2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OIEREGI
2016ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.
Behin betiko onespena
2016ko 69. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 12an, argitaratu zen Oieregiko Kontzejuaren aurrekontuaren behin betiko onespena, eta han bazen akats bat gastu kontu-sailetako batean. Hortaz, berriz argitaratzen da iragarkia, zuzenketa eginda.
Oieregiko Kontzejuko Batzarraren 2016ko otsailaren 23ko osoko bilkurako erabakiaren bidez onetsi zen espedientea hasiera batean, eta 2016ko 54. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 18an. Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez, behin betiko onetsi da espedientea, bat etorririk Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluarekin eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluarekin. Hona hemen laburpena, kapituluz kapitulu:
SARRERAK:
III. kapitulua. 5.500,00 euro.
IV. kapitulua. 18.500,00 euro.
V. kapitulua: 4.000,00 euro.
Diru-sarrerak, guztira: 28.000,00 euro.
GASTUAK:
II. kapitulua. 23.350,00 euro.
III. kapitulua. 900,00 euro.
IV. kapitulua. 50,00 euro.
V. kapitulua: 200,00 euro.
IX. kapitulua. 3.500,00 euro.
Gastuak, guztira: 28.000,00 euro.
Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.
Oieregin, 2016ko apirilaren 22an.–Alkatea, José Nosellas Zabalegui.
Iragarkiaren kodea: L1604933