86. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABARTZUZA

1. aldaketa 2016ko aurrekontuan.
Hasierako onespena

Abartzuzako Udalak, 2016ko apirilaren 12an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2016ko aurrekontuko aldaketa.

Espedienteak Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Abartzuzan, 2016ko apirilaren 28an.–Alkatea, Miguel Ros Ros.

Iragarkiaren kodea: L1605098