2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANUE
NA-10.347 tokiko ehiza barrutia handitzeko proiektua
Anueko Udalak ehiza barrutia handitzeko proiektua sustatu du, Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legean xedatutakoa aplikatuz. Argitara ematen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 59. eta 60. artikuluak aplikatu beharrez, eta ohartarazten da espedientea udal bulegoetan egonen dela jendaurrean, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten lurrak barruti horretan sartzeari uko egiteko.
Barrutiko lurrak: Anueko 1, 2, 3 eta 5. poligonoak, Olaibarko 4 eta 7. poligonoak, Lantz, Aritzu, Etulain, Olague, Anotzibar, Ziaurritz, Gendulain, Latasa, Ostitz, Erripa, Zandio, Olabe eta Otsakain eta Odietako 3. poligonoa.
Barrutia handitzeko mugapeak: Enderizko eta Olaizko mugapeak.
Olaguen, 2016ko apirilaren 20an.–Batzorde kudeatzaileko burua, Maider Ochandorena Cilleros.
Iragarkiaren kodea: L1605062