86. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Iturrama Berriko birzatiketa proiektuko I. lurzatian garajeetako sabaien gaineko eraikitzeak ukitutako eremuaren urbanizazioa egiteko hitzarmena. Hasierako onespena

Iruñeko Udalaren Gobernu Batzarrak, 2016ko apirilaren 5ean, honako erabaki hau hartu zuen:

JOB 05-ABR-16 (3/CV).

“Ikusirik 2016ko urtarrilaren 20ean Ángel Murillo Gimiliok, Abaigar Summa SLU ordekatuz, tramitera aurkeztu zuen hitzarmena, eta bat etorririk 2016ko martxoaren 8ko txosten teknikoarekin eta 2016ko martxoaren 15eko txosten ekonomikoarekin, erabaki da:

1.–Hasiera batez onestea Udalaren Hirigintza Gerentziaren eta Abaigar Summa SLUren arteko hitzarmena, Iturrama Berriko birzatiketa proiektuko I lurzatian garajeetako sabaien gaineko eraikitzeak ukitutako eremuaren urbanizazioa egiteko. Osotara, 42.049,70 euro dira, BEZa kanpo; hori guztia onesten den agiriaren arabera.

2.–Espedientea jendaurrean edukitzea hogei egunez, erabakia argitaratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, hemengo prentsan eta Udaleko iragarki oholean.”

Iruñean, 2016ko apirilaren 11n.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L1604939