86. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANO

2016ko aurrekontu orokorra eta hura betearazteko oinarriak. Hasierako onespena

Aranoko Udalak ondoko erabaki hau hartu zuen 2016ko martxoaren 31n egindako bilkuran:

1. Hasiera batez onestea 2016. urteko ekitaldiko aurrekontu orokorra eta hau betearazteko oinarriak.

2. Bai aurrekontu orokorra eta bai hura betearazteko oinarriak, jendaurrean egonen dira hamabost egun baliodunetan, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, herritarrek eta interesatuek espedientea aztertu eta egoki juzkatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik egin ezean, behin betikoz onetsita joko dira, jendaurreko epea bukatutakoan.

Aditzera ematen da honako artikuluan xedatutakoa betez: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan.

Aranon, 2016ko apirilaren 14an.–Alkatea, Ainhoa Ansa Zugarramurdi.

Iragarkiaren kodea: L1605090