2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MURILLO EL CUENDE
Hirugarren aldaketa 2016ko ekitaldiko aurrekontuan.
Hasierako onespena
Murillo el Cuendeko Udalak, 2016ko apirilaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen hirugarren aldaketa 2016ko aurrekontuan: kreditu gehikuntzak.
Espedienteak Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Arradan (Murillo el Cuende), 2016ko apirilaren 27an.–Alkate udalburua, Miguel Ángel Enciso Martínez.
Iragarkiaren kodea: L1605086