2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AGUILAR KODES
1/2015 aldaketa aurrekontuan.
Behin betiko onespena
2016ko 37. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 24an, aurrekontuan aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
1/2015 aldaketa: Kreditu berezia
GASTUAK:
1.432.60103 kontu-saila, Harresia eta Lázaro plaza berregitea. Zenbatekoa: 70.000 euro.
Finantzabidea:
Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako.
Zenbatekoa: 70.000 euro.
Aguilar Kodesen, 2016ko martxoaren 14an.–Alkatea, Carlos Díaz de Cerio Pérez.
Iragarkiaren kodea: L1605030