2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MARAÑÓN
Aldaketa, Udal hilerriaren erabilera eta hartan zerbitzu
emateko tasak arautzen dituen ordenantzan.
Hasierako onespena
Marañongo Udalak, 2016ko martxoaren 16ko osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa Marañongo Udal hilerriaren erabilera eta hartan zerbitzu emateko eskubide eta tasak arautzen dituen ordenantzan.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Marañonen, 2016ko apirilaren 18an.–Alkatea, Laura Corres Martín.
Iragarkiaren kodea: L1605040