2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLTZA ZENDEA
Aldaketa, Musika Eskolan ematen diren ikastaroetan izena
emateko eta parte hartzeko tarifak eta onarpena arautzen
dituen ordenantzan. Behin betiko onespena
Oltza Zendeako Udalak, 2016ko otsailaren 25ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa Oltza Zendeako eta Orkoiengo Musika Eskolan ematen diren ikastaroetan izena emateko eta parte hartzeko tarifak eta onarpena arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespen hori 2016ko 50. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 14an.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, ordenantza behin betiko onetsi eta osorik argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Oltza Zendean, 2016ko apirilaren 26an.–Alkatea, Moisés Garjón Villanueva.
URTEKO PREZIO PUBLIKOAK, 2016-2017 IKASTURTERAKO
MOTAK | ERROLDATUA | ERROLDATU GABEA |
Musika Tailerra | 271,10 | 542,10 |
Musika Hizkuntza + musika tresna 30’ (1 eta 2.a) | 459,20 | 1.449,30 |
Musika Hizkuntza + musika tresna 35’ (3 eta 4.a) | 505,30 | 1.647,00 |
Musika Hizkuntza + musika tresna 35’ + klase kolektiboa (3 eta 4.a) | 553,20 | 1.803,40 |
Musika Hizkuntza + musika tresna 40’ + instrumentu taldea (5 eta 6.a) | 608,50 | 1.986,00 |
ADIN TARTEEN ARABERA | ERROLDATUA | ERROLDATU GABEA |
18TIK BEHEITI | 18 eta 25 BITARTE | 25ETIK GOITI | 25ETIK BEHEITI | 25ETIK GOITI |
Musika Hizkuntza | 271,10 | 290,10 | 338,40 | 542,10 | 593,70 |
Musika tresnen multzoa | 271,10 | 290,10 | 338,40 | 542,10 | 593,70 |
Solfeo dakitenendako musika tresnak | 381,70 | 408,30 | 476,60 | 907,20 | 993,60 |
Solfeorik ez dakitenendako musika tresnak | 414,90 | 443,90 | 518,00 | 1.211,50 | 1.326,90 |
Musika tresna 30’ + Musika tresnen multzoa | 459,20 | 491,30 | 573,30 | 1.449,30 | 1.587,30 |
Musika tresna 40’ + Musika tresnen multzoa | 492,30 | 526,80 | 614,70 | 1.753,60 | 1.920,60 |
Arautu gabeko ikastaroak | 414,90 | 443,90 | 518,00 | 1.211,50 | 1.326,90 |
Banda | 68,30 | 68,30 | 74,80 | 68,30 | 74,80 |
AZKEN XEDAPEN BAKARRA
Ordenantzako aldaketa honek 2016ko maiatzaren 1ean hartuko du indarra, eta ondorio juridiko osoak sortuko.
Iragarkiaren kodea: L1605035