86. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

985/2016 EBAZPENA, apirilaren 22koa, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emana, ikastetxeetan berariazko proiektu edo programak aztertu eta ezartzeko lanpostuak zerbitzu eginkizunetan betetzeko merezimendu lehiaketarako deialdia onesten duena.

Apirilaren 30eko 37/2014 Foru Dekretuaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren unibertsitateaz kanpoko irakasleen kidegoetako lanpostuak nola bete arautzen da. 2.1 eta 2.2 artikuluen arabera, oro har, Hezkuntza Departamentuak merezimendu lehiaketak deituko ditu ikastetxeetan hastear diren edo hasi berriak diren berariazko programa edo proiektuak aztertu edo ezartzeko lanpostuak zerbitzu eginkizunetan betetzeko.

Orobat, xedapen gehigarri bakarraren arabera, foru dekretuaren 2. artikuluan aurreikusitako deialdiak, gaur egun ikastetxeetan berariazko proiektu eta programetarako zerbitzu eginkizunetan betetzen diren lanpostuei dagokienez, araua argitaratu eta ondoko bi urteetan onetsiko dira.

Horrenbestez, Hezkuntza Departamentuko zerbitzu eskudunek ikasturte honetan zenbait programa eta proiektutarako deialdia egiteko proposamenak jaso ondoren, bidezkoa da deialdiak onestea ikastetxeetan berariazko proiektu edo programak aztertu eta ezartzeko lanpostuak zerbitzu eginkizunetan betetzeko merezimendu lehiaketetarako.

Hezkuntza Departamentuko Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren abuztuaren 13ko 1/2015 Ebazpenak eman dizkidan eskudantziak erabiliz, bidezkoa da:

1. Deialdia onestea ikastetxeetan berariazko proiektu edo programak aztertu eta ezartzeko lanpostuak zerbitzu eginkizunetan betetzeko merezimendu lehiaketarako.

2. Ebazpen hau eta dagozkion eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

3. Ebazpen hau eta eranskinak Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Giza Baliabideen Zerbitzuko Deialdien Atalari, Antolamenduaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuari, Ebaluazioaren, Kalitatearen, Prestakuntzaren eta Bizikidetzaren Zerbitzuari, Lanbide Heziketaren Zerbitzuari, Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuari eta Argibide eta Agiri Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzaten.

MEREZIMENDU LEHIAKETAREN DEIALDIAREN OINARRIAK

Lehena.–Merezimendu lehiaketaren deialdia egiten da, deialdi honetan ezartzen diren zehaztapenei jarraikiz, berariazko proiektu edo programa hauek aztertu eta ezartzeko lanpostuak zerbitzu eginkizunetan betetzeko:

PROIEKTUA/PROGRAMA

IKASTETXEA

LANPOSTU KOPURUA

LANSPOSTUEN EZAUGARRIAK

Hiri-hondakinen prebentzio, bilketa eta birziklapenaren kudeaketa, Lanbide Heziketako ikastetxe bateratu jasangarri batean

Burlatako “Burlada FP” ikastetxe bateratua

1

I. eranskina

ERASMUS+ “E.S.P.A.C.E” proiektuaren garapena koordinatzea, Lantokiko Prestakuntza izeneko modulua atzerriko enpresetan egiteko, nazioarteko mugigarritasun proiektuen bidez

Tuterako “ETI” ikastetxe bateratu politeknikoa

2

II. eranskina

Bizikidetza, Bitartekotza eta berdinen arteko Tutoretza programaren arduraduna

Iruñeko “Padre Moret-Irubide” Bigarren Hezkuntzako institutua

1

III. eranskina

Lehen Hezkuntzako “Bizikidetza Zirkuluak” bizikidetza programaren arduraduna

Iruñeko “Bernart Etxepare” Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoa

1

IV. eranskina

Ikasgela birtualaren garapena eta kudeaketa

Iruñeko “Félix Urabayen” Nafarroako helduentzako Bigarren Hezkuntzako institutua

1

V. eranskina

Haur eta Lehen Hezkuntzan “Zereginen araberako Programazioa” programaren arduraduna / lan proiektuaren koordinatzailea

Tuterako “Huertas Mayores” Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoa

1

VI. eranskina

“Eskolako Baratze Ekologikoa” programaren arduraduna

Tuterako “Huertas Mayores” Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoa

1

VII. eranskina

E-TWINNING programaren arduraduna

Tuterako “Huertas Mayores” Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoa

1

VIII. eranskina

Europako Erreferentzia Esparru Bateratuan oinarritutako materialak ingurune birtual batean ezartzea

Iruñeko “Basoko” Bigarren Hezkuntzako institutua

1

IX. eranskina

DBHko 1. ikasmailako korua

Iruñeko “Navarro Villoslada” Bigarren Hezkuntzako institutua

1

X. eranskina

Bigarrena.–Izangaiek bete beharreko baldintza orokorrak.

Deialdi honetan parte hartzen duten izangaiek baldintza orokor hauek bete beharko dituzte onartuak izateko:

–Irakasle funtzionarioa edo lan-kontratudun finkoa izatea eta, egitura organikoaren eta eginkizunen ondorioetarako, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren mende egotea.

–Jardunean egotea 2016ko irailaren 1ean.

Orobat, ebazpenaren eranskinetan lanpostu bakoitzerako eskatzen diren berariazko baldintzak bete beharko dituzte izangaiek.

Hirugarrena.–Parte hartzeko eskabidea.

Deialdi honetan parte hartu nahi dutenek eskabide baten bidez eskatu beharko dute; eskabidearen eredua interesdunen eskura izanen da Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko Argibide eta Agiri Bulegoan. Eskabidea, halaber, Hezkuntza Departamentuaren web orrian egonen da: www.educacion.navarra.es/eu/.

Parte hartzeko eskabidearekin batera, izangaiek ebazpen honen eranskinetan eskatzen diren berariazko baldintzen frogagiriak aurkeztu beharko dituzte. Nolanahi ere, Giza Baliabideen Zerbitzuak ofizioz egiaztatuko du izangaiak dagozkien irakasleen kidegokoa eta espezialitatekoa direla, eta, halakoak badira, dagozkien profiletakoak direla.

Parte hartzeko eskabideak eta, halakorik bada, erantsitako dokumentazioa ondoko toki hauetakoren batean aurkeztu beharko dira: Hezkuntza Departamentuko Erregistroan (Santo Domingo, zk.g., Iruña), Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean, Nafarroako Gobernuaren gainerako erregistro bulegoetan (zerrenda 2014ko 46. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 7an), edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan adierazitako bideren bat erabiliz.

Eskabidea posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal irekian aurkeztuko da, postako langileek data eta zigilua jar ditzaten, ziurtatu aurretik.

Halaber, ekainaren 23ko 70/2008 Foru Dekretuan xedatutakoarekin bat, eskabidea telematika bidez aurkezten ahalko da, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoan. Erregistro hori Nafarroako Gobernuaren Interneteko web atarian dago (www.nafarroa.eus). Kasu horretan, parte hartzeko eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak eransteko, Erregistro Orokor Elektronikoan artxiboak eransteko aurreikusita dauden formatuetatik edozein erabil daiteke.

Laugarrena.–Eskabideak aurkezteko epea.

Hamar egun balioduneko epea izanen da eskabideak aurkezteko, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Bosgarrena.–Izangaiak onartzea.

1. Eskabideak aurkezteko epea bukaturik, Giza Baliabideen Zerbitzuak izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak argitaratuko ditu Argibide eta Agiri Bulegoan eta Hezkuntza Departamentuaren webgunean (www.educacion.navarra.es/eu). Baztertuen kasuan, ez onartzeko arrazoiak ere agertuko dira.

Argitaratze horren bidez, ukitutako izangai guztiei jakinarazi zaiela ulertuko da.

Zerrenda horien kontra interesdunek erreklamazioak aurkezten eta/edo eskabidean eta erantsitako dokumentazioan egindako akatsak zuzentzen ahalko dituzte, Giza Baliabideen Zerbitzuari zuzendutako idazki baten bidez, bost egun balioduneko epean, Argibide eta Agiri Bulegoan eta Hezkuntza Departamentuaren www.educacion.navarra.es/eu webgunean argitaratu eta biharamunetik hasita.

2. Epe hori iraganik, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrendak onesten dituen Gizarte Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren ebazpena argitaratuko da, modu berean. Baztertuen kasuan, ez onartzeko arrazoiak agertuko dira.

Argitaratze horren bidez, ukitutako izangai guztiei jakinarazi zaiela ulertuko da.

Ebazpen horretan aurkezpen ekitaldia egiteko eguna eta tokia finkatuko dira.

3. Izangai bazterturik ez badago, zuzenean onetsiko dira behin betiko zerrendak, eta Hezkuntza Departamentuko Argibide eta Agiri Bulegoan eta Hezkuntza Departamentuaren webgunean (www.educacion.navarra.es/eu) argitaratuko dira.

Seigarrena.–Hautapen sistema.

1. Hautatua izan ahal izateko, izangaiak nahi duen lanpostuaren eginkizunei lotutako memoria edo proiektu bat aurkeztu eta defendatu beharko du, ebazpen honen eranskinetan agertzen diren zehaztapenekin bat.

Memoria edo proiektuaren aurkezpena eta defentsa baloratzeko, 0tik 10era bitarteko puntuazioa emanen zaio, eta gutxienez 5 puntu lortu ez dutenak baztertuko dira.

Lortzen den puntuazioa epaimahaiko kideek emandakoen batez besteko aritmetikoa izanen da.

Izangai bakoitzak epaimahaiari azaldu beharko dio memoria edo proiektua, ahoz, 30 minutuz gehienez. Gero, epaimahaiak eginen dizkion galderak erantzun beharko ditu, ahoz, 15 minutuz gehienez.

Prozedura hasteko, izangaiak epaimahaiaren aurrean aurkeztuko dira eta memoriaren edo proiektuaren kopia bat emanen diote. Aurkezpen ekitaldira joaten ez diren edo memoriaren edo proiektuaren kopia ematen ez duten izangaiak hautapen prozeduratik baztertuko dira, eta ez da zilegi izanen beste pertsona batzuk haien ordez agertzea.

Izangaiei aurkezpen ekitaldira joateko deia Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren ebazpenaren bidez eginen zaie, prozeduran onartutako izangaien behin betiko zerrenda onesteko ebazpen berean hain zuzen, zeina Hezkuntza Departamentuko Argibide eta Agiri Bulegoan (Santo Domingo kalea, zk.g., Iruña) eta departamentuaren webgunean (www.educacion.navarra.es/eu) argitaratuko baita gutxienez 48 ordu lehenago. Ebazpen horretan epaimahaien aurreko jarduketa noiz, zer ordutan eta non hasiko den adieraziko da.

Izangaiek parte hartzeko ordena alfabetoaren arabera ezarriko da. Lehenengo deituraren hasieran “Ñ” eta “X” letrak dituen izangaia hasiko da, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren martxoaren 15eko 686/2016 Ebazpenarekin bat. Haren bidez, argitara eman zen letren zozketaren emaitza 2015-2016 ikasturtean Giza Baliabideen Zerbitzuak kudeatzen dituen deialdietarako.

2. Behin epaimahaiaren aurreko jarduketak hasita, izangaiei egin beharreko hurrengo deiak Argibide eta Agiri Bulegoan eta departamentuaren webgunean (www.educacion.navarra.es/eu) argitaratuko dituzte epaimahaiek.

3. Izangaiak baloratu ondoren, behin-behineko kalifikazioak Argibide eta Agiri Bulegoan eta departamentuaren web orrian (www.educacion.navarra.es/eu) argitaratuko dituzte epaimahaiek.

Berdinketarik badago, deialdiaren lanpostu bakoitzean eskatzen d(ir)en irakasleen kidego(et)an izangaiek funtzionario gisa duten antzinatasuna hartuko du kontuan epaimahaiak. Berdinketak badirau, letren zozketaren emaitza hartuko da kontuan, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren martxoaren 15eko 686/2016 Ebazpenean ezarritakoari jarraikiz.

Kalifikazioen kontra izangaiek erreklamazioak aurkezten ahal dituzte, Giza Baliabideen Zerbitzuari zuzenduak, argitara eman eta biharamunetik bi egun balioduneko epean.

Erreklamazioak ebatzi ondoren, epaimahaiak behin betiko kalifikazioak bidaliko dizkio Giza Baliabideen Zerbitzuari, prozeduraren espediente osoarekin batera, eta Argibide eta Agiri Bulegoan eta departamentuaren web orrian (www.educacion.navarra.es/eu) argitaratuko dira.

4. Deialdi honi lotutako zerbitzu eginkizunak Giza Baliabideen Zerbitzuaren ebazpen baten bidez emanen dira, hautatutako izangaien ordenaren arabera.

Zazpigarrena.–Epaimahaiak.

1. Epaimahai bakoitzak hiru kide izanen ditu: bi Hezkuntzako Zuzendaritza Nagusiak proposatuak, eta bat Irakasleen Batzordeak proposatua.

Epaimahaien osaera ebazpen honen eranskinetan agertzen da.

Beharrezkoa bada, ordezko kideak izendatuko dira.

2. Epaimahaietako kideek ez dute parte hartuko, eta organo dei egileari horren berri emanen diote, baldin eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 28. artikuluan parte ez hartzeko aipatzen diren egoeretakoren batean badaude.

Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaietako kideak errefusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

Zortzigarrena.–Zerbitzu eginkizunen araubidea.

1. Proiektu edo programa hauei dagozkien lanpostuak zerbitzu eginkizunetan beteko dira, bi ikasturtez gehienez, haiek ezarriak dituzten ikastetxeetan, 2016ko irailaren 1etik hasita.

2. Zerbitzu eginkizunak emateko ezinbestekoa izanen da esleitutako ikastetxean kasuan kasuko espezialitatean eta hizkuntzan lanpostu hutsen bat izatea, ikasturte bakoitzerako hezkuntza plangintzaren arabera aurreikusitako beharrak zein diren zehaztu ondoren.

3. Deialdi honen ondorioz ematen diren zerbitzu eginkizunak arrazoi hauetako batengatik bukatuko dira:

a) Onartutako epea bukatzeagatik.

b) Ikastetxea kentzeagatik edo aldatzeagatik, kentze edo aldaketa horrek ezinezkoa egiten badu ukitutako zerbitzu eginkizunei segida ematea.

c) Interesdunak berariaz uko egiteagatik.

d) Gerora sortutako arrazoiengatik, hain zuzen, lanpostuan aritzeko gaitasun falta edo egokitu ezina erakusten badu, horrek baldin badakar errendimendu eskasa eta, horrenbestez, burutzaren eginkizunak eraginkortasunez betetzea galaraztea, eta orobat, lanpostuaren eginkizunak aldatzen badira.

Aipatu arrazoi batengatik zerbitzu eginkizunak bukatu aurretik, deialdia proposatu duen organoak txosten arrazoitu baten bidez eskatuko dio Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariari hasiera eman diezaiola zerbitzu eginkizunak bukatzeko prozedurari.

Prozedura Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren ebazpenaren bidez hasiko da. Ondoren, deialdia proposatu duen organoari igorriko zaio, ikastetxeko zuzendaritzak emandako txostenarekin batera, egoki irizten dituen jarduketak egin ditzan, interesduna eta Irakasleen Batzordea entzun ondoren.

Bidezko jarduketak egin ondoren, deialdia proposatu duen organoak langileen gaitasuna edo lanposturako egokitzapena baloratzeko txostena prestatuko du, eta Giza Baliabideen Zerbitzuari igorriko dio.

Txosten hori negatiboa bada, zerbitzu eginkizunei bukaera emanen zaie Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren ebazpen baten bidez.

e) Jardunean ez den beste egoera administratibo batera pasatzeagatik.

f) Administrazioaren beste lanpostu baterako izendatua izateagatik.

g) Beste zerbitzu eginkizun batzuk emateagatik, dela Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen barrenean, dela beste administrazio publiko batean.

h) Zerbitzu eginkizunak onartzea eragin zuen beharra desagertzeagatik, ikastetxean behin betiko destinoa duen irakasle batek lanpostua bete ondoren.

Justifikatutako aparteko kasuetan izan ezik, b eta c letretan aurreikusitako arrazoi batengatik zerbitzu eginkizunak aurreikusitakoa baino lehen bukatzen badira, ikasturtearekin batera bukatuko da.

4. Zerbitzu eginkizunak hasi baino lehen aurreko atalean aurreikusitako arrazoi bat (a eta d letretakoak izan ezik) gertatzen denean, zerbitzu eginkizunak ez dira onartuko.

5. Zerbitzu eginkizun hauek ez dira bateragarriak maiatzaren 14ko 39/2014 Foru Dekretuan ezarritako baimenekin (haren bidez Nafarroako Administrazio Publikoetan enplegua banatzeko neurriak ezarri ziren).

Horrenbestez, funtzionarioak horrelako baimenen bat esleiturik badu baina oraindik hasi ez baldin bada, baimenari uko egin beharko dio, baldin eta deialdi honetan ezarritako zerbitzu eginkizunak onartzea nahi badu. Orobat, funtzionarioari zerbitzu eginkizunak onartu bazaizkio edo jadanik zerbitzu eginkizunetan ari bada eta aipatutako baimenen bat eskatzen badu, baimena ukatuko zaio.

6. Deialdi honetan izangai bat ere ez hautatzeagatik hutsik gelditzen diren lanpostuak zerbitzu eginkizunen bidez betetzen ahalko dira ikasturte baterako, organo eskudunak proposatuta.

Bederatzigarrena.–Errekurtsoak.

Epaimahaiak ematen dituen egintza eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariari zuzendua, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Ebazpen honen eta berau aplikatzeko egintzen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Hori guztia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluarekin bat eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluei jarraikiz.

Iruñean, 2016ko apirilaren 22an.–Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria, Begoña Unzué Vela.

I. ERANSKINA

Hiri-hondakinen prebentzio, bilketa eta birziklapenaren kudeaketa, Lanbide Heziketako ikastetxe bateratu jasangarri batean

(Burlatako “Burlada FP” Ikastetxe Bateratua)

1.–Justifikazioa.

“Eskola jasangarriak-Hondakinen eskola planak” proiektuaren barnean, Nafarroako Gobernuaren Nafarroako hondakinak kudeatzeko 2010-2020 plan integratuan sartua, “Burlada FP” ikastetxe bateratuak lankidetza hitzarmena sinatu zuen proiektu hau egiteko. Hitzarmen horren xedea da ikastetxearen inplikazioa lortzea hondakinen kudeaketa hobetzeko, Iruñerriko Mankomunitatearen laguntza zuzenarekin.

Horregatik, beharrezkotzat jotzen da kudeaketa eta garapen lana ikastetxe bateratu horretan, bere jarduerak sortzen dituen hiri-hondakin organikoen prebentzio, bilketa eta birziklapen programan.

2.–Deialdian sartu beharreko plazaren ezaugarriak.

Sukaldaritza eta Pastelgintzako irakaslea, ikastetxe bateratu horren jarduerak sortzen dituen hiri-hondakin organikoen prebentzio, bilketa eta birziklapen programaren arduraduna.

3.–Zerbitzu eginkizunen kopurua eta gehieneko aldia.

Zerbitzu eginkizun bat 2016-2017 eta 2017-2018 ikasturteetarako.

4.–Berariazko baldintzak.

Deialdiaren bigarren oinarrian ezarritako baldintza orokorrez gain, izangaiek berariazko baldintza hauek bete beharko dituzte:

–Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegokoa izatea, Sukaldaritza eta Pastelgintza espezialitatean.

–Eskaerak aurkezteko azken egunean gutxienez bi urtez irakasle lanetan aritu izana Ostalaritza eta Turismoa lanbide arloko heziketa zikloetan.

Zerbitzuak non eman diren, hango ikastetxeko zuzendariak egiaztatuko du esperientzia hori, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak ontzat emana. Eskaerak aurkezteko epean aurkeztuko da ziurtagiria, eskabidearekin batera.

5.–Hautapen sistemaren zehaztapenak.

Memoriak edo proiektuak atal hauek izan behar ditu gutxienez:

a) Proiektuaren oinarriak: hiri-hondakin organikoen prebentzio, bilketa eta birziklapen lanak aztertzea Lanbide Heziketako ikastetxe batean.

b) “Burlada FP” ikastetxe bateratuaren gizarte eta hezkuntza ingurunearen deskribapen laburra.

c) Hiri-hondakin organikoen prebentzio, bilketa eta birziklapenaren kudeaketa garatzeko proiektua, Lanbide Heziketako ikastetxe bateratu jasangarri batean:

–Helburuak.

–Jardun-ildoak.

–Diziplinarteko lantaldeen koordinazioaren barne-antolaketa, hiri-hondakin organikoen prebentzio, bilketa eta birziklapenaren arloko gaitasunak garatzeko, Lanbide Heziketako ikastetxe bateratu jasangarri batean.

Memoriak edo proiektuak DIN-A4 formatuko 20 orrialde izanen ditu gehienez. alde batetik bakarrik idatzita. Lerroartea 1,5 lerrokoa edo antzekoa izanen da, eta letra mota “calibri” edo antzekoa, 12 puntukoa edo handiagoa, konprimitu gabea.

6.–Epaimahaia.

–Epaimahaiburua: Javier Esquiroz Azpilicueta jauna, Lanbide Heziketa Berriztatzeko Bulegoko burua.

–Idazkaria: Gil Sevillano González jauna, Burlatako “Burlada FP” IBko zuzendaria.

–Mahaikidea: Alberto Goikoa De Lorenzo jauna, Irakasleen Batzordeak proposatutako ordezkaria.

II. ERANSKINA

Erasmus+ “E.S.P.A.C.E” proiektuaren garapena koordinatzea Tuterako “ETI” ikastetxe bateratu politeknikoan, Lantokiko Prestakuntza izeneko modulua atzerriko enpresetan egiteko, nazioarteko mugigarritasun proiektuen bidez

1.–Justifikazioa.

Lanbide Heziketako irakaskuntzen nazioartekotzea lerro estrategiko bat da, maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuaren arabera. Hezkuntza Nazioartekotzeko Espainiako Zerbitzua (Europako Hezkuntza Programen Erakunde Autonomoa zena) Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren menpeko erakunde autonomoa da, eta Erasmus+ programa berria (2014-2020) kudeatu, hedatu, sustatu eta eraginaren azterlanak egiteko Espainiako agentzia nazionala da hezkuntza eta prestakuntzaren arloan. 2014ko deialdian E.S.P.A.C.E proiektua hautatu du (2014-1-FR01-KA201-008458–3 proiektua).

Proiektu horren helburu orokorra funtzio anitzeko tresna informatiko bat sortzea da, Lantokiko Prestakuntza izeneko moduluan ikasleak ebaluatzeko kontuan hartzen diren alderdi guztiak idatzi eta kudeatzeko, ikaslearen jatorrizko herrialdean eta/edo xedeko herrialdean (Europako mugigarritasun proiektuen bidez).

Horregatik, proiektua aipatu ikastetxe bateratuan koordinatzeko, uste da bi lan egin behar direla: alde batetik, funtzio anitzeko tresna informatikoa sortu eta garatzea; eta bestetik, Lantokiko Prestakuntza izeneko modulua (gauzatzea eta ebaluatzea) proiektu honen beharkizunetara egokitzea.

2.–Deialdian sartu beharreko plazen ezaugarriak.

A) Lanpostua. Funtzio anitzeko tresna informatikoa sortu eta garatzeko lanak koordinatzeko irakasle arduraduna.

B) Lanpostua. Lantokiko Prestakuntza izeneko moduluaren (gauzatzearen eta ebaluatzearen) egokitze lanak koordinatzeko irakasle arduraduna.

3.–Zerbitzu eginkizunen kopurua eta gehieneko aldia.

Zerbitzu eginkizun bat lanpostu bakoitzerako, 2016-2017 eta 2017-2018 ikasturteetarako.

4.–Berariazko baldintzak.

Deialdiaren bigarren oinarrian ezarritako baldintza orokorrez gain, izangaiek berariazko baldintza hauek bete beharko dituzte:

A lanposturako:

–Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegokoa izatea, Ekipo Elektronikoak espezialitatean.

–Eskaerak aurkezteko azken egunean gutxienez bi urtez irakasle lanetan aritu izana Elektrizitatea eta Elektronika lanbide arloko heziketa zikloetan.

Zerbitzuak non eman diren, hango ikastetxeko zuzendariak egiaztatuko du esperientzia hori, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak ontzat emana. Eskaerak aurkezteko epean aurkeztuko da ziurtagiria, eskabidearekin batera.

B lanposturako:

–Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegokoa izatea, Gorputz Hezkuntza espezialitatean.

–Eskaerak aurkezteko azken egunean gutxienez bi urtez irakasle lanetan aritu izana, Lantokiko Prestakuntza izeneko moduluaren tutore gisa, “Natur ingurunean gorputz eta kirol jarduerak gidatzea” izeneko erdiko mailako heziketa zikloan.

Zerbitzuak non eman diren, hango ikastetxeko zuzendariak egiaztatuko du esperientzia hori, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak ontzat emana. Eskaerak aurkezteko epean aurkeztuko da ziurtagiria, eskabidearekin batera.

5.–Hautapen sistemaren zehaztapenak.

A lanposturako:

Memoriak edo proiektuak atal hauek izan behar ditu gutxienez:

a) Proiektuaren oinarriak: funtzio anitzeko tresna informatiko bat sortzeko lana aztertzea, Lantokiko Prestakuntza izeneko moduluan ikasleak ebaluatzeko kontuan hartzen diren alderdi guztiak idatzi eta kudeatzeko.

b) Tuterako “ETI” ikastetxe bateratu politeknikoaren gizarte eta hezkuntza ingurunearen deskribapen laburra.

c) Erasmus+ “ESPACE” proiektuaren garapena koordinatzeko proiektua, funtzio anitzeko tresna informatiko bat sortzeko lanen arloan, Lantokiko Prestakuntza izeneko moduluan ikasleak ebaluatzeko kontuan hartzen diren alderdi guztiak idatzi eta kudeatzeko:

–Helburuak.

–Jardun-ildoak.

–Diziplinarteko lantaldeen koordinazioaren barne-antolaketa, funtzio anitzeko tresna informatiko bat garatzeko, Lantokiko Prestakuntza izeneko moduluan ikasleak ebaluatzeko kontuan hartzen diren alderdi guztiak idatzi eta kudeatzeko.

–Informazioaren eta komunikazioaren teknologien erabilera.

Orobat, izangaiak proiektuan eta haren defentsan erakusten duen gaitasuna baloratuko da, gai hauetan: nazioartekotze proiektuak, tresna informatikoen sorrera, berrikuntzaren kudeaketa Lanbide Heziketako ikastetxe batean eta Europar Batasuneko hizkuntzak.

Memoriak edo proiektuak DIN-A4 formatuko 20 orrialde izanen ditu gehienez. alde batetik bakarrik idatzita. Lerroartea 1,5 lerrokoa edo antzekoa izanen da, eta letra mota “calibri” edo antzekoa, 12 puntukoa edo handiagoa, konprimitu gabea.

B lanposturako:

Memoriak edo proiektuak atal hauek izan behar ditu gutxienez:

a) Proiektuaren oinarriak: Lantokiko Prestakuntza izeneko modulua (gauzatzea eta ebaluatzea) Erasmus+ “E.S.P.A.C.E.” proiektuaren ezaugarrietara egokitzeko lana aztertzea.

b) Tuterako “ETI” ikastetxe bateratu politeknikoaren gizarte eta hezkuntza ingurunearen deskribapen laburra.

c) Erasmus+ “ESPACE” proiektuaren garapena koordinatzeko proiektua, Lantokiko Prestakuntza izeneko moduluaren irakaskuntzako alderdiak proiektu horretara egokitzeko lanen arloan:

–Helburuak.

–Jardun-ildoak.

–Diziplinarteko lantaldeen koordinazioaren barne-antolaketa, Lantokiko Prestakuntza izeneko moduluaren irakaskuntzako alderdiak proiektu horretara egokitzeko.

–Informazioaren eta komunikazioaren teknologien erabilera.

Orobat, izangaiak proiektuan eta haren defentsan erakusten duen gaitasuna baloratuko da, gai hauetan: nazioartekotze proiektuak, berrikuntza proiektuak eta Europar Batasuneko hizkuntzak.

Memoriak edo proiektuak DIN-A4 formatuko 20 orrialde izanen ditu gehienez. alde batetik bakarrik idatzita. Lerroartea 1,5 lerrokoa edo antzekoa izanen da, eta letra mota “calibri” edo antzekoa, 12 puntukoa edo handiagoa, konprimitu gabea.

6.–Epaimahaia.

–Epaimahaiburua: Víctor Lerga Abete jauna, Berrikuntzaren, Enpresaren eta Lanbide Heziketa Nazioartekotzearen Ataleko burua.

–Idazkaria: Juan Carlos Ciria Fadrique jauna, Tuterako “ETI” ikastetxe bateratu politeknikoko zuzendaria.

–Mahaikidea: María Palacios Cubillana andrea, Irakasleen Batzordeak proposatutako ordezkaria.

III. ERANSKINA

Bizikidetza, Bitartekotza eta berdinen arteko Tutoretza
programaren arduraduna, Iruñeko “Padre Moret-Irubide”
Bigarren Hezkuntzako institutuan

1.–Justifikazioa.

Institutu horretako Bizikidetza, Bitartekotza eta berdinen arteko Tutoretza programaren ezaugarriak:

1. Ikastetxea aitzindaria da bizikidetzaren tratamenduan, eskola-jazarpenaren prebentzioan eta berdinen arteko bitartekotzan eta tutoretzan. Azken 8 urtean ikasleen arteko laguntzaileen sareak sortu ditu DBHko ikasmaila guztietan.

2. Gatazkak prebenitu eta konpontzeko lantegiak egiten dira urtero ikasle berriei prestakuntza emateko, gero gatazkak konpontzeko bizikidetzarako bitartekariak izan daitezen.

2.–Deialdian sartu beharreko plazaren ezaugarriak.

Bizikidetzaren arduradunak laguntza emanen die irakasleei bizikidetza eta/edo harremanetarako zailtasunen aurrean, aniztasuna dela medio, batez ere DBHko lehen zikloan. Prestakuntza emanen die irakasleei jazarpena prebenitzeko eta eskola-jazarpeneko kasuetan esku hartzeko.

Orobat, “Implícate” berdinen arteko tutoretzako proiektua zuzenduko du DBHko lehen zikloan.

Ikastetxean bitartekotzari buruz sortzen diren lantaldeen arduraduna izanen da, Irubidek urtero egiten duen prestakuntza instituzionalaren eskaintzaren barnean, eta ikasleek institutuaren bizikidetza blogean (web orriaren bidez sar daiteke) duten parte-hartzea zaindu eta dinamizatuko du.

Orobat, bizikidetza batzordearen arduraduna izanen da. Astero bilduko da, eta hauek osatuko dute: ikastetxeko orientatzailea, zuzendariordea eta bizikidetza proiektuaren eguneroko lanean laguntza aktiboa ematen duen irakaslea.

3.–Zerbitzu eginkizunen kopurua eta gehieneko aldia.

Zerbitzu eginkizun bat 2016-2017 eta 2017-2018 ikasturteetarako.

4.–Berariazko baldintzak.

Deialdiaren bigarren oinarrian ezarritako baldintza orokorrez gain, izangaiek berariazko baldintza hauek bete beharko dituzte:

–Bigarren Hezkuntzako katedradunen edo irakasleen kidegokoa izatea, espezialitate hauetako batean:

a. Fisika eta Kimika (PI profilarekin)

b. Geografia eta Historia (PI profilarekin)

c. Atzerriko hizkuntza: Frantsesa.

d. Atzerriko Hizkuntza: Ingelesa.

e. Gaztelania eta Literatura.

f. Plastika eta Ikusizkoa.

g. Teknologia.

h. Filosofia.

–Aurrekoez gain, Fisika eta Kimika eta Geografia eta Historia espezialitateetan, PI profila (ingeleseko C1 mailaren baliokidea, gutxienez) izatea. Profil hori Hezkuntzako kontseilariaren martxoaren 11ko 32/2013 Foru Aginduan ezartzen da.

5.–Hautapen sistemaren zehaztapenak.

Interesdunek lan proiektu bat aurkeztuko dute Bizikidetza, Bitartekotza eta berdinen arteko Tutoretza Padre Moret-Irubide BHIan lantzeko. Bertan, estrategiak eta trebetasunak planteatuko dira gatazkak konpontzeko esku-hartzeetan eta hezkuntza arloko bitartekotzan erabiltzeko, atal hauekin:

a) Bete beharreko lanpostuaren eginkizunei buruzko alderdi orokorrak eta hautagaiaren ikuspegia.

b) Ekintza eta hobekuntza plana, gutxienez atal hauek jasoko dituena:

–Bere lanerako proposatzen dituen helburuak.

–Helburu horiek lortzeko ekintza lerroak eta proiektuak.

–Helburuen betetze-maila baloratzeko adierazleak.

Orobat, izangaiek proiektuan eta haren defentsan erakusten duten gaitasuna baloratuko da, gai hauetan: bizikidetza eta eskola-jazarpenaren prebentzioa, lantaldeen koordinazioa eta bizikidetza planen zuzendaritza.

Memoriak edo proiektuak DIN-A4 formatuko 20 orrialde izanen ditu gehienez. alde batetik bakarrik idatzita. Lerroartea 1,5 lerrokoa edo antzekoa izanen da, eta letra mota “calibri” edo antzekoa, 12 puntukoa edo handiagoa, konprimitu gabea.

6.–Epaimahaia.

–Epaimahaiburua: Cristina Satrústegui Azpiroz andrea, Hezkuntza Departamentuko Ebaluazioaren, Kalitatearen, Prestakuntzaren eta Bizikidetzaren Zerbitzuko irakaskuntzako aholkularia.

–Idazkaria: Miguel Iragui Garnica jauna, Iruñeko “Padre Moret-Irubide” Bigarren Hezkuntzako institutuko zuzendariordea.

–Mahaikidea: Pilar Ayerra Aramendía andrea, Irakasleen Batzordeak proposatutako ordezkaria.

IV. ERANSKINA

Lehen Hezkuntzako “Bizikidetza Zirkuluak” bizikidetza programaren arduraduna, Iruñeko Bernart Etxepare ikastetxe publikoan

1.–Justifikazioa.

Ikastetxe horretan orain dela 4 urte hasi ziren lantzen bizikidetza zirkuluak; gaur egun, Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailetako ikasle batzuk zirkuluen arduradunak edo “lagun on arduradunak” dira.

Programa honetan gelako jarduera batzuk gauzatzen dira, ikasleentzako fitxak eta irakasleentzako gida dituztenak. Jardueren helburua jazarpena detektatzea eta prebenitzea da.

2.–Deialdian sartu beharreko plazaren ezaugarriak.

Programaren arduradunak programaren funtzionamenduaren kargua du, eta gelan sentsibilizazio, prebentzio eta tratamendu saioak planteatzen ditu berdinen arteko jazarpenari buruz. Horrez gain, ikastetxeko bizikidetza batzordeko kidea da.

Orobat, jarduera osagarriak sustatu behar ditu bizikidetza egokia izan dadin, hala nola antzerkiak, lantegiak edo hitzaldiak irakasleentzat eta familientzat.

3.–Zerbitzu eginkizunen kopurua eta gehieneko aldia.

Zerbitzu eginkizun bat 2016-2017 eta 2017-2018 ikasturteetarako.

4.–Berariazko baldintzak.

Deialdiaren bigarren oinarrian ezarritako baldintza orokorrez gain, izangaiek berariazko baldintza hauek bete beharko dituzte:

–Maisu-maistren kidegokoa izatea, Lehen Hezkuntza espezialitatean.

5.–Hautapen sistemaren zehaztapenak.

Interesdunek lan proiektu bat aurkeztuko dute bizikidetza zirkuluak Bernart Etxepare HLHIPan lantzeko. Bertan, alderdi hauek jorratuko dira:

a) Bete beharreko lanpostuaren eginkizunei buruzko alderdi orokorrak eta hautagaiaren ikuspegia.

b) Ekintza eta hobekuntza plana, gutxienez atal hauek jasoko dituena:

–Bere lanerako proposatzen dituen helburuak.

–Helburu horiek lortzeko ekintza lerroak eta proiektuak.

Helburuen betetze-maila baloratzeko adierazleak.

Orobat, izangaiek proiektuan eta haren defentsan erakusten duten gaitasuna baloratuko da, gai hauetan: bizikidetza eta eskola-jazarpenaren prebentzioa, lantaldeen koordinazioa eta bizikidetza batzordeetan izandako parte-hartzea.

Memoriak edo proiektuak DIN-A4 formatuko 20 orrialde izanen ditu gehienez. alde batetik bakarrik idatzita. Lerroartea 1,5 lerrokoa edo antzekoa izanen da, eta letra mota “calibri” edo antzekoa, 12 puntukoa edo handiagoa, konprimitu gabea.

6.–Epaimahaia.

–Epaimahaiburua: María José Goñi Garayoa andrea, Hezkuntza Departamentuko Ebaluazioaren, Kalitatearen, Prestakuntzaren eta Bizikidetzaren Zerbitzuko Bizikidetza Bulegoko burua.

–Idazkaria: Mikel Larraza Arbizu jauna, Bernart Etxepare IPko zuzendaria.

–Mahaikidea: María Ángeles Ocariz Zornoza andrea, Irakasleen Batzordeak proposatutako ordezkaria.

V. ERANSKINA

Ikasgela birtualaren garapena eta kudeaketa, Iruñeko “Félix Urabayen” Nafarroako helduentzako Bigarren Hezkuntzako institutuan

1.–Justifikazioa.

Iruñeko Félix Urabayen NHBHIa Helduentzako Bigarren Hezkuntza eta Urrutiko Batxilergoa irakasteko baimena duen ikastetxe bakarra da Nafarroan.

Informazioaren eta komunikazioaren teknologien garapen itzelak aukera berriak ekarri ditu ikasi eta irakasteko, eta espazioaren eta denboraren ikusmoldea aldatu du. Helduentzako Hezkuntzan teknologia horiek erabiltzeak populazioaren sektore batzuei bide eman die heziketa eskaintza anitza jasotzeko, lehen jasotzen ez zutena behar zen denbora ez izateagatik edo urrutik bizitzeagatik.

Ikaskuntza-ingurune birtualek ez dituzte ordeztuko gainerako hezkuntza-modalitateak. Izan ere, irakaslana aberasten duen tresna bat da, bereziki urrutiko hezkuntzako ikastaroetan. Internetek bultzada handia eman dio hezkuntza-modalitate horri, eta edukiak eta, batez ere, metodoak berritu ditu. Prestakuntzako plataforma birtualek ahalbidetzen dituzten ikaskuntza-ingurunetan errazagoa da ikastaroak kudeatzea, edukiak sortzea eta baliabide ugari erabiltzea. Horrez gain, bide ematen dute komunikazio-kanal berriak erabiltzeko. Kanal horiei esker, tutoreen lana hobea da, eta eskola-uztea saihesten da.

Félix Urabayen NHBHIak gela birtuala du, Moodle ingurunean. Gela kudeatzeko eta Helduentzako Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko irakasgaien ikastaroak garatzeko, ikaskuntza-ingurune birtualak ongi ezagutzen dituen irakasle bat behar da, lanordu batzuk emateko lan horretan.

2.–Deialdian sartu beharreko plazaren ezaugarriak.

Batxilergoko Ekonomia irakaslea, eta ikastetxearen gela birtualaren administratzailea.

3.–Zerbitzu eginkizunen kopurua eta gehieneko aldia.

Zerbitzu eginkizun bat 2016-2017 eta 2017-2018 ikasturteetarako.

4.–Berariazko baldintzak.

Deialdiaren bigarren oinarrian ezarritako baldintza orokorrez gain, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte:

–Bigarren Hezkuntzako katedradunen kidegokoa edo Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegokoa izatea, Ekonomia espezialitatean.

–Fl profila (onlineko prestatzailea) izatea. Profil hori Hezkuntzako kontseilariaren martxoaren 11ko 32/2013 Foru Aginduan ezartzen da.

5.–Hautapen sistemaren zehaztapenak.

Izangaiek onlineko prestakuntza plataforma baten administratzaile lanpostuari lotutako lan proiektu bat aurkeztu eta defendatu beharko dute.

Memoriak edo proiektuak atal hauek izan behar ditu gutxienez:

a) Proiektuaren oinarriak. Urrutiko hezkuntzaren ezaugarriak. Ikaskuntza-ingurune birtualak; Moodle plataforma.

b) Félix Urabayen NHBHIko ikasleen gizarte eta hezkuntza ingurunearen azterketa laburra. Urrutiko hezkuntzako ikasleen profila.

c) Ikastetxeko Moodle plataforma administratu eta garatzeko lanerako plana

–Moodle ingurunearen konfigurazioa. Komunikatzeko, ikasteko eta ebaluatzeko tresnak.

–Gela birtualaren kudeaketa: profilak (ikasleak, tutorea), altak eta bajak.

–Irakasleen lanaren antolaketa irakasgaien (ikastaroen) sorreran.

–Irakasleei prestakuntza eta aholkularitza ematea plataformaren tresnak erabiltzeko eta ikaskuntzako baliabide digitalak sortzeko.

Orobat, izangaiek proiektuan eta haren defentsan erakusten duten gaitasuna baloratuko da onlineko prestakuntza-plataformen administratzaile gisa.

Lanerako proiektuak DIN-A4 formatuko 20 orrialde izanen ditu gehienez. alde batetik bakarrik idatzita. Lerroartea 1,5 lerrokoa edo antzekoa izanen da, eta letra mota “calibri” edo antzekoa, 12 puntukoa edo handiagoa, konprimitu gabea.

6. Epaimahaia.

–Epaimahaiburua: Pilar Elcarte Elcarte andrea, Hezkuntza Departamentuko Antolamenduaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuko zuzendaria.

–Idazkaria: Fernando Gorostizu López jauna, Hezkuntza Departamentuko Antolamenduaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuko Ikasketak Antolatzeko Ataleko burua.

–Mahaikidea: Oihana Goiogana Bengoetxea andrea, Irakasleen Batzordeak proposatutako ordezkaria.

VI. ERANSKINA

Haur eta Lehen Hezkuntzan “Zereginen araberako Programazioa” programaren arduraduna / lan proiektuaren koordinatzailea, Tuterako “Huertas Mayores” HLHIPan

1.–Justifikazioa.

Ikastetxea oso kontzientziatuta dago zereginen eta proiektuen araberako lanarekin. Bi ikasturtean prestakuntza jaso du A1 eta A2 konbinatzeari buruz. Ikasturte honetan hasi da metodologia mota hori aplikatzen Haur eta Lehen Hezkuntzan.

2.–Deialdian sartu beharreko plazaren ezaugarriak.

Programaren arduradunak laguntza emanen die irakasleei, metodologia eta programazioa aldatzeko zailtasunen aurrean, eta ikastetxeko irakasle berriei ere emanen die prestakuntza; horrez gain, irakasle guztiek zereginen araberako lan eta programazioan duten parte-hartzea zaindu eta dinamizatuko du.

Orobat, “Zereginen araberako ikaskuntza, Haur eta Lehen Hezkuntzan aplikatua” ikastetxeko mintegia zuzenduko du, bai eta ikastetxe osorako “Zereginen araberako programazioa” lantaldea ere, urtero egiten den prestakuntza instituzionalaren barruan.

3.–Zerbitzu eginkizunen kopurua eta gehieneko aldia.

Zerbitzu eginkizun bat 2016-2017 eta 2017-2018 ikasturteetarako.

4.–Berariazko baldintzak.

Deialdiaren bigarren oinarrian ezarritako baldintza orokorrez gain, izangaiek berariazko baldintza hauek bete beharko dituzte:

–Maisu-maistren kidegokoa izatea, Lehen Hezkuntza espezialitatean.

5.–Hautapen sistemaren zehaztapenak.

Interesdunek lan proiektu bat aurkeztu eta defendatuko dute “Zereginen araberako programazioa Haur eta Lehen Hezkuntzan” gaiari buruz. Bertan, alderdi hauek jorratuko dira:

a) Bete beharreko lanpostuaren eginkizunei buruzko alderdi orokorrak eta hautagaiaren ikuspegia.

b) Ekintza eta hobekuntza plana, gutxienez atal hauek jasoko dituena:

–Bere lanerako proposatzen dituen helburuak.

–Helburu horiek lortzeko ekintza lerroak eta proiektuak.

Helburuen betetze-maila baloratzeko adierazleak.

Orobat, izangaiek proiektuan eta haren defentsan erakusten duten gaitasuna baloratuko da, gai hauetan: zereginen eta proiektuen araberako lana, eta lantaldeen koordinazioa.

Memoriak edo proiektuak DIN-A4 formatuko 20 orrialde izanen ditu gehienez. alde batetik bakarrik idatzita. Lerroartea 1,5 lerrokoa edo antzekoa izanen da, eta letra mota “calibri” edo antzekoa, 12 puntukoa edo handiagoa, konprimitu gabea.

6.–Epaimahaia.

–Epaimahaiburua: Fabiola Azpilikueta Erro andrea, Hezkuntza Departamentuko Ebaluazioaren, Kalitatearen, Prestakuntzaren eta Bizikidetzaren Zerbitzuko Prestakuntza Ataleko burua.

–Idazkaria: Alfredo Huguet Munárriz jauna, Tuterako “Huertas Mayores” Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoko zuzendaria.

–Mahaikidea: María Ángeles Barbarin Zabalza andrea, Irakasleen Batzordeak proposatutako ordezkaria.

VII. ERANSKINA

“Eskolako Baratze Ekologikoa” programaren arduraduna Tuterako “Huertas Mayores” HLHIPan

1.–Justifikazioa.

Ikastetxea aitzindaria da aztura eta elikagai osasungarrien erabileran eta haurren obesitatearen prebentzioan, eta, azken 7 urteetan, hura sustatzeko zenbait programa abian jarri ditu, hala nola “Frutaren eguna”, “Sukaldaritza osasungarrirako maila arteko lantegiak” edo “Barazkien Jardunaldietako lantegietara joatea”.

Landareen lantegiak egiten dira urtero ikasle berriei prestakuntza emateko, gero lorazain arituko baitira eskolako baratzean, bertako produktuak landu, zaindu eta biltzen, kontzientzia har dezaten oso inportantea dela fruta, barazki eta antioxidatzaile natural asko jatea.

2.–Deialdian sartu beharreko plazaren ezaugarriak.

Hautatzen den pertsona baratzearen arduraduna izanen da, ikastetxean ezarritako zereginen araberako programazioa berrikusiko du eta ikasleek baratzean duten parte-hartzea zaindu eta dinamizatuko du.

Orobat, lan hauek koordinatuko ditu: mota guztietako jarduerak, lehiaketetan parte hartzea, irakasleen prestakuntza eta “Eskolako Baratze Ekologikoa” proiektua beste talde batzuetara zabaltzea.

3.–Zerbitzu eginkizunen kopurua eta gehieneko aldia.

Zerbitzu eginkizun bat 2016-2017 eta 2017-2018 ikasturteetarako.

4.–Berariazko baldintzak.

Deialdiaren bigarren oinarrian ezarritako baldintza orokorrez gain, izangaiek berariazko baldintza hauek bete beharko dituzte:

–Maisu-maistren kidegokoa izatea.

–PI profila (ingeleseko C1 mailaren baliokidea, gutxienez) izatea. Profil hori Hezkuntzako kontseilariaren martxoaren 11ko 32/2013 Foru Aginduan ezartzen da.

5.–Hautapen sistemaren zehaztapenak.

Interesdunek lan proiektu bat aurkeztu eta defendatuko dute “Eskolako Baratze Ekologikoa” proiektuari buruz. Bertan, alderdi hauek jorratuko dira:

a) Bete beharreko lanpostuaren eginkizunei buruzko alderdi orokorrak eta hautagaiaren ikuspegia.

b) Ekintza eta hobekuntza plana, gutxienez atal hauek jasoko dituena:

–Bere lanerako proposatzen dituen helburuak.

–Helburu horiek lortzeko ekintza lerroak eta proiektuak.

Helburuen betetze-maila baloratzeko adierazleak.

Orobat, izangaiek proiektuan eta haren defentsan erakusten duten gaitasuna baloratuko da, gai hauetan: zereginen eta proiektuen araberako lana, bizimodu osasungarria eta lantaldeen koordinazioa.

Memoriak edo proiektuak DIN-A4 formatuko 20 orrialde izanen ditu gehienez. alde batetik bakarrik idatzita. Lerroartea 1,5 lerrokoa edo antzekoa izanen da, eta letra mota “calibri” edo antzekoa, 12 puntukoa edo handiagoa, konprimitu gabea.

6.–Epaimahaia.

–Epaimahaiburua: Xabier Guibelalde Otermin jauna, Hezkuntza Departamentuko Ebaluazioaren, Kalitatearen, Prestakuntzaren eta Bizikidetzaren Zerbitzuko Irakasleentzako Laguntza Zentroen eta Berriztapen Proiektuen Bulegoko burua.

–Idazkaria: Alfredo Huguet Munárriz jauna, “Huertas Mayores” ikastetxe publikoko zuzendaria.

–Mahaikidea: Ainhoa Díaz Piñar andrea, Irakasleen Batzordeak proposatutako ordezkaria.

VIII. ERANSKINA

E-TWINNING programaren arduraduna Tuterako “Huertas Mayores” HLHIPan

1.–Justifikazioa.

E-Twinning Europako ikastetxeen elkargoa da, eta plataforma bat eskaintzen die parte hartzen duten Europako herrialdeetako ikastetxeetako hezkuntza taldeei, haien artean komunikatzeko, lankidetza gauzatzeko eta proiektuak garatzeko.

Ikastetxeko “e-Twinning” e-learning programak eskolaren eta beste ikastetxe batzuen arteko lankidetza sustatu nahi du, IKTen eta “proiektuen araberako lana” metodologiaren bidez, eta gainera ikasleek ingeleseko maila ona eskuratzen dute.

2.–Deialdian sartu beharreko plazaren ezaugarriak.

1. E-Twinning programaren arduraduna ikastetxeko irakasleen (bereziki tutoreen) gidaria eta laguntzailea izanen da, programan benetan parte har dezaten, modu koordinatuan, pertsona guztiak (bereziki ikasleak) asebetez.

2. E-Twinning programaren arduradunak laguntza eta aholkularitza emanen dizkie lantaldeei, programaren bidez garatu eta partekatzen diren jarduketa eta proiektu guztietan.

3. Hautatzen den pertsonak irakasleek e-Twinning atarian duten parte-hartzea zaindu eta dinamizatuko du, ikastetxean ezarritako “proiektuen araberako lana” metodologia kontuan hartuta. Atarirako sarbide bat da ikastetxeko web orrian.

3.–Zerbitzu eginkizunen kopurua eta gehieneko aldia.

Zerbitzu eginkizun bat 2016-2017 eta 2017-2018 ikasturteetarako.

4.–Berariazko baldintzak.

Deialdiaren bigarren oinarrian ezarritako baldintza orokorrez gain, izangaiek berariazko baldintza hauek bete beharko dituzte:

–Maisu-maistren kidegokoa izatea.

–PI profila (ingeleseko C1 mailaren baliokidea, gutxienez) izatea. Profil hori Hezkuntzako kontseilariaren martxoaren 11ko 32/2013 Foru Aginduan ezartzen da.

5.–Hautapen sistemaren zehaztapenak.

Interesdunek lan proiektu bat aurkeztu eta defendatuko dute “e-Twinning” proiektuari buruz. Bertan, alderdi hauek jorratuko dira:

a) Bete beharreko lanpostuaren eginkizunei buruzko alderdi orokorrak eta hautagaiaren ikuspegia.

b) Ekintza eta hobekuntza plana, gutxienez atal hauek jasoko dituena:

–Bere lanerako proposatzen dituen helburuak.

–Helburu horiek lortzeko ekintza lerroak eta proiektuak.

Helburuen betetze-maila baloratzeko adierazleak.

Orobat, izangaiek proiektuan eta haren defentsan erakusten duten gaitasuna baloratuko da, gai hauetan: zereginen eta proiektuen araberako lana, lantaldeen koordinazioa eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak hezkuntzan aplikatzea.

Memoriak edo proiektuak DIN-A4 formatuko 20 orrialde izanen ditu gehienez. alde batetik bakarrik idatzita. Lerroartea 1,5 lerrokoa edo antzekoa izanen da, eta letra mota “calibri” edo antzekoa, 12 puntukoa edo handiagoa, konprimitu gabea.

6.–Epaimahaia.

–Epaimahaiburua: Elisa Echenique Echenique andrea, Hezkuntza Departamentuko Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuko irakasle aholkularia.

–Idazkaria: Alfredo Huguet Munárriz, “Huertas Mayores” ikastetxe publikoko zuzendaria.

–Mahaikidea: Melania Jurado Fernández andrea, Irakasleen Batzordeak proposatutako ordezkaria.

IX. ERANSKINA

Europako Erreferentzia Esparru Bateratuan oinarritutako materialak ingurune birtual batean ezartzea Iruñeko “Basoko” BHIan

1.–Justifikazioa.

Iruñeko “Basoko” Bigarren Hezkuntzako institutuaren proiektuak Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko mailetako materialak (A1etik C1era bitarte) Moodle gela batean ezarri nahi ditu, eta Ingeleseko (edo ikastetxeko beste hizkuntza departamentu batzuetako) kide guztiek konpartitzen duten lan metodo bat finkatu.

2.–Deialdian sartu beharreko plazaren ezaugarriak.

Bigarren Hezkuntzako ingeles irakaslea, Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren inguruko ezagutzak dituena.

3.–Zerbitzu eginkizunen kopurua eta gehieneko aldia.

Zerbitzu eginkizun bat 2016-2017 eta 2017-2018 ikasturteetarako.

4.–Berariazko baldintzak.

Deialdiaren bigarren oinarrian ezarritako baldintza orokorrez gain, izangaiek berariazko baldintza hauek bete beharko dituzte:

–Bigarren Hezkuntzako katedradunen kidegokoa edo Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegokoa izatea, Ingelesa espezialitatean.

–Fl profila (onlineko prestatzailea) izatea. Profil hori Hezkuntzako kontseilariaren martxoaren 11ko 32/2013 Foru Aginduan ezartzen da.

5.–Hautapen sistemaren zehaztapenak.

Interesdunek lan proiektu bat aurkeztu eta defendatuko dute. Bertan, alderdi hauek jorratuko dira:

a) Bete beharreko lanpostuaren eginkizunei buruzko alderdi orokorrak eta hautagaiaren ikuspegia.

b) Ekintza eta hobekuntza plana, gutxienez atal hauek jasoko dituena:

–Bere lanerako proposatzen dituen helburuak.

–Helburu horiek lortzeko ekintza lerroak eta proiektuak.

Helburuen betetze-maila baloratzeko adierazleak.

Orobat, izangaiek proiektuan eta haren defentsan erakusten duten gaitasuna baloratuko da, gai hauetan: Europako Erreferentzia Esparru Bateratua, eta hizkuntzetan aplikatutako ingurune birtualen erabilera (Moodle gela edo antzekoak).

Memoriak edo proiektuak DIN-A4 formatuko 20 orrialde izanen ditu gehienez. alde batetik bakarrik idatzita. Lerroartea 1,5 lerrokoa edo antzekoa izanen da, eta letra mota “calibri” edo antzekoa, 12 puntukoa edo handiagoa, konprimitu gabea.

6.–Epaimahaia.

–Epaimahaiburua: Iñaki Salegui Ciordia jauna, Hezkuntza Departamentuko Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuko Ingelesaren eta Atzerriko Beste Hizkuntza Batzuen Ataleko burua.

–Idazkaria: Héctor Fernández Bahillo jauna, Iruñeko “Basoko” Bigarren Hezkuntzako institutuko zuzendaria.

–Mahaikidea: Elena Senosiain Unzué andrea, Irakasleen Batzordeak proposatutako ordezkaria.

X. ERANSKINA

DBHko 1. ikasmailako korua “Navarro Villoslada” BHIan

1.–Justifikazioa.

“Navarro Villoslada BHIko orkestra eta korua” proiektua 2007-2008 ikasturtean sortu zen, uste baitzen koru kantua jarduera erakargarria, eskuragarria eta aberasgarria dela ikasle guztientzat, bakoitzak kanturako edo musikarako dituen dohainak gorabehera. Proiektu honen helburua da ikasleen sentsibilitatea, irudimena, belarria, kantu trebetasuna, erritmorako sena eta arte eta musikako bestelako trebetasun eta ezagutzak garatzea. Koru kantua tresna boteretsua da, ludikoa, guztientzat eskuragarria, pertsonen alderdi emozionalak eta sozialak eta sorkuntza garatzen dituena, eta horrek eragin positiboa du ikastetxearen eguneroko bizitzan.

2.–Deialdian sartu beharreko plazaren ezaugarriak.

Musika irakaslea.

3.–Zerbitzu eginkizunen kopurua eta gehieneko aldia.

Zerbitzu eginkizun bat 2016-2017 eta 2017-2018 ikasturteetarako.

4.–Berariazko baldintzak.

Deialdiaren bigarren oinarrian ezarritako baldintza orokorrez gain, izangaiek berariazko baldintza hauek bete beharko dituzte:

Bigarren Hezkuntzako katedradun edo irakasleen kidegokoa izatea, Musika espezialitatean, edo Maisu-maistren kidegokoa, Musika espezialitatean eta behin betiko destinoa DBHn izanik.

5.–Hautapen sistemaren zehaztapenak.

Lan proiektuan programaren oinarri zientifikoak agertu behar dira. Programa DBHko 1. ikasmailako ikasleek osatutako koru talde batekin garatuko da. Honako hauek zehaztuko dira: helburuak, jardun-ildoak, antolaketaren eta metodologiaren gaineko proposamena eta ebaluazio irizpideak.

Memoriak edo proiektuak DIN-A4 formatuko 20 orrialde izanen ditu gehienez. alde batetik bakarrik idatzita. Lerroartea 1,5 lerrokoa edo antzekoa izanen da, eta letra mota “calibri” edo antzekoa, 12 puntukoa edo handiagoa, konprimitu gabea.

6.–Epaimahaia.

–Epaimahaiburua: Alejandro Blasco Miquele jauna, hezkuntzako ikuskatzailea.

–Idazkaria: Mary Mar Barbería Santamaría andrea, Arte Ikasketetarako eta Musikaren Hiria Kudeatzeko Ataleko aholkularia.

–Mahaikidea: Raúl López Ecay jauna, Irakasleen Batzordeak proposatutako ordezkaria.

Iragarkiaren kodea: F1605022