1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
LEHENDAKARITZAKO, FUNTZIO PUBLIKOKO, BARNEKO ETA JUSTIZIAKO DEPARTAMENTUA. Iragarkia. Gora jotzeko errekurtsoa, basozain lanpostuetan aritzeko izangaien bi zerrenda hautaproben bidez egiteko deialdiaren aurka; zerrendetako bat aldi baterako kontratazioetarako da, eta bestea prestakuntzarako, zerbitzu berezietako egoeran aritzeko.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak, abenduaren 1ean emandako 2882/2015 Ebazpenaren bitartez, basozain lanpostuetan aritzeko izangaien bi zerrenda hautaproben bidez egiteko deialdia onetsi zuen (2015eko 253. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 22koa). Zerrendetako bat aldi baterako kontratazioetarako da, eta bestea prestakuntzarako, zerbitzu berezietako egoeran aritzeko.
David Fermín Arbiol Lázaro jaunak gora jotzeko errekurtsoa jarri du, basozain lanpostuetan aritzeko izangaien bi zerrenda hautaproben bidez egiteko deialdiaren aurka. Zerrendetako bat aldi baterako kontratazioetarako da, eta bestea prestakuntzarako, zerbitzu berezietako egoeran aritzeko. Deialdia Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak abenduaren 1ean emandako 2882/2015 Ebazpenaren bidez onetsi zen. Horren berri ematen zaie interesdun guztiei, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. eta 112. artikuluei jarraituz, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ahal izateko, Erregistro Orokorrean aurkeztuz (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea, 2, Iruña), edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan adierazitako edozein bide erabiliz.
Aurkeztutako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea, 2, 2. solairua; Iruña).
Iruñean, 2016ko apirilaren 28an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.
Iragarkiaren kodea: F1605194