86. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA. Epatzeko iragarkia, apirilaren 11ko 846/2016 Ebazpenaren aurkako errekurtso batean. Ebazpen horren bidez, irakasle funtzionarioentzako lekualdatze lehiaketa batean destinoak behin betiko esleitu ziren.

Iragarki honen bidez, aditzera ematen da Maite Lakar Iraizoz andreak gora jotzeko errekurtsoa jarri duela Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 11ko 846/2016 Ebazpenaren aurka, Euskal hizkuntza eta literatura (Nafarroa) (euskaraz) espezialitateari dagokionez. Ebazpen horren bidez, autonomia erkidegoen mailako lekualdatze lehiaketarako deialdian destinoak behin betiko esleitu ziren, kidego hauetako irakasle funtzionarioentzat: Bigarren Hezkuntzako Katedradunen eta Irakasleen Kidegoa, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoa, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Katedradunen eta Irakasleen Kidegoa, Musikako eta Arte Eszenikoetako Katedradunen eta Irakasleen Kidegoa eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko Katedradunen, Irakasleen eta Tailer Maisuen Kidegoa. Horrekin batera, lekualdatze lehiaketako parte-hartzaileen eta puntuazioen behin betiko zerrendak ere argitaratu ziren ebazpen horretan.

Horiek horrela, eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 112. eta 59. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, interesdunak epatzen dira, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean, espedientea ikusi eta bidezkotzat jo ditzaketen alegazioak egin ditzaten Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan (Iruñeko San Domingo aldapa, z.g.) edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan ezarritako bideetatik edozein erabiliz.

Aurkeztutako errekurtsoaren kopia (espediente zenbakia: 0004-ED022016-000020) interesdunen eskura dago Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Iruñeko San Domingo aldapa, z.g.).

Iruñean, 2016ko apirilaren 26an.–Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia, Javier Lacarra Albizu.

Iragarkiaren kodea: F1605044