2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARANO
2016ko plantilla organikoa eta langileen izenen zerrenda.
Hasierako onarpena
Aranoko Udalak ondoko erabaki hau hartu zuen 2016ko martxoaren 31n egindako bilkuran, aho batez:
–Hasiera batez onestea Aranoko Udaleko 2016ko plantilla organikoa eta langileen izenen zerrenda.
Plantilla organiko hau jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, herritarrek eta interesatuek espedientea aztertu eta egoki juzkatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.
Erreklamaziorik egin ezean, behin betikoz onetsita joko da, jendaurreko epea bukatutakoan.
Aditzera ematen da honako artikulu honetan xedatutakoa betez: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan, 236. artikuluari dagokionez.
Aranon, 2016ko apirilaren 21ean.–Alkatea, Ainhoa Ansa Zugarramurdi.
Iragarkiaren kodea: L1605092