86. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

Eraikin, instalazio eta obren gaineko zerga-tasaren aldaketa

Lesakako Udalak, 2016ko apirilaren 22an eginiko osoko bilkuran, honako hau erabaki zuen, bertzeak bertze:

“Udaleko Osoko Bilkurak, 2006ko urriaren 27an, %5eko karga-tasa ezarri zuen Eraikin, Instalazio eta Obren gaineko Zergarako (EIOZ).

Eraikinen zaharberritzea bultzatzeko asmoz, 2015eko irailaren 18ko osoko bilkuran onartu zen %3,5eko zerga-tasa murritza ezartzea hainbat kasutarako. Ikusita epealdi horri dagokion esperientzia eta hirigintzako udal planeko ordenantzen aldaketak, komenigarria ikusten da zerga-tasa murritz hori honako jarduketetara hedatzea: igogailuak jartzea, oztopo arkitektonikoak kentzea eta etxebizitzen eraikinetako kanpoko ingurukariak, kontsumo energetikoa txikitzeko asmoarekin.

Ondoren, Osoko Bilkurak, kideen aho bateko botoarekin, honako hau erabaki du:

1.–%3,5eko zerga-tasa ezartzea, soilik etxebizitzetan honako jarduketa hauek egiteko:

1.1. Teilatuak konpondu.

1.2. Fatxadak konpondu. Kontzeptu honetan sartzen dira kanpoko ingurukariak ere, kontsumo energetikoa txikitzeko asmoz.

1.3. Igogailuak jartzea etxebizitzetan.

1.4. Oztopo arkitektonikoak kentzeko xedearekin egiten diren obrak.

2.–Gainerako obretarako, %5eko zerga-tasa mantenduko da.

3.–Etxebizitzen eraikin batean obra bakarrean egiten badira EIOZen zerga-tasa ezberdinak dituzten jarduketak, ekarri beharko da obra horren zuzendariak eginiko agiri bat, non zehaztuko den zein diren multzo bakoitzari dagozkionak.

4.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.”

Lesakan, 2016ko apirilaren 27an.–Alkatea, Jose Luis Echegaray Andueza.

Iragarkiaren kodea: L1605070