2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ETXARRI ARANATZ
2016ko egutegiaren eta egun baliogabeen
deklarazioa zuzentzea
Honen bidez zuzentzen da 2016ko egutegiaren eta egun baliogabeen deklarazioaren akordioko akats materiala. Udalak 2015eko azaroaren 25eko osoko bilkuran onartu zuen eta 259. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 2015eko abenduaren 31n. Testu zuzena honako hau da:
2.–Etxarri Aranazko Udalaren bulegoetan, eguneko lanaldia 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da, astelehenetik ostiralera, 217 egun eta ordu bat, eta zerbitzuen beharren arabera osatu beharko da urteko lanaldiaren lanordu-kopurua, 1.592 ordukoa baita. Arlo bakoitzeko langileak zerbitzuetara egokitutako ordutegia izango du eta aurrerago zehaztuko da.
Etxarri Aranatzen, 2016ko apirilaren 22an.–Alkatea, Eneka Maiz Ulaiar.
Iragarkiaren kodea: L1605054