86. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLO

Aurrekontuko 4/2016 aldaketa.
Hasierako onespena

Alloko Udalak, 2016ko apirilaren 25ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2016ko aurrekontuko 4/2016 aldaketa, kreditu bereziari buruzkoa.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (haren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).

Allon, 2016ko apirilaren 26an.–Alkate udalburua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L1605053