86. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Laburpena, diru-laguntzak norgehiagokako araubidean emateko 2016ko deialdi publikoarena, hegoaldeko toki entitateekin garapenerako lankidetza proiektuak egiteko

Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). BDNS (Identifikazioa): 304763.

Iruñeko Udaleko Gizarte Ekintzako eta Komunitate Garapeneko Zinegotzigo Delegatuak, 2016ko martxoaren 31n eman ebazpenaren bitartez, diru-laguntzen deialdi hau onetsi du:

Diru-laguntzak norgehiagokako araubidean emateko 2016ko deialdia, hegoaldeko toki entitateekin garapenerako lankidetza proiektuak egiteko.

Deialdiaren xedea: Deialdi honen xedea da garapen bidean dauden herrialdeetan gauzatuko diren proiektuak kofinantzatzea. Proiektu horien helburua izanen da tokian tokiko giza garapena sustatzea hainbat arlotan: hezkuntza, prestakuntza, osasuna, etxebizitza, giza eskubideen defentsa, garapen ekonomikoa eta azpiegiturak herrietako edo hirietako komunitateentzako, komunitateek eta horien ordezkariek zuzeneko parte hartzea dutelarik proposatu, kudeatu eta gauzatzean.

Deialdiaren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke.

Iruñean, 2016ko apirilaren 26an.–Zinegotzi delegatua, Edurne Eguino Sasiáin.

Iragarkiaren kodea: L1605073