi jarraikiz:

a) Interesdunak inprimaki bidez eskatuta abiatuko da espedientea. Titularrak berak edo bere legezko ordezkariak eskatzen ahalko du. Ordenantza honen 3. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen dituen norbait izanen da beti txartelaren titularra.

b) Honako hauek dira eskaerarekin bat aurkeztu beharreko agiriak:

1.–Eskatzailearen NANaren fotokopia.

2.–Legezko ordezkaria izatera, horren frogagiria eta haren NANaren fotokopia.

3.–Titularraren bi argazki, nortasun agirikoaren tamainakoak.

4.–Tuterako Udalaren mugapean bizi dela frogatzen duen agiria; errolda orria, alegia.

5.–1. Eskaera desgaitasuna duen pertsona fisikoak egiten badu, desgaitasuna duen pertsona dela eta mugikortasun murriztua duela ofizialki frogatzen duen ziurtagiria, edo begirik onenean ikusmen-zuzenketarekin 0,1eko edo gutxiagoko ikusmen-zolitasuna duela edo 10 graduko edo gutxiagoko ikuseremua duela ofizialki frogatzen duen ziurtagiria, 2. artikuluko 1. atalean jasotako baldintzetan. Dokumentazioa desgaitasun maila kalifikatzeko eta aitortzeko talde multifuntzionalek bete beharko dute.

5.-2. Ordenantza honen 1. artikuluko 2. atalean aipatu bezala, pertsona fisiko edo juridikoek txartela eskatzen badute desgaitasuna duten pertsona taldeak garraiatzeko, dokumentazioa aurkeztu beharko dute, frogatzeko gizarte zerbitzuak ematen dituztela mendekotasuna dutenei arreta emateko eta autonomia pertsonala sustatzeko.

c) Udalak, txartela eman aurretik, beharrezkoa baderitzo, Nafarroako Gobernuan arlo horretako departamentu eskudunari txostena eskatzen ahalko dio, eskatzaileak txartela eskuratzeko baldintzak biltzen dituela frogatzen duena, edo argibideak eskatzen ahalko dizkio eskatzaileak aurkeztutako dokumentazioaren gainean.

d) Udalak, haren arabera, eskaeraren gaineko erabakia hartu eta interesdunari jakinaraziko dio, hiru hilabeteko epean gehienez ere, aparkatzeko txartelaren eskaera Udalaren erregistroan sartzen den egunetik aitzina.

e) Aparkatzeko txartela emanik, titularrari aurkeztuko zaio sina dezan; gero, Udalak plastifikatu eta interesdunari eskuratuko dio.

f) Txartelarekin batean, Udalak hura Tuterako udalerrian erabiltzeko baldintzen laburpena emanen du.

7. artikulua. Balioaldia.

Txartelean berean zehaztuko da noiz arte balioko duen. Bi faktoreren mende dago: titularraren adina eta mugikortasunaren gaineko irizpeneko ezaugarriak; alegia, behin betikoa, aldi baterakoa edo behin-behinekoa den.

a) 18 urtez gorakoentzat, 5 urteko balioaldia du txartela ematen den egunetik aitzina; betiere, irizpenak behin betiko mugikortasun murriztua agertu beharko du.

b) Mugikortasun murriztua aldi baterakoa bada, noiz arteko ezintasuna den, ordu arteko balioa izanen du.

c) Aparkatzeko behin-behineko txartelak urtebeterako emanen dira gehienez ere, eta epe bererako luzatzen ahalko dira, emateko eskatutako hasierako baldintzak mantentzen baldin badira.

d) Titularra 18 urtez azpikoa bada, balioaldia 2 urtekoa izanen da gehienez ere. Irizpenean mugikortasun murriztuaren iraunaldia txikiagoa bada, hartara egokituko da balioaldia.

e) Aldi baterako txartelak Udaltzaingoaren bulegoan aurkeztu beharko dira, Udaletxean, haien balioaldia bukatzen denean, titulartasunaren mugikortasuna hobetu eta garraio publikoa erabiltzeko gauza delako edo txartela eskuratzera eraman zuen gaitza sendatu delako. Orobat, agiriaren titularra hilez gero.

8. artikulua. Aparkatzeko behin-behineko txartela ematea.

1.–Arrazoi humanitarioak kontuan hartuz, salbuespen gisa, automobilak aparkatzeko behin-behineko txartelak emanen zaizkie mugikortasun murriztua duten bizilagunei, nahiz eta aipatutako mugikortasun murriztu hori ofizialki emana izan ez, haien adinerako eta gainerako egoera pertsonaletarako normaltzat jotzen den bizi-itxaropena argi eta garbi nabarmen murriztea dakarren larritasun handiko gaixotasunagatik edo muturreko patologiagatik. Betiere, aparkatzeko txartela ohiko bidetik tramitatzeko denborarik ez dagoenean.

2.–Aparkatzeko behin-behineko txartela lortu ahal izateko, osasun zerbitzu publikoetako mediku fakultatiboen ziurtagiria beharko da aurreko atalean aipatzen diren alderdiak frogatzeko; eskatzailearen helbidearen arabera, osasun zerbitzu eskudunetako ikuskatzailetzak baliozkotu beharko du ziurtagiri hori.

3.–Arau honetan erabilerari buruz ezarri diren eskubide, betebehar eta baldintzak aplikatuko zaizkie aparkatzeko behin-behineko txartelaren titularrei, txartelaren indarraldian.

9. artikulua. Txartela berritzea.

a) 18 urtez goitikoak, behin-betiko irizpena dutenak: 5 urtean behin berrituko dute. Udalak non bizi eta erroldatuta den begiratuko du eta interesdunak nortasun agirikoaren tamainako bi argazki beharko ditu aurkeztu.

b) 18 urtez goitikoak, aldi baterako irizpena dutenak: balioaldia amaitzen den egunean berrituko dute. Kasu honetan, berritzeko, interesdunak mugikortasunaren gaineko irizpen berria aurkeztu beharko du, baita bi argazki ere, nortasun agirikoaren tamainakoak, eta non bizi eta erroldatuta dagoen frogatu.

c) 18 urtetik beherakoak: aldi baterako balioa bukatzen den egunean berrituko da; ez da 2 urterako baino gehiagorako emanen eta interesdunak irizpen berria aurkeztu beharko du.

Aparkatzeko txartela berritzeko eskabidea araudian ezarritako epean aurkeztearekin batera, aurretiaz emandako txartelaren balio epea luzatuko da prozedura ebatzi arte. Eskabidea aurkezten bada azken txartelaren indarraldia bukatu eta ondoko laurogeita hamar egun naturalen barnean, ulertuko da indarraldian jarraitzen duela berritzeko prozedura ebatzi arte.

Aparkatzeko txartela berrituko bada, titularrak txartel hori jasotzeko beharrezkoak diren baldintzak mantendu beharko ditu.

e) Kasu guztietan, txartel berria eskuratzeko, interesdunak Udaletxean, Udaltzaingoaren bulegoan, aurkeztu beharko du txartel zaharra.

f) Txartel berriak zaharraren zenbaki bera izanen du.

g) Txartela ebatsi, hondatu edo galduz gero, berria atera beharko da. Ebatsiz gero, interesdunak salaketaren frogagiria aurkeztu beharko du. Hondatuz gero, interesdunak txartel hondatua aurkeztu beharko du. Udalak txartel zaharraren iraungitze egun berarekin emanen du berria.

10. artikulua. Arau-hauste eta zehapenak, txartela behar ez bezala erabiltzeagatik.

a) Aparkatzeko txartela erabiltzeko ezarritako baldintzak betetzen ez badira, 100 euroko isuna ezarriko da lehen aldian; bigarren aldian, 150 euro eta txartela hilabetez erabiltzeko debekua. Hirugarren aldian gaizki erabiliz gero, 150 euroko isunaz gain, behin betiko baliogabetuko da txartela eta ezin izanen da berriro txartela eta aparkatzeko eskubideak lortu. Tuterako Udalak emandako txartelak dira baliogabetu eta berriz lortzeko eskubiderik gabe geldituko direnak; aldiz, Tuteran eman ez direnak Tuterako udalerrian erabiltzeko baliogabetuko dira.

b) Iruzurra eginez erreproduzituz gero, txartela berehala deuseztatuko da; gainera, 150 euroko isuna ezarriko da Tuteran emandako txartelen kasuan eta betiko baliogabetzea beste udalerri batean eskuratu bada; kasu horretan, gertakariaren berri emanen zaio hura eman duen Udalari, kasu horretarako xedatuta dituen ondorioak izan ditzan.

c) Txartel titularrek trafikoa zaintzeko ardura duten Agintaritzako agenteen aginduak betetzen ez badituzte, inguruabarrak edo baldintza partikularrak zein diren kontuan hartuta, 150 euroko isuna ezarriko zaie eta agiriak hilabetez galduko du indarra.

Jokabideak delitu izan badaitezke, erruduntasun-testigantza aginte judizialari edo Fiskaltzari igorriko zaio, eta zehapen prozedura eten eginen da, harik eta agintari judizialek epai irmoa eman arte, edo bestelako moduan prozedura penala amaitzen duen ebazpena eman arte, edo harik eta Fiskaltzak erabaki arte ez dela bidezkoa jarduketak hastea edo jarduketei segida ematea. Ordura arte, preskripzio epea eten eginen da.

XEDAPEN IRAGANKORRAK

Lehenbizikoa.–Araudi hau aplikatuko zaie desgaitasuna dutenen aparkatzeko txartelak emateko prozedurei, indarra hartu aitzin abiatu badira ere.

Bigarrena.–Jadanik eman diren aparkatzeko txartelek indarrean segituko dute, horietan agertzen den iraungitze data arte.

Hirugarrena.–Tokiko Gobernu Batzarraren erabakiz eskabidea egokituko da ordenantza honetara, eta, etorkizunean, uneko inguruabarretara.

A ERANSKINA

Desgaitasuna dutenek aparkatzeko txartelaren eredu europarrari buruzko xedapenak

1. Eredu europarraren arabera, hauek dira desgaitasuna dutenek aparkatzeko txartelaren neurriak:

–Luzera: 106 mm

–Zabalera: 148 mm

2. Aparkatze txartela urdin argia izanen da, salbu aulki gurpildun bat, atzealde urdin ilunean, irudikatzen duen sinbolo zuria.

3. Desgaitasuna dutenek aparkatzeko txartela plastifikatuta egonen da, salbu titularrak, atzealdeko ezkerraldean, sinatzeko utzitako tartean.

4. Desgaitasuna dutenek aparkatzeko txartelak aurrealdea eta atzealdea izanen ditu, haietako bakoitza bi zatitan banatua:

–Atzealdearen ezkerrean honako hauek agertuko dira:

  • Aulki gurpildunaren sinboloa, zuriz, atzealde urdin ilunaren gainean.
  • Ibilgailuaren matrikula.
  • Aparkatzeko txartela zein egunetan iraungitzen den.
  • Aparkatzeko txartelaren zenbakia.
  • Agintari edo erakunde emailearen izena eta zigilua.

–Atzealdearen eskuinean honako hauek agertuko dira:

  • Udalaren armarria koloretan eta azpian, ‘’M.I. Ayuntamiento de Tudela’’.
  • “Desgaitasuna dutenek aparkatzeko txartela”, letra handitan inprimatua. Horren ondotik, tarte aski utzita eta letra txikitan, “Aparkatzeko txartela” Europar Batasuneko gainerako hizkuntzetan.
  • Idazkun hau: “Europako Erkidegoen eredua”.

Atzean, Espainiaren bereizgarria: E, Europar Batasunaren sinboloaren barnean: hamabi izarrek osaturiko zirkulua.

–Atzealdearen ezkerrean honako hauek agertuko dira:

  • Titularraren deiturak.
  • Titularraren izena.
  • Titularraren sinadura.
  • Titularraren nortasun agiri nazionala.
  • Titularraren argazkia.

–Atzealdearen eskuinean honako hauek agertuko dira:

  • Ohar hau: “Txartel honek baimena ematen dio titularrari Tuterako udalerrian aparkatzeko dauden erraztasunak erabiltzeko, baita Europar Batasuneko udalerrietan, zeinek berean, ezartzen dituenak ere”.
  • Ohar hau: “Txartela erabiltzen denean, ibilgailuaren aurreko aldean jarriko da, txartelaren aurrealdea aise ikusteko maneran, kanpotik kontrolatzeko”.

Txartelaren logotipoa:

L1604276_0.pdf

B ERANSKINA

Jarduera zentrotzat jotzen diren hiriguneko eremuen zerrenda

JARDUERA ZENTROA

APARKATZEKO TOKIAK

APARKATZEKO TOKI ERRESERB.

EGOERA

1

–Geltoki intermodala

70

2

Cuesta de la Estación

2

–Udaletxea

–Rúa Gizarte Etxea.

–María Forcada fundazioa

–Muñoz Sola museoa

80

2

Plaza de la Vida

2

–Tuterako Museoa

–Katedrala

–Hizkuntza Eskola Ofiziala

–Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionala

80

1

Yehuda Ha-Levi plaza

3

–Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoa

0

1

Queiles pasealekua (oinezkoendako eremua, seinaleztatu gabea)

4

–Lourdes auzoko Herritarrendako Laguntza Zerbitzua

–Lourdes Gizarte Etxea

–Lourdes Haur Eskola

36

1

Julián Arcos Escribano karrika

5

–Justizia Jauregia

0

1

Albala karrika

6

–Foru Ogasuna

–Sancho VII El Fuerte plaza - Zaragoza etorbidea merkataritza gunea

38

2

Sancho VII el Fuerte plaza

7

–Desgaitasuna dutenen elkartea (ANFAS)

0

2

Hermanos Segura Golmayo karrika

8

–Desgaitasuna dutenen elkartea (AMIMET)

0

3

Tomás Osta Francés karrika

9

–Santa Ana etorbidea - J. A. Fernández karrika merkataritza gunea

50

1

1

Juan Antonio Fernández karrika

Santa Ana etorbidea

10

–Capuchinos karrika - J. A. Fernández karrika merkataritza gunea

30

2

Juan Antonio Fernández karrika

11

–Pablo Sarasate karrika - Don Miguel Eza karrika merkataritza gunea

40

2

Pablo Sarasate karrika

12

–Invierno pasealekua - San Marcial bidea merkataritza gunea

–Lestonnac

–Gaztambide antzokia

25

2

1

Gaztambide-Carrera karrika

San Marcial bidea

13

–Muro karrika - Gaztambide Carrera karrika merkataritza gunea

40

2

Muro karrika

14

–Pamplona pasealekuko merkataritza gunea

60

2

Pamplona pasealekua

15

–Ciudad de Tudela estadioa

–Ciudad de Tudela kiroldegia

100

3

Merindades etorbidea

16

–Ribotas kirolgunea

75

2

Pamplona pasealekua

17

–Clara Campoamor kirol zentroa

60

2

Huertas Mayores etorbidea

18

–Arenas kirol eta josteta elkartea

32

1

Mosquera karrika

19

–Castel Ruiz kultur etxea

–Fernando Remacha musika eskola

–Helduen hezkuntza iraunkorreko ikastetxea (San Juan plaza)

30

2

2

San Juan plaza

Liceo plaza

20

–Sánchez Montes kultur elkartea

36

1

Alcait karrika

21

–Moncayo zinema

–Anunciata Domingotarren eskola

36

1

Santiago Fernandez Portoles karrika

22

–Nafarroako Enplegu Zerbitzua

22

1

Díaz Bravo karrika

23

–Gizarte Segurantzako Institutu Nazionala

38

1

Cuesta de la Estación

24

–Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorra

30

1

Central etorbidea

25

–Santa Ana haur eskola

–Monte San Julián kiroldegia

–San Julián ikastetxe publikoa

30

1

Tarazonako errepidea (haur eskolaren ondoan)

26

–Griseras ikastetxe publikoa

–Griseras kiroldegia

–Griseras gizarte etxea

38

1

Caritat bidea

27

–Elvira España ikastetxe publikoa

–Compañía de María ikastetxea

30

1

Alberto Pelairea karrika

28

–ETI Ikastetxe Integratu Politeknikoa

28

2

Tarazonako errepidea

29

–San Francisco Javier ikastetxea

–San Francisco Javier kiroldegia

20

1

San Frantzisko Xabierkoaren karrika

30

–La Cometa ludoteka

–Nuestra Señora de Gracia zahar etxea

20

2

Constitución plaza

31

–Tutera ekialdeko osasun etxea (Santa Ana)

40

2

Juan Antonio Fernández karrika

32

–Tutera mendebaldeko osasun etxea (Gayarre)

30

2

Gayarre karrika (atzeko aldea)

33

–Tuterako Erruki Etxea zahar etxea

38

1

Alberto Pelairea karrika

34

–Polizia Nazionalaren komisaria (Padre Lasa plaza)

–Lourdesko Andre Mariaren eliza.

14

1

Padre Lasa plaza

35

–NANaren eta pasaportearen bulegoa (Añón Baigorri etorbidea)

34

1

Fco. Javier Añón Baigorri karrika

36

–Babes zibila

37

1

Peñuelas karrika

37

–Gurutze Gorria

–Tuterako udal aterpetxea

35

1

San Francisco plaza

38

–Lourdesko futbol zelaia

–Huertas Mayores ikastetxe publikoa

36

1

Huertas Mayores etorbidea

39

–Santa Quiteria futbol zelaia

70

1

Tarazonako errepidea

40

–Argentina etorbideko aparkalekua

226

6

Argentina etorbidea

41

–Prado pasealekuko aparkalekua

40

1

Prado pasealekua

L1604276

Iragarkiaren kodea: L1604276