Iragarkia
86. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 5a
2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
TUTERA
Igeltsero-ofizialaren lanpostuan (C maila/taldearekin parekatuan) aritzeko izangaien bi zerrenda oposizio bidez osatzeko oinarriak
Alkatetzaren apirilaren 13ko 730/2016 Ebazpenaren bitartez onetsi zen igeltsero-ofizialaren eginkizunetan (C maila/taldearekin parekaturik) aldi baterako kontratuarekin aritzeko izangaien zerrenda bat osatzeko deialdia, Tuterako Udalean sortzen diren beharrei erantzutearren.
Oposizio hau eginen da aplikatu beharreko araudian xedatuari eta ondoko oinarrietan ezartzen denari jarraikiz:
OINARRIAK
I.–Deialdiko lanpostuaren izaera eta ezaugarriak.
1.–Izaera: aldi baterako kontratatutako langileak/prestakuntzarako zerbitzu berezietan ariko diren langileak.
2.–Izendapena: igeltsero-ofiziala (C maila/taldearekin parekatua).
3.–Kokapena egitura organikoan: Lurraldearen Antolamenduaren Alorrari atxikiko zaio.
4.–Bete beharreko eginkizunak:
Igeltsero-ofizial bati dagozkion lanak, Udalaren ekipamenduak eta azpiegiturak birmoldatu eta mantentzeko obra txikiak egiterakoan.
Alorreko beste langile batzuei laguntzea, Udalaren azpiegiturak, ekipamenduak eta ondasunak hobetu eta mantentzeko lanetan eta ikuskapen lanetan.
Lan eta enplegu baldintzei buruz, oinarri hauetan agertzen ez badira, eta udal honi dagokionez, Tuterako Udaleko funtzionarioen eta lan-kontratudun finko nahiz aldi baterakoen lan baldintzen gainean indarra duen egungo akordioan ezarritakoari jarraikiko zaio.
Lanaldi-araubidea zerbitzuaren beharretara egokituko da eta noiznahi aldatzen ahalko dute administrazio organo eskudunek, horretarako ezarritako prozedurari jarraituz.
II.–Tuterako Udalaren zerbitzuan, aldi baterako kontratazioaren bitartez, igeltsero-ofizialaren lanpostuan aritzeko zerrenda bat eratzeko deialdia.
1.–Xedea.
Deialdi honen xedea da aldi baterako kontratatazioaren bitartez igeltsero-ofizialaren lanpostuan aritzeko zerrenda bat eratzea, oposizio bidez, Tuterako Udalean sortzen diren beharrei erantzuteko.
2.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.
2.1. Izangaiek, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, baldintza hauek bete beharko dituzte:
A.–Espainiako, Europar Batasuneko kide den beste estatu bateko edo Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako Nazioarteko Itunen arabera Europako Erkidegoa eratzeko Itunean zehazten diren baldintzetan langileen joan-etorri librea aplikatzekoa den edozein estatutako nazionalitatea izatea. Espainiarren eta lehen aipatu diren estatuetako herritarren ezkontideek edo legez eraturiko izatezko bikotekideek ere hartzen ahalko dute parte, zuzenbidez bereiziak ez badaude, baita haien ondorengoek eta haien ezkontideenek ere, baldin eta bi ezkontideak zuzenbidez bereiziak ez badaude eta ondorengoak 21 urtetik beheitikoak badira edo, adin horretatik goitikoak izanez gero, haien bizkar bizi badira.
B.–Hamasei urte beteak izatea eta erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina ez gainditzea.
C.–Eskaerak aurkezteko epea burutzen den egunean Batxilergoko titulazioa, Bigarren Mailako Lanbide Heziketakoa edo baliokidea izatea, edo eskuratzeko baldintzetan egotea (hura eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina izatea).
Atzerrian lortutako tituluak badira, homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da.
D.–Bete behar dituen eginkizunetan aritzeko adinako gaitasun fisikoa eta psikikoa izatea.
E.–Eginkizun publikoak betetzeko desgaitua edo gabetua ez izatea, eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik baztertu gabea.
F.–B1 gidabaimena izatea.
2.2. Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek zinpeko aitorpena edo hitzematea aurkeztu beharko dute, adierazteko ez dutela diziplina-zehapenik edo kondena penalik beren Estatuko funtzio publikoan sartzea galarazten dienik.
2.3. Baldintza horiek agiri bidez frogatu beharko dituzte hautatu eta kontratatzen diren izangaiek, kontratuak sinatu aurretik horretarako ezartzen zaien unean. Egiaztagiriak kopia konpultsatuen bidezkoak izanen dira.
Aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuetan salbu, aipatutako agiri horiek aurkezten ez dituztenak ezin izanen dira kontratatu, eta ordura arteko egintza guztiak baliorik gabe geldituko dira, euren eskabidearen faltsukeria dela-eta legokiekeen erantzunbeharra galarazi gabe.
2.4. Baldintza guztiak eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira, baita hautapen prozedurak eta kontratazioak iraun bitartean ere.
3.–Hautaproben bilakaera eta balorazioa.
Hautaprobak gauzatuko dira Alkatetzaren ebazpen honen bidez onetsitako bi deialdietarako balio duten arauetan xedatutakoarekin bat, IV. atalean zehazten baitira.
4.–Aldi baterako kontrataziorako izangaiendako dei egitea.
Probak gainditzen dituzten izangaiei dei eginen zaie, Tuterako Udalean sortzen diren beharren arabera, oinarri hauetan ezarritakoarekin bat. Halaber, beteko dira Tuterako Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileak aldi baterako kontratatzeko irizpideak, 2004ko azaroaren 29an Osoko Bilkurak onetsiak (2005eko 10. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 24koa), bai eta, orobat, aplikatzekoa den gainerako araudia ere.
Hautatutako izangaiak aldi baterako kontratatuko ditu Tuterako Udalak, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak horri buruz araututakoari jarraituz, haren bitartez onetsi baitzen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina, bai eta aplikatzekoa den gainerako araudiari jarraituz ere. Izangaiak Gizarte Segurantza Orokorraren araubidean sartu eta kidetuko dira.
III.–Tuterako Udalaren zerbitzuan, igeltsero-ofizialaren lanpostuan prestakuntzan aritzeko izangaien zerrenda bat eratzeko deialdia.
1.–Xedea.
Deialdi honen xedea da igeltsero-ofizialaren lanpostuan prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko izangaien zerrenda bat oposizio-lehiaketa bitartez osatzea, Tuterako Udalean sortzen diren beharrei erantzutearren.
2.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.
2.1. Izangaiek, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, baldintza hauek bete beharko dituzte:
A.–Udal honen eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finkoa izatea, D edo E maila edo taldekoa.
B.–Borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.
C.–Eskaerak aurkezteko epea burutzen den egunean Batxilergoko titulazioa, Bigarren Mailako Lanbide Heziketakoa edo baliokidea izatea, edo eskuratzeko baldintzetan egotea (hura eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina izatea).
Atzerrian lortutako tituluak badira, homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da.
D.–B1 gidabaimena izatea.
2.2. Oinarri honen 2.1.C) atalean eskatzen den tituluaren betebeharra agiri bidez frogatu beharko dute hautatzen diren izangaiek, horretarako ezartzen zaien unean.
Agiria horiek aurkezten ez dituzten izangaien jarduketa guztiak baliorik gabe geldituko dira, eskabidean faltsukeria egiteagatik izan dezaketen erantzukizuna galarazi gabe, salbu behar bezala arrazoitutako ezinbesteko kasuetan.
2.3. Baldintza guztiak eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira, baita hautapen prozedurak eta aldi baterako lanpostuak iraun bitartean ere.
3.–Hautaproben bilakaera eta balorazioa.
Hautaprobak gauzatuko dira Alkatetzaren ebazpen honen bidez onetsitako bi deialdietarako balio duten arauetan xedatutakoarekin bat, IV. atalean zehazten baitira.
4.–Prestakuntzako izangaiei dei egitea.
Probak gainditzen dituzten izangaiei dei eginen zaie, Tuterako Udalean sortzen diren beharren arabera, oinarri hauetan ezarritakoarekin bat. Halaber, beteko dira Tuterako Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileak aldi baterako kontratatzeko irizpideak, 2004ko azaroaren 29an Osoko Bilkurak onetsiak (2005eko 10. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 24koa).
Hautatutako izangaiak zerbitzu berezietako egoeran deklaratuko dituzte, Osoko Bilkurak hartutako erabakian ezarritakoari jarraituz, bai eta Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuan eta aplikatzekoa den gainerako araudian ezarritakoari jarraituz ere.
IV.–Bi deialdietarako arauak.
1.–Eskabideak.
1.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Tuterako Udalaren Erregistro Orokorrean (Plaza Vieja, 1 edo Escos Catalán kalea, 1) aurkeztu beharko dira edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako bideetako edozein baliatuz, oinarri hauek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik 15 egun naturaleko epean. Azken eguna baliogabea bada, hurrengo lehen egun balioduna arte luzatuko da epea.
Eskabidea posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal irekian aurkeztuko da, postako langileek, ziurtatu aurretik, data eta zigilua jar ditzaten.
1.2. Eskabideak aurkeztuko dira deialdi honen III. eranskineko ereduari jarraituz, aldi baterako kontratazioetarako izangaien kasuan, eta IV. eranskineko ereduari jarraituz, berriz, prestakuntzarako zerbitzu berezietan ari diren izangaien kasuan. Ereduak HLZ-Herritarrendako Laguntza Zerbitzuan eskuratzen ahalko dira (Plaza Vieja, 1) edo Escós Catalán kaleko 1 zenbakiko bulegoetan, bai eta internet bidez ere, www.tudela.es helbidean.
Haietan izangaiek adierazi behar dute baldintza guzti-guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epearen azken egunean.
1.3. Behar bezala betetako eskabidearekin batera, izangaiek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:
–Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia soila, edo izangaiaren nazionalitatea nahiz nortasuna egiaztatzen dituen beste agiri baliokideren bat.
–Eskatzen den titulazioaren fotokopia soila.
–Indarrean dagoen gidabaimenaren fotokopia soila.
1.4. Desgaitasun aitortua (%33koa edo handiagoa) duten lehiatzaileek, ariketak egin ahal izateko denbora edo baliabideetan egokitzapenik behar badute, zilegi izanen dute eskabidean eskatzea, eta hartarako, aparteko orri batean adierazi beharko dute nolako minusbalioa duten eta zer egokitzapen eskatzen duten. Horrekin batera, legeen arabera minusbaliatuak direla frogatzeko agiria ere aurkeztu beharko dute, organo eskudunak emana.
1.5. Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.
1.6. Eskabidean atzematen diren akats materialak edo egitezkoak ofizioz edo interesdunak eskaturik zuzentzen ahalko dira, noiznahi.
2.–Izangaien onarpena.
2.1. Izangai onartu eta baztertuen zerrenda.
Eskabideak aurkezteko epea amaiturik, Tuterako Udaleko alkate udalburuak onartu eta baztertuen zerrenda onesten duen ebazpena emanen du, eta Herriko Etxeko iragarkien oholean (Plaza Vieja, 1) eta Udalaren www.tudela.es web-orrian argitara dadila aginduko du. Bertan adieraziko du deialdiko hautaprobak zer egun, ordu eta tokitan eginen diren.
Hasiera bateko zerrendatik baztertutako izangairik badago, 5 egun baliodun emanen zaizkio akatsak zuzentzeko, hasierako zerrenda argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita. Epe hori bukatuta, behin betiko zerrenda argitaratuko da Herriko Etxeko iragarki oholean eta Udalaren web-orrian.
2.2. Onartuen eta baztertuen zerrendetan agertzea ez da aski deialdietan eskatutako baldintzak betetzen direla onartzeko. Dei egiten zaienean izangaiek aurkeztu behar duten dokumentazioa edo administrazioak bere eskuetan daukana aztertutakoan, baldintzaren bat betetzen ez dela ohartuz gero, interesdunek deialdi hauetan parte hartzeagatik dituzten eskubide guztiak galduko dituzte.
3.–Epaimahaia.
3.1. Epaimahaiak honako kide hauek izanen ditu:
Mahaiburua: Daniel López Córdoba (Tuterako Udaleko zinegotzia).
Ordezko mahaiburua: Tuterako Udaleko zinegotzi bat.
Mahaikidea: Esther González Benavente (Tuterako Udaleko arkitekto teknikoa).
Ordezko mahaikidea: behar izanez gero izendatuko dena.
Mahaikidea: Miguel Ángel Hernández Vallés (Tuterako Udaleko igeltsero-ofiziala).
Ordezko mahaikidea: behar izanez gero izendatuko dena.
Mahaikidea: Juan Carlos Irisarri Samanes (Tuterako Udaleko igeltsero-ofiziala).
Ordezko mahaikidea: behar izanez gero izendatuko dena.
Mahaikidea: Antonia Gracia Enériz (Tuterako Udaleko Langileen Batzordeak izendatutako ordezkaria).
Ordezko mahaikidea: behar izanez gero izendatuko dena.
Idazkaria: Ana Rosa Valero Gómez (administrari-ofiziala, Langileriakoa).
Ordezko idazkaria: behar izanez gero izendatuko dena.
3.2. Epaimahaiko kideek ez dute parte hartuko, eta organo dei egileari horren berri emanen diote, baldin eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean parte ez hartzeko aipatzen diren egoeretakoren batean badaude.
Izangaiek, halaber, zilegi dute mahaikideak errefusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.
3.3. Epaimahaia probak egin baino lehen eratu beharko da eta, ondoren, probak egiteko eguna, ordua eta tokia finkatuko ditu eta argitara emanen, onartu eta baztertutako izangaien zerrendarekin batera.
Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta aritu ere, kideen gehiengo osoa bertan izan gabe. Halaber, epaimahaiaren eraketak eta jardunak balio izateko, mahaiburuak eta idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute.
3.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarriak interpretatu eta aplikatzeko moduari buruz sor daitezkeen gorabehera guztiak.
3.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake, proba batzuetan nahiz guztietan laguntzeko. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.
4.–Hautapen sistema: oposizioa.
Alkatetzaren ebazpen honen bitartez onetsitako bi deialdietarako hautapen-prozedura oposizioa izanen da.
4.1. Oposizioa epaimahaiak adierazitako egunean hasiko da eta ariketa hauek bilduko ditu:
–Lehenbiziko ariketa: teorikoa eta praktikoa. Deialdiko II. eranskineko gai zerrendako gaiei buruzko 20 galdera idatziz erantzutea. Galdera bakoitzarentzat erantzun batzuk emanen dira aukeran, baina bat bakarra izanen da egokia. Okerrak zehatu eginen dira.
–Bigarren ariketa: praktikoa. Proba praktiko bat edo batzuk egin beharko dira, deialdiko lanpostuari dagozkion betebeharrekin zerikusia dutenak. Hori egiteko denbora epaimahaiak zehaztuko du.
4.2. Oposizioko ariketen balorazioan 80 puntu eman daitezke gehienez ere, honela banatuak:
–Lehenbiziko ariketa: gehienez ere 20 puntu.
–Bigarren ariketa: gehienez ere 60 puntu.
4.3. Oposizioko ariketak baztergarriak izanen dira. Bazterturik geldituko dira horietako ariketaren batean gutxienez gehieneko puntuazioaren erdia lortzen ez duten izangaiak.
4.4. Lehenengo ariketa plika sistemaren bidez eginen da.
Izangai guztiek nortasun agiri nazionala edo legez baliokidea den agiria aldean dutela agertu beharko dute probetara.
4.5. Lehen ariketa bukatutakoan, kalifikazioen zerrenda eta atxikitako plika zenbakia argitaratuko dira, eta adieraziko da plikak noiz eta non zabalduko diren (eguna, ordua eta tokia). Ekintza publikoaren izaera izanen du horrek.
4.6. Ekintza hori eginik, izangaien zerrenda eta lortutako kalifikazioena argitaratuko dira. Aipatu zerrendak Tuterako Udalaren iragarki oholean argitaratuko dira eta Udalaren web orrian ere aztertu ahalko dira (www.tudela.es), deialdiaren iragarkian. Zerrenda horietan bertan adieraziko da bigarren ariketa zer egun, ordu eta tokitan eginen den.
4.7. Bigarren ariketa bukatutakoan, kalifikazioen zerrenda eta atxikitako plika zenbakia argitaratuko dira (hala badagokio), bai bigarren ariketarena bai hautapen prozedura guztiarena.
4.8. Hautaprobak egiteko, desgaitasun aitortua dutenentzat beharrezkoak diren denbora eta baliabide egokitzapenak ezarriko dira, eskabidean azaldutakoaren arabera.
4.9. Probak gainditu dituzten izangaien bukaerako balorazioa edo kalifikazioa aterako da bi ariketetako puntuazioak baturik.
5.–Hautaprobak gainditzen dituztenen zerrenda eta lanean hasteko deia.
5.1. Azken ariketaren kalifikazioa eman ondotik, epaimahaiak jendaurrean jarriko ditu, Herriko Etxeko iragarki oholean eta udal webgunean, bereizirik:
–Aldi baterako kontratazioak egiteko izangai gaindituen zerrenda, lortutako puntuazio ordenaren arabera.
–Prestakuntzarako izangaien zerrenda, lortutako puntuazio ordenaren arabera.
5.2. Zerrenda bakoitzean, aprobatu duten izangaien artean puntu berdinketarik izanez gero, Udalak 2004ko azaroaren 29ko osoko bilkuraren erabakian araututako irizpidearen arabera ebatziko dira (2005eko 10. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 24koa), hau da, probaren osotasunean ponderazio gehien duen puntuazioa gailenduko da eta, berdinketak irauten badu, zozketa publikoan ebatziko da afera.
5.3. Ondotik, epaimahaiak Alkatetzari igorriko dizkio hautapenaldiko probak gainditu dituzten izangaien bi zerrendak –aldi baterako kontratazioak egitekoa eta prestakuntza/atxikipenekoa–, lanean hasteko deia egin dezan, Tuterako Udalean sortzen diren beharren arabera.
7.–Errekurtsoak.
Deialdi honen aurka, nahiz bere oinarrien eta aplikazio egintzen aurka, errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke, hautara:
A.–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari berari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
B.–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
C.–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.
Epaimahaiaren egintzen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, deialdia egin duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.
Tuteran, 2016ko apirilaren 2an.–Alkate udalburua, Eneko Larrarte Huguet.
II. ERANSKINA
Gai zerrenda
1. gaia.–Zimenduak eta saneamenduak eraikitzea. Zimenduak hormigoitzea: hormigoi armatua, masan eta ziklopeoa. Bakoitzaren ezaugarriak. Hormigoitzea muturreko tenperaturetan. Hormigoitzea. Sartzeko pateak, horien neurriak eta tarteak. Zanga eta putzuetako zolatak hormigoitzea.
2. gaia.–Fabrikako obra arrunta eraikitzea. Astoak eta oholak.
3. gaia.–Fabrikako eraikuntza, bistako adreiluarekin. Ilaren zertxa, miren banaketa eta trazadura. Juntura berdintzailea. Zertxa. Zehar-saiheska jarritako bistako adreiludun leiho-barrenak, leihoetako baoetan.
4. gaia.–Estalki zeramikoak eraikitzea. Bizkar-limak, limatxokonak, gailurrak eta kontramailak bilbaduran. Bizkar-limak eta limatxokonak adreilu huts bikoitzarekin enpalomatuan. Rasillonak.
5. gaia.–Estalkien estaldurak teilekin. Kare-zementua, osaera eta proportzioa. Bizkar-limak, limatxokonak eta gailurrak. Bakoitzaren estaldura. Zinkezko xafla eta asfaltozko geruzak. Bizkar-limak eta gailurrak. Limatxokonak. Bizkar-limak eta limatxokonak. Piñoiak, txapitulak.
6. gaia.–Trenkadak eraikitzea. Aurremarkoak, egiaztapena eta arreta-neurriak horietako bakoitza jartzerakoan. Aurremarkoak, lehen ilararekin hartuak. 40 x 20 zentimetroko rasillonak. Astoak eta oholak.
7. gaia.–Zarpiatuak eta luzituak, morteroekin eta pastekin. Astoak, oholak eta plataformak airean eta zintzilik, goratzeko aparailuak, erabilera eta zainketa; aurre-neurriak. Kare-zementua, leundua eta garbitua.
8. gaia.–Emokadura eta luzituak igeltsuarekin. Azeleratzaileak; erabilera eta arreta-neurriak. Ertz-babesak: zokoetako eta izkinetako ertzak, ertz-babesen xedea izkinetan, paratzeko teknikak. Ertz-babesak izkina eta ertz bertikaletan. Astoak eta oholak.
9. gaia.–Eraikuntza lanetako segurtasun eta osasun xedapen gutxienekoak.
10. gaia.–Segurtasuna eta osasuna igeltserotzako lanetan. Norbanakoaren babesak. Babes kolektiboak. Seinaleak.
* Eranskin honetan aipatutako legedia kontuan hartuko da ondotik izandako aldaketa guztiekin (foru legedi osoa eguneratua dago www.lexnavarra.es helbidean).
III. ERANSKINA
Eskabide eredua: aldi baterako kontratatzeko izangaiak (PDF).
IV. ERANSKINA
Eskabide eredua: prestakuntzarako izangaiak, zerbitzu berezietako egoeran (PDF).
Iragarkiaren kodea: L1604761
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
