Iragarkia
86. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 5a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.1. XEDAPEN OROKORRAK
1.1.3. Foru Aginduak
54/2016 FORU AGINDUA, apirilaren 29koa, Hezkuntzako kontseilariak emana. Honen bidez, oinarriak onesten dira Nafarroako Foru Komunitatean 2016-2017 ikasturtean ikastetxe publikoetako eta pribatu itunduetako ikasleak onartzeko prozedura arautzeko, hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko ikasketetako erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloak egiteko, baita goi mailako zikloetan sartzeko ikastaroa ere.
Apirilaren 2ko 31/2007 Foru Dekretuak Nafarroako Foru Komunitatean unibertsitatez kanpoko ikasketak ematen dituzten ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan ikasleak onartzeko prozedura arautzen du. Horren arabera, beharrezkoa da aipatutako foru dekretuak behar dituen prozedurari buruzko alderdiak garatzea.
Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak, Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeko abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoak emandako idazketaren arabera, baldintza berriak ezarri zituen hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako ikasketetako erdi eta goi mailetako heziketa zikloetan sartu eta onartua izateko eta, abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoaren azken xedapenetako bosgarreneko 6. atalak xedatutakoarekin bat, 2106-2017 ikasturtean izanen dira aplikatzekoak. Halaber, adierazten du ezen, Lanbide Heziketako erdi eta goi mailetako heziketa zikloetako postuen eskariak eskaintza gainditzen badu, hezkuntza arloko administrazioek onarpen prozedurak ezar diezazkioketela ikastetxeari, Gobernuak erregelamenduz zehazten dituen baldintzei jarraituz. Hiru multzotan banatzen dira Lanbide Heziketako erdi eta goi mailetako heziketa zikloetan sartzeko bide desberdinak, bi mailetarako, Hezkuntzako Konferentzia Sektorialeko Lanbide Heziketako Batzorde Nagusiak zehaztutakoari jarraituz. Aipatutako baldintzak erregelamendu bidez ez zehazteak ekarri du zenbait autonomia erkidegok, Nafarroa barne, proposamen bat hitzartu izana 2016-2017 ikasturtean Lanbide Heziketako heziketa zikloetan sartzeko. Nafarroako hezkuntzaren egoerara egokitutako proposamen horretan, kuotak ezarri dira ikasketa horietan sarrera talde bakoitzean.
Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluko 1. ataleko g) letran ematen zaizkidan ahalmenak erabiliz,
AGINDU DUT:
Artikulu bakarra.–Oinarriak onestea Nafarroako Foru Komunitatean 2016-2017 ikasturtean ikastetxe publikoetako eta pribatu itunduetako ikasleak onartzeko prozedura arautzeko, hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko ikasketetako erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloak egiteko, baita goi mailako zikloetan sartzeko ikastaroa ere.
Foru agindu honen eranskineko oinarriak onesten dira.
Lehen xedapen gehigarria.–Hezkuntzako kontseilariak martxoaren 17an emandako 28/2015 Foru Agindua aldatzea, Nafarroako Foru Komunitatean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta Erdi eta Goi Mailako heziketa zikloetako ikasketak eta goi mailako heziketa zikloetan sartzeko probetarako prestakuntza ikastaroa egin behar dituzten ikasleak ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan onartzeko prozeduraren oinarriak onesten dituena.
1. Martxoaren 17ko 28/2015 Foru Aginduaren izena aldatzen da; hona hemen idazketa berria:
“28/2015 Foru Agindua, martxoaren 17koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitatean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasketak egin behar dituzten ikasleak ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan onartzeko prozedura arautzen duten oinarriak onesten dituena”.
2. Artikulu bakarra aldatzen da; hona hemen idazketa berria:
“Artikulu bakarra.–Oinarriak onestea Nafarroako Foru Komunitatean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasketak egin behar dituzten ikasleak onartzeko prozedura arautzeko”.
3. Hezkuntzako kontseilariak martxoaren 17an emandako 28/2015 Foru Aginduaren bidez onetsitako oinarriak aldatzea. Foru agindu horren bidez, Nafarroako Foru Komunitatean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta Erdi eta Goi Mailako heziketa zikloetako ikasketak eta goi mailako heziketa zikloetan sartzeko probetarako prestakuntza ikastaroa egin behar dituzten ikasleak ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan onartzeko prozeduraren oinarriak onetsi ziren:
3.1. 28/2015 Foru Aginduko artikulu bakarraren bidez onetsitako oinarrien titulua aldatzen da. Hona hemen idazketa berria:
“Nafarroako Foru Komunitatean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasketak egin behar dituzten ikasleak onartzen duten prozedura arautzeko oinarriak”.
3.2. Bigarren oinarriaren 1. puntua aldatzen da; hona hemen idazketa berria:
“1. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan eta Batxilergoan, badaude bi epe ikasleak onartzeko prozesuan: arrunta eta berezia. Ikasturtearen gainerakoa epetik kanpokotzat joko da”.
Bigarren xedapen gehigarria.–Hezkuntza Departamentuaren eskumenak.
Oinarriotan Hezkuntza Departamentuaren esku uzten diren eskolatze eginkizunak Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko Eskolatze Arloak kudeatuko ditu.
Xedapen indargabetzaile bakarra.–Arauak indargabetzea.
Indarrik gabe gelditzen dira seigarren, zazpigarren, zortzigarren, bederatzigarren oinarriak, hamargarren oinarriko 2. puntua eta hamalaugarren oinarriko 3. eta 4. puntuak Hezkuntzako kontseilariak martxoaren 17an emandako 28/2015 Foru Aginduaren bidez onetsitako oinarrietan. Foru agindu horren bidez, Nafarroako Foru Komunitatean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta Erdi eta Goi Mailako heziketa zikloetako ikasketak eta goi mailako heziketa zikloetan sartzeko probetarako prestakuntza ikastaroa egin behar dituzten ikasleak ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan onartzeko prozeduraren oinarriak onetsi ziren.
Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.
Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.
Iruñean, 2016ko apirilaren 29an.–Hezkuntzako Kontseilaria, José Luis Mendoza Peña.
ERANSKINA
Nafarroan 2016-2017 ikasturtean ikastetxe publikoetako eta pribatu itunduetako ikasleak onartzeko prozedura arautzeko oinarriak, hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko ikasketetako erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloak egiteko, baita goi mailako zikloetan sartzeko ikastaroa ere
1. oinarria.–Prozedura.
Ikasleak onartzeko prozedura apirilaren 2ko 31/2007 Foru Dekretuaren 4. artikuluko 1., 2., 4. eta 5. ataletan ezarritakoaren arabera eginen da. Foru dekretu horren bidez Nafarroako Foru Komunitateko unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan ikasleak onartzeko arauak onetsi ziren.
2.oinarria.–Onarpen prozesuaren garapena, jarraibideak eta taldeak osatzeko irizpideak.
1. Hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko ikasketetako erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloetan, bai eta goi mailako zikloetan sartzeko ikastaroan ere, onarpen prozesuak epe bakarra izanen du, epe arrunta izenekoa. Bertan, foru agindu honen 14. oinarrian zehaztutako postu erreserba aplikatuko da. Ikasturtearen gainerakoa epetik kanpokotzat joko da.
Bi fasetan egiten da onarpen prozesua epe arruntean:
–Lehen fasea. Epe arruntean inskribatutakoek hartuko dute parte, frogatzen badute ekainean betetzen dituztela sartzeko baldintzak. Foru agindu honen 4. oinarriko 7. atalean eta 5. oinarritik 9.era bitarteko ataletan xedatutakoarekin bat garatuko da.
–Bigarren fasea. Epe arruntean inskribaturik, lehenbiziko fasean posturik eskuratu ez dutenek hartuko dute parte, frogatzen badute irailean betetzen dituztela sartzeko baldintzak, bere sarrera taldea irailean aldatzen badute edo, matrikulaturik egonda, “aukera hobetzea” hautatu badute. Foru agindu honen 4. oinarriko 8. atalean eta 5. oinarritik 9.era bitarteko ataletan xedatutakoarekin bat garatuko da.
2. Onarpen prozesuko epe arrunta bukatu ondoren, hutsik gelditzen diren postuak banaturik eskainiko dira, postu hutsak esleitzeko prozedura baten bidez.
Epe arruntean inskribaturik, posturik gabe gelditu direnek har dezakete parte, baita epe arruntean inskribatu ez zirenek eta epe arruntean inskribaturik eta onartuak izanik, matrikula egin ez dutenek edo postuari uko egin diotenek ere.
Foru agindu honen 4. oinarriko 10. atalean eta 5. oinarritik 9.era bitarteko ataletan xedatutakoarekin bat garatuko da.
3. Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiaren ebazpen batean finkatuko dira, 2016-17 ikasturterako, onarpen prozesuaren epe arruntaren datak eta jarraibideak eta postu hutsak esleitzeko ondoko prozedurarenak, baita horiek garatzeko beste puntu batzuk ere.
4. Erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloak, oro har, 20 ikasle sartu berrirekin eta errepikatzen dutenekin antolatuko dira, eta gehienez ere 25 ikasle izanen dituzte guztira. Ikastetxeko zuzendaritzaren iritziz, errepikatzen duten ikasleen kopuruak galarazten badu 20 ikasle sartu berri egotea, proposatzen ahal da sartu berrien postuen kopurua murriztea, 2. oinarri honetako 7. atalean ezarritakoarekin bat.
5. Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasktetetako zikloak, oro har, ondoko bi ratioen arabera antolatuko dira:
a) Ikasle sartu berriekin eta errepikatzen duten ikasleekin, guztira 15 ikasle izan arte, gehienez. Errepikatzen duen ikaslerik badago, kasuan kasuko sartu berrien postuak murriztuko dira.
b) Ikasle sartu berriekin eta errepikatzen duten ikasleekin, guztira 30 ikasle izan arte, gehienez. Errepikatzen duen ikaslerik badago, kasuan kasuko sartu berrien postuak murriztuko dira.
6. Goi mailako zikloetan sartzeko ikastaroa, oro har, 30 ikasle sartu berrirekin antolatuko da gehienez.
7. Ikastetxeko zuzendaritzak adierazi behar du, Hezkuntza Departamentuak zehazten duen prozeduraren bidez, zein diren ikasle sartu berriak ziklo bakoitzerako eta zer kurtso eta lantegi eskaintzen dituen. Ikasle sartu berrien kopurua handiagoa edo txikiagoa izan daiteke aurreko ataletan oro har ezarritakoa baino.
Lanbide Heziketako ikasketetan, ikasle sartu berrien kopurua oro har ezarritakoa baino txikiagoa bada, Hezkuntza Departamentuaren adostasuna beharko da.
Arte Plastikoen eta Diseinuaren ikasketetan, 2. oinarri honen 5. atalean ezarritakoaz bestelakoa bada ikasle kopurua, Hezkuntza Departamentuaren baimena beharko da.
Era berean, ikasleen kopurua 2. oinarri honen 6. atalean ezarritakoa baino txikiagoa bada goi mailako zikloetan sartzeko ikastaroaren kasuan, Hezkuntza Departamentuaren baimena beharko da.
3. oinarria.–Izapideak.
Ikastetxeek EDUCA informatika-aplikazioaren bidez eginen dute eskolatze prozesuaren tramitazio osoa.
4. oinarria.–Eskaerak aurkeztea onarpen prozesuan. Onartutakoen zerrenda: onarpen prozesuaren epe arruntaren lehenbiziko fasea eta bigarren fasea. Postu hutsak esleitzeko prozedura.
1. Onarpen prozesuaren epe arruntean, eskatzaile bakoitzak eskaera bakarra aurkeztu beharko du oro har, behar bezala betea eta eredu ofizialaren araberakoa, ondoko maila hauetako bakoitzerako:
a) Erdi mailako heziketa zikloak.
b) Goi mailako heziketa zikloak.
c) Erdi eta goi mailako heziketa zikloak.
d) Goi mailako heziketa zikloetan sartzeko ikastaroa.
2. Eskabide bat baino gehiago aurkeztuz gero, bertan behera geratuko dira guztiak eta, ondorioz, ez dira tramitatuko.
Kasu honetan baino ezin dira bi eskabide aurkeztu: eskabide bat goi mailako zikloetan sartzeko ikastarorako eta beste bat goi mailako heziketa zikloetarako.
3. Eskabidea epe arruntean aurkeztu beharko da, foru agindu honen 2. oinarriko 3. atalean aipatzen den ebazpenean ikasturte bakoitzerako zehazten diren egun eta tokietan. Bertan, honako hauek jaso behar dira, besteak beste:
–Lehentasun ordenaren arabera, kasuan kasuko eskaerak. Eskaera bakoitzean, zikloa edo programa, ikastetxea eta hizkuntza agertu behar dira beti. Eskatzaile bakoitzak gehienez ere 6 eskaera egin ditzake eskabidean.
–Sarrera taldea kasuan-kasuan eskatutako ikasketa eta mailetarako. Ez dago adierazten den sarrera taldea aldatzerik onarpen prozesuko epe arruntaren lehenbiziko fasean.
4. Baliorik gabe geldituko dira osatu gabeko eskaerak, existitzen ez direnak, datuak behar ez diren laukitxoetan dituztenak edo parte-hartzaileak eskatzen ahal dituen postuekin bat ez datozenak.
5. Eskatzaileak daturen bat oker eman edo eman gabe uzten badu, ezin izanen du halakorik aipatu geroko erreklamazioetan, ez eta uste izan ere hargatik bere interes nahiz eskubideak urratu direla.
6. Inskripzioaren eskabideak aurkezteko epe arrunta bukatu ondoan, ezin izanen da inolako arrazoirengatik beste eskaerarik egin edo eskaerak aldatu, ezta bertan eskatutako postuen lehentasun ordena ere.
7. Onarpen prozesuko epe arruntaren lehenbiziko fasean, onartutakoen ondoz ondoko hiru zerrenda argitaratuko dira gutxienez, uztailean eta abuztuan. Zerrenda horietako bakoitzak bere matrikulazio epea ekarriko du.
Zerrenda horietan aplikatzekoak dira erreserba portzentajeak eta lehentasun irizpideak, foru agindu honen 5. oinarritik 9.era bitarte lehenbiziko fase horretarako ezarritakoak.
2016-2017 ikasturteko onarpen prozesuko egutegia eta jarraibideak onesten dituen urteko ebazpen batean zehaztu eta finkatuko dira onartutakoen behin betiko zerrenden kopurua eta egutegia.
8. Lehenbiziko fasea bukatutakoan hutsik gelditzen diren postuak banatuko dira esleipena egiteko, sarrera taldea edozein dela ere. Onarpen prozesuko epe arruntaren bigarren fase horretan, onartutakoen zerrenda bat eta dagokion matrikulazio epea emanen dira argitara irailean.
Zerrenda horretan aplikatzekoak dira foru agindu honen 5. oinarritik 9.era bitarte bigarren fase horretarako ezarritako lehentasun irizpideak.
2016-2017 ikasturteko onarpen prozesuko egutegia eta jarraibideak onesten dituen urteko ebazpen batean zehaztu eta finkatuko da egutegia.
9. Onarpen prozesuko epe arruntari dagozkion jarduketak bigarren faseko matrikulazio epearen ondoren bukatuko dira.
10. Onarpen prozesuko epe arrunta bukatutakoan hutsik gelditzen diren postuak banaturik eskainiko dira postu hutsak esleitzeko prozedura batean. Horretarako, eskatzaile bakoitzak eskabide bakarra aurkeztu beharko du, eredu ofizialaren araberakoa. Bertan, 10 eskaera egin daitezke gehienez, lehentasun ordenaren arabera.
Eskabide bat baino gehiago aurkeztuz gero, bertan behera geratuko dira guztiak eta, ondorioz, ez dira tramitatuko. Kasu honetan baino ezin dira bi eskabide aurkeztu: eskabide bat goi mailako zikloetan sartzeko ikastaroko postu hutsak esleitzeko prozedurarako, eta beste bat goi mailako heziketa zikloetako postu hutsak esleitzeko prozedurarako.
Baliorik gabe geldituko dira osatu gabeko eskaerak, existitzen ez direnak, datuak behar ez diren laukitxoetan dituztenak edo parte-hartzaileak eskatzen ahal dituen postuekin bat ez datozenak.
Eskatzaileak daturen bat oker eman edo eman gabe uzten badu, ezin izanen du halakorik aipatu geroko erreklamazioetan, ez eta uste izan ere hargatik bere interes nahiz eskubideak urratu direla.
Postu hutsak esleitzeko prozedurarako eskabideak aurkezteko epea bukatu ondoan, ezin izanen da inolako arrazoirengatik beste eskaerarik egin edo eskaerak aldatu, ezta bertan eskatutako postuen lehentasunezko hurrenkera ere.
Foru agindu honen 5. oinarritik 9.era bitarte horretarako ezarritako irizpideak betez eginen da postu hutsak esleitzeko prozedura.
2016-2017 ikasturteko onarpen prozesuko egutegia eta jarraibideak onesten dituen urteko ebazpen batean zehaztu eta finkatuko da egutegia.
11. Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusiak baimena eman dezake bukatu ez den ikasturtean ikastetxez aldatzeko, behar bezala frogatutako arrazoi bereziak daudenean. Ikastetxea aldatzeko, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko Eskolatze Arloari igorri behar zaio eskabide bat.
5. oinarria.–Hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako erdi mailako heziketa zikloetako 1. kurtsorako baremazioa eta onartzeko irizpideak. Onarpen prozesuaren epe arrunta: lehen fasea eta bigarren fasea. Postu hutsak esleitzeko prozedura.
1. Modalitate orokor arruntean erdi mailako heziketa zikloetan sartzeko, baldintza hauetako bat bete beharko da gutxienez:
a) Honako titulu akademiko hauetako baten jabe izatea gutxienez:
–Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako gradudun titulua.
–Oinarrizko Lanbide titulua.
–Batxilergoko titulua.
–Unibertsitate titulua.
–Teknikari titulua.
–Goi Mailako Teknikari titulua.
b) Gainditurik izatea erdiko mailako zikloetara sartzeko berariazko prestakuntza ikastaro bat, ikastetxe publikoetan edo hezkuntza arloko administrazioak baimendutako pribatuetan.
c) Gainditurik izatea sarrera proba bat.
d) Gainditurik izatea Hasierako Lanbide Kualifikazioko Programa bateko lanbide moduluak, oinarrizko modalitatean edo lanbide lantegiarenean.
e) Gainditurik izatea ondorio akademikoetarako aurreko horietako baten baliokide diren beste ikasketa batzuk.
2. b) eta c) letren babesean sartuz gero, horretaz gain, eskatuko da 17 urte beteak izatea proba egiten den urtean edo sarrera kurtsoa bukatzen den urtean, eta erdi mailako heziketa zikloetara sartzeko beste baldintza batzuk ez betetzea.
3. Aurreinskripzioa egiten den unean, ikasketa titulu eta ziurtagiri guztiak adierazi beharko dira; bestela, ofizioz deuseztatzen ahalko da inskripzio eskaera edo ikaspostua galdu, halakorik lortu bada. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako gradudun titulua baino goragoko ikasketa titulu baten jabe direnek dagokien taldean hartuko dute parte onarpen prozesuan, hurrengo atalean xedatzen denari jarraituz.
4. Onarpen prozesuko epe arruntaren lehenbiziko fasean, hiru multzotan banatzen dira sartzeko bide desberdinak, Hezkuntzako Konferentzia Sektorialeko Lanbide Heziketako Batzorde Nagusiak zehaztutakoari jarraituz. Sarrera talde bakoitzak postuak erreserbatzeko kuota izanen du, autonomia erkidegoen artean hitzartua eta Nafarroako hezkuntzaren egoerara egokitua, ondoko irizpide hauen arabera:
a) 1. sarrera taldea: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako gradudun titulua edo ondorio akademikoetarako baliokidea dena duten ikasleak. Ikaspostuen %70eko erreserba izanen du.
b) 2. sarrera taldea: Oinarrizko Lanbide titulua duten ikasleak. Zenbait lanbide arlok lehentasuna dute erdi mailako zikloetan sartzeko, Oinarrizko Lanbide Heziketako tituluak ezartzen dituzten errege dekretuetan ezarritakoarekin bat. Ikaspostuen %20ko erreserba izanen du.
c) 3. sarrera taldea: baldintza hauetako bat betetzen dutela frogatzen duten ikasleak:
–Gainditurik izatea sarrera proba bat eta ez betetzea erdi mailako heziketa zikloetan sartzeko beste baldintza batzuk.
–Gainditurik izatea erdi mailako zikloetan sartzeko berariazko prestakuntza ikastaro bat eta ez betetzea erdi mailako heziketa zikloetan sartzeko beste baldintza batzuk.
–Gainditurik izatea Hasierako Lanbide Kualifikazioko Programa bateko lanbide moduluak, oinarrizko modalitatean edo lanbide lantegiarenean.
–Batxilergo titulu edo Teknikari titulu baten jabe izatea.
–Goi Mailako Teknikari titulu edo Unibertsitateko titulu baten jabe izatea.
–Ondorio akademikoetarako atal honetan aipatutako titulu edo heziketaren baten baliokide den titulu baten jabe izatea.
Ikaspostuen %10eko erreserba izanen du.
5. Foru agindu honen 2. oinarriko 3. atalean aipatzen den urteko ebazpenean zehaztuko da ikaspostuen kopurua aurreko atalean adierazitako hiru sarrera taldeetako bakoitzerako, ikasle sartu berrien kopuruaren arabera.
6. Onarpen epe arruntaren lehen fasea bukatu arte mantenduko da 5. oinarri honen 4. atalean ezarritako ikaspostuen erreserba.
7. Epe arruntaren lehen fasean, erdi mailako heziketa zikloetan modalitate orokor arruntean sartzeko eskatzen duten ikasleen hurrenkera zerrenda ezartzeko, lehentasun irizpide hauek hartuko dira kontuan hiru sarrera taldeetako bakoitzerako:
a) 1. sarrera taldea:
–Lehendabizikoa: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako gradudun titulua edo baliokidea aurreinskripzioa egiten den ikasturtean berean eskuratzen dutenak.
–Bigarrena: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako gradudun titulua edo baliokidea aurreko ikasturteetan eskuratuta, erdi mailako heziketa zikloetan sartzeko beste baldintza bat betetzen ez dutenak.
b) 2. sarrera taldea:
–Lehendabizikoa: inskripzioaren xedeko erdi mailako heziketa zikloan sartzeko lehentasunik ematen duen Oinarrizko Lanbide titulua lortzen dutenak aurreinskripzioa egiten den ikasturte berean.
–Bigarrena: inskripzioaren xedeko erdi mailako heziketa zikloan sartzeko lehentasunik ematen ez duen Oinarrizko Lanbide titulua lortzen dutenak aurreinskripzioa egiten den ikasturte berean.
c) 3. sarrera taldea:
–Lehendabizikoa: gainditurik dutenak erdi mailako zikloetan sartzeko proba, erdi mailako zikloetan sartzeko berariazko prestakuntza ikastaro bat, edo Hasierako Lanbide Kualifikazioko Programa bateko nahitaezko moduluak, oinarrizko modalitatea edo lanbide lantegiarena izan, baldin eta erdi mailako heziketa zikloetan sartzeko beste baldintzak betetzen ez badituzte.
–Bigarrena: gainditurik dutenak goi mailako zikloetan sartzeko proba edo 25 urtetik gorakoentzat unibertsitatean sartzeko proba, baldin eta erdi mailako heziketa zikloetan sartzeko beste baldintzak betetzen ez badituzte.
–Hirugarrena: ondoko ziurtagiri edo tituluen jabe direnak, edo inskripzioaren xedeko ikasturtean eskuratzeko moduan daudenak: Batxilergo titulua, Teknikari titulua, Goi Mailako Teknikari titulua, Unibertsitateko titulua edo horren baliokide dena.
8. Aurreko atalean adierazitako irizpideak aplikatuta ateratzen den azpitalde bakoitza irizpide hauei jarraikiz ordenatuko da:
a) Lehendabizikoa: erdi mailan sartzeko notaren arabera, hura ikasketa espedientetik, ikasketa ziurtagiritik edo sarrera probatik aterata, zein dagokion, eta handienetik txikienera, foru agindu honen 12. oinarriko atalen arabera.
Espedientetik edo ziurtagiritik sarrerako nota ateratzerik ez dutenak beren azpitaldeko azken tokian jarriko dira.
b) Bigarrena: berdinketa badago, Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusian, 2016-2017 ikasturtean onartzeko prozeduran, egindako zozketaren emaitza aplikatuz ebatziko da.
9. Epe arruntaren bigarren fasean, ikaspostuak esleitzeko hurrenkera zerrenda finkatzeko, lehentasun irizpide hauek hartuko dira kontuan (ikaspostu horiek batera eskainiko zaizkie epe arrunteko eskatzaileei, foru agindu honen 2. oinarriaren 1. atalean aipatzen direnei, alegia):
a) Lehendabizikoa: lortzen dutenak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako gradudun titulua edo horren baliokidea, edo inskripzioaren xedeko erdi mailako heziketa zikloan sartzeko lehentasuna ematen duen Oinarrizko Lanbide titulua, aurreinskripzioa egiten den ikasturte berean.
b) Bigarrena: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako gradudun titulua edo horren baliokidea aurreko ikasturteetan eskuratuta erdi mailako heziketa zikloetan sartzeko beste baldintzak betetzen ez dituztenak, edo inskripzioaren xedeko erdi mailako heziketa zikloan sartzeko lehentasunik ematen ez duen Oinarrizko Lanbide titulu bat eskuratu dutenak aurreinskripzioa egiten den ikasturte berean, edo gainditurik dutenak erdi mailako zikloetan sartzeko proba, erdi mailako zikloetan sartzeko berariazko prestakuntza ikastaro bat, edo Hasierako Lanbide Kualifikazioko Programa bateko nahitaezko moduluak, oinarrizko modalitatea edo lanbide lantegiarena izan, baldin eta erdi mailako heziketa zikloetan sartzeko beste baldintzak betetzen ez badituzte.
c) Hirugarrena: gainditurik dutenak goi mailako zikloetan sartzeko proba edo 25 urtetik gorakoentzat unibertsitatean sartzeko proba, baldin eta erdi mailako heziketa zikloetan sartzeko beste baldintzak betetzen ez badituzte.
d) Laugarrena: ondoko ziurtagiri edo titulu baten jabe direnak, edo inskripzioaren xedeko ikasturtean hura eskuratzeko moduan daudenak: Batxilergo titulua, Teknikari titulua, Goi Mailako Teknikari titulua, Unibertsitateko titulua edo horren baliokide dena.
10. Aurreko atalean adierazitako irizpideak aplikatuta ateratzen den azpitalde bakoitza 5. oinarri honen 8. atalean adierazitako irizpideei jarraikiz ordenatuko da.
11. 2016-2017 ikasturtean onartzeko prozeduraren jarraibideak eta egutegia onesten dituen urteko ebazpenean ezarriko dira ateratzen diren ikaspostu hutsak zehaztuko dituzten jarraibideak; haiek ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran eskainiko dira, eta aukera izanen dute eskaera aurkezteko bai epe arruntean inskribatu eta ikasposturik gabe daudenek, bai epe arruntean inskribatu ez zirenek.
12. Postu hutsak esleitzeko prozeduran, lehentasun irizpide hauek kontuan hartuta ezarriko da erdi mailako heziketa zikloetan sartzea eskatzen duten ikasleen hurrenkera zerrenda:
a) Lehendabizikoa: lortzen dutenak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako gradudun titulua edo horren baliokidea, edo inskripzioaren xedeko erdi mailako heziketa zikloan sartzeko lehentasuna ematen duen Oinarrizko Lanbide titulua, aurreinskripzioa egiten den ikasturte berean.
b) Bigarrena: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako gradudun titulua edo horren baliokidea aurreko ikasturteetan eskuratuta erdi mailako heziketa zikloetan sartzeko beste baldintzak betetzen ez dituztenak, edo inskripzioaren xedeko erdi mailako heziketa zikloan sartzeko lehentasunik ematen ez duen Oinarrizko Lanbide titulu bat eskuratu dutenak aurreinskripzioa egiten den ikasturte berean, edo gainditurik dutenak erdi mailako zikloetan sartzeko proba, erdi mailako zikloetan sartzeko berariazko prestakuntza ikastaro bat, edo Hasierako Lanbide Kualifikazioko Programa bateko nahitaezko moduluak, oinarrizko modalitatea edo lanbide lantegiarena izan, baldin eta erdi mailako heziketa zikloetan sartzeko beste baldintzak betetzen ez badituzte.
c) Hirugarrena: gainditurik dutenak goi mailako zikloetan sartzeko proba edo 25 urtetik gorakoentzat unibertsitatean sartzeko proba, baldin eta erdi mailako heziketa zikloetan sartzeko beste baldintzak betetzen ez badituzte.
d) Laugarrena: ondoko ziurtagiri edo titulu baten jabe direnak, edo inskripzioaren xedeko ikasturtean hura eskuratzeko moduan daudenak: Batxilergo titulua, Teknikari titulua, Goi Mailako Teknikari titulua, Unibertsitateko titulua edo horren baliokide dena.
13. Aurreko atalean adierazitako irizpideak aplikatuta ateratzen den azpitalde bakoitza irizpide hauei jarraikiz ordenatuko da:
a) Lehendabizikoa: inskripzioaren eskaera epe arruntean aurkeztu zutenak.
b) Bigarrena: inskripzioaren eskaera epe arruntean aurkeztu ez zutenak.
Horietako bakoitza honako hau kontuan izanda ordenatuko da:
–Lehendabizikoa: erdi mailan sartzeko notaren arabera, hura ikasketa espedientetik, ikasketa ziurtagiritik edo sarrera probatik aterata, zein dagokion, eta handienetik txikienera, foru agindu honen 12. oinarriko atalen arabera.
Espedientetik edo ziurtagiritik sarrerako nota ateratzerik ez dutenak beren azpitaldeko azken tokian jarriko dira.
–Bigarrena: berdinketa badago, Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusian, 2016-2017 ikasturtean onartzeko prozeduran, egindako zozketaren emaitza aplikatuz ebatziko da.
Ikaspostu hutsak esleitzeko prozedura horren bidez ikaspostua lortzen dutenek bi eguneko epean egin beharko dute matrikula, Hezkuntza Departamentuak ikaspostuaren esleipena iragartzen duenetik zenbatzen hasita. Matrikula egin ezean, esleitutako ikasposturako eskubidea galduko dute.
6. oinarria.–Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketetako erdi mailako heziketa zikloetako lehen kurtsorako baremazioa eta onartzeko irizpideak. Onarpen prozesuaren epe arrunta: lehen fasea eta bigarren fasea. Ikaspostu hutsak esleitzeko prozedura.
1. Modalitate orokor arruntean ikasketa hauen erdi mailako heziketa zikloetan sartzeko, baldintza hauek bete beharko dira:
a) Honako titulu edo ziurtagiri hauetako bat gutxienez izatea:
–Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako gradudun titulua.
–Batxilergoko titulua.
–Unibertsitate titulua.
–Teknikari titulua.
–Goi Mailako Teknikari titulua.
–Ziurtagiri akademikoa, egiaztatzen duena Arte Aplikatuen eta Lanbide Artistikoen ikasketetan, 1963ko ikasketa planeko ikasketa komunetako hirugarren kurtsoa edo plan esperimentaleko bigarren kurtsoa gainditua dagoela.
–Gainditurik izatea ondorio akademikoetarako aurreko horietako baten baliokide diren beste ikasketa batzuk.
–Sarrera proba gainditu dela frogatzen duen ziurtagiria.
b) Zein den kasua, Gaitasun Artistikoaren Proba gainditua izatea, ikasketa horiek erregulatzen dituen araudiak ezartzen duen moduan.
2. Sarrera probaren bat gainditu izana frogatuz sartzen den kasuan, gutxienez hamazazpi urte egin beharko dira probaren urtean eta ez dira bete behar Arte Plastikoetako eta Diseinuko erdi mailako heziketa zikloetan sartzeko beste baldintzak.
3. Aurreinskripzioa egiten den unean, ikasketa titulu eta ziurtagiri guztiak adierazi beharko dira; bestela, ofizioz deuseztatzen ahalko da inskripzio eskaera edo ikaspostua galdu, halakorik lortu bada. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako gradudun titulua baino goragoko ikasketa titulu baten jabe direnek dagokien taldean hartuko dute parte onarpen prozesuan, hurrengo atalean xedatzen denari jarraituz.
4. Onarpen prozesuko epe arruntaren lehen fasean, maiatzaren 4ko 596/2007 Errege Dekretuaren 18. artikuluan ezarritakoa garatuz, bi sarrera taldetan biltzen dira sarrerako beharkizun guztiak, ikaspostuen erreserba eta guzti, irizpide hauek kontuan hartuta:
a) 1. sarrera taldea: 6. oinarri honen 1.a) atalean adierazitako titulu edo ziurtagirietako bat duten ikasleak, sarrera proba gainditu izanaren ziurtagiria izan ezik, eta, zein den kasua, Gaitasun Artistikoaren Proba gainditu izanaren ziurtagiria dutenak. Ikaspostuen %80ko erreserba izanen du.
b) 2. sarrera taldea: zikloetan sartzeko proba gainditu izanaren ziurtagiria, Gaitasun Artistikoaren Proba gainditu izanaren ziurtagiria, halakorik badu, eta, gainera, sarrerako beste baldintzarik betetzen ez duten ikasleak. Ikaspostuen %20ko erreserba izanen du.
5. Foru agindu honen 2. oinarriko 3. atalean aipatzen den urteko ebazpenean zehaztuko da ikaspostuen kopurua aurreko atalean adierazitako bi sarrera taldeetako bakoitzerako, ikasle sartu berrien kopuruaren arabera.
6. Onarpen epe arruntaren lehen fasea bukatu arte mantenduko da 6. oinarri honen 4. atalean ezarritako ikaspostuen erreserba.
7. Epe arruntaren lehen fasean, Arte Plastikoetako eta Diseinuko erdi mailako heziketa zikloetan modalitate orokor arruntean sartzeko eskatzen duten ikasleen hurrenkera zerrenda ezartzeko, lehentasun irizpide hauek hartuko dira kontuan bi sarrera taldeetako bakoitzerako:
a) 1. sarrera taldea:
–Lehendabizikoa: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako gradudun titulua edo baliokidea aurreinskripzioa egiten den ikasturtean berean lortu eta Gaitasun Artistikoaren Proba gainditzen dutenak.
–Bigarrena: Bigarren Hezkuntzako gradudun titulua edo baliokidea aurreko ikasturteetan lortu, Gaitasun Artistikoaren Proba gainditu eta erdi mailako heziketa zikloetan sartzeko beste baldintzarik betetzen ez dutenak.
–Hirugarrena: hurrengo titulu edo ziurtagirietako bat dutenak, edo inskripzioa egiten duten ikasturtean berean lortzen dutenak: Batxilergo titulua, Teknikari titulua, Goi Mailako Teknikari titulua, Unibertsitate titulua, edo horien baliokidea, Gaitasun Artistikoaren Proba gainditu badute, kasua bada.
b) 2. sarrera taldea:
–Lehendabizikoa: gainditurik dutenak erdi mailako zikloetan sartzeko proba eta Gaitasun Artistikoaren Proba, baldin eta erdi mailako heziketa zikloetan sartzeko beste baldintzak betetzen ez badituzte.
–Bigarrena: gainditurik dutenak goi mailako zikloetan sartzeko proba edo 25 urtetik gorakoentzat unibertsitatean sartzeko proba, Gaitasun Artistikoaren Probaz gain, baldin eta erdi mailako heziketa zikloetan sartzeko beste baldintzak betetzen ez badituzte.
8. Aurreko atalean adierazitako irizpideak aplikatuta ateratzen den azpitalde bakoitza irizpide hauei jarraikiz ordenatuko da:
a) Lehendabizikoa: erdi mailan sartzeko notaren arabera, hura ikasketa espedientetik, ikasketa ziurtagiritik edo sarrera probatik aterata, zein dagokion, eta handienetik txikienera, foru agindu honen 12. oinarriko atalen arabera.
Espedientetik edo ziurtagiritik sarrerako nota ateratzerik ez dutenak beren azpitaldeko azken tokian jarriko dira.
b) Bigarrena: berdinketa badago, Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusian, 2016-2017 ikasturtean onartzeko prozeduran, egindako zozketaren emaitza aplikatuz ebatziko da.
9. Epe arruntaren bigarren fasean, ikaspostuak esleitzeko hurrenkera zerrenda finkatzeko, lehentasun irizpide hauek hartuko dira kontuan (ikaspostu horiek batera eskainiko zaizkie epe arruntaren eskatzaileei, foru agindu honen 2. oinarriaren 1. atalean aipatzen direnei, alegia):
a) Lehendabizikoa: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako gradudun titulua edo baliokidea aurreinskripzioa egiten den ikasturtean berean lortu eta Gaitasun Artistikoaren Proba gainditzen dutenak.
b) Bigarrena: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako gradudun titulua edo baliokidea eskuratu dutenak aurreko ikasturteetan, Gaitasun Artistikoaren Proba gainditu dutenak eta erdi mailako heziketa zikloetan sartzeko beste baldintzak betetzen ez dituztenak; eta, halaber, erdi mailako zikloetan sartzeko proba eta Gaitasun Artistikoaren Proba gainditu dituztenak eta erdi mailako heziketa zikloetan sartzeko beste baldintzak betetzen ez dituztenak.
c) Hirugarrena: gainditurik dutenak goi mailako zikloetan sartzeko proba edo 25 urtetik gorakoentzat unibertsitatean sartzeko proba, Gaitasun Artistikoaren Probaz gain, baldin eta erdi mailako heziketa zikloetan sartzeko beste baldintzak betetzen ez badituzte.
d) Laugarrena: hurrengo titulu edo ziurtagirietako bat dutenak, edo inskripzioa egiten duten ikasturtean berean lortzen dutenak: Batxilergo titulua, Teknikari titulua, Goi Mailako Teknikari titulua, Unibertsitate titulua, edo horien baliokidea, Gaitasun Artistikoaren Proba gainditu badute, kasua bada.
10. Aurreko atalean adierazitako irizpideak aplikatuta ateratzen den azpitalde bakoitza 6. oinarri honen 8. atalean adierazitako irizpideei jarraikiz ordenatuko da.
11. 2016-2017 ikasturteko onarpen prozeduraren jarraibideak eta egutegia onesten dituen urteroko ebazpenean ezarriko dira ateratzen diren ikaspostu hutsak zehaztuko dituzten jarraibideak; haiek ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran eskainiko dira, eta aukera izanen dute eskaera aurkezteko bai epe arruntean inskribatu eta ikasposturik gabe daudenek, bai epe arruntean inskribatu ez zirenek.
12. Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran, lehentasun irizpide hauek kontuan hartuta ezarriko da Arte Plastikoetako eta Diseinuko erdi mailako heziketa zikloetan sartzeko eskatzen duten ikasleen hurrenkera zerrenda:
a) Lehendabizikoa: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako gradudun titulua edo baliokidea aurreinskripzioa egiten den ikasturtean berean lortu eta Gaitasun Artistikoaren Proba gainditzen dutenak.
b) Bigarrena: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako gradudun titulua edo baliokidea eskuratu dutenak aurreko ikasturteetan, Gaitasun Artistikoaren Proba gainditu dutenak eta erdi mailako heziketa zikloetan sartzeko beste baldintzak betetzen ez dituztenak; eta, halaber, erdi mailako zikloetan sartzeko proba eta Gaitasun Artistikoaren Proba gainditu dituztenak eta erdi mailako heziketa zikloetan sartzeko beste baldintzak betetzen ez dituztenak.
c) Hirugarrena: gainditurik dutenak goi mailako zikloetan sartzeko proba edo 25 urtetik gorakoentzat unibertsitatean sartzeko proba, Gaitasun Artistikoaren Probaz gain, baldin eta erdi mailako heziketa zikloetan sartzeko beste baldintzak betetzen ez badituzte.
d) Laugarrena: hurrengo titulu edo ziurtagirietako bat dutenak, edo inskripzioa egiten duten ikasturtean berean lortzen dutenak: Batxilergo titulua, Teknikari titulua, Goi Mailako Teknikari titulua, Unibertsitate titulua, edo horien baliokidea, Gaitasun Artistikoaren Proba gainditu badute, kasua bada.
13. Aurreko atalean adierazitako irizpideak aplikatuta ateratzen den azpitalde bakoitza irizpide hauei jarraikiz ordenatuko da:
a) Lehendabizikoa: inskripzioaren eskaera epe arruntean aurkeztu zutenak.
b) Bigarrena: inskripzioaren eskaera epe arruntean aurkeztu ez zutenak.
Horietako bakoitza honako hau kontuan izanda ordenatuko da:
–Lehendabizikoa: erdi mailan sartzeko notaren arabera, hura ikasketa espedientetik, ikasketa ziurtagiritik edo sarrera probatik aterata, zein dagokion, eta handienetik txikienera, foru agindu honen 12. oinarriko atalen arabera.
Espedientetik edo ziurtagiritik sarrerako nota ateratzerik ez dutenak beren azpitaldeko azken tokian jarriko dira.
–Bigarrena: berdinketa badago, Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusian, 2016-2017 ikasturtean onartzeko prozeduran, egindako zozketaren emaitza aplikatuz ebatziko da.
Ikaspostu hutsak esleitzeko prozedura horren bidez ikaspostua lortzen dutenek bi eguneko epean egin beharko dute matrikula, Hezkuntza Departamentuak ikaspostuaren esleipena iragartzen duenetik zenbatzen hasita. Matrikula egin ezean, esleitutako ikasposturako eskubidea galduko dute.
7. oinarria.–Hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako goi mailako heziketa zikloetako 1. kurtsorako baremazioa eta onartzeko irizpideak. Onarpen prozesuaren epe arrunta: lehen fasea eta bigarren fasea. Postu hutsak esleitzeko prozedura.
1. Modalitate orokor arruntean goi mailako heziketa zikloetan sartzeko, baldintza hauetako bat bete beharko da gutxienez:
a) Honako titulu edo ziurtagiri hauetako bat gutxienez izatea:
–Batxilergo titulua edo baliokidea.
–Unibertsitate titulua edo baliokidea.
–Goi Mailako Teknikari titulua.
–Lanbide Heziketako Teknikari titulua.
b) Gainditurik izatea sarrera proba bat.
2. b) letraren babesean sartuz gero, eskatuko da 19 urte beteak izatea proba egiten den urtean eta goi mailako heziketa zikloetara sartzeko beste baldintzak beteta ez izatea.
3. Aurreinskripzioa egiten den unean, ikasketa titulu eta ziurtagiri guztiak adierazi beharko dira; bestela, ofizioz deuseztatzen ahalko da inskripzio eskaera edo ikaspostua galdu, halakorik lortu bada. Batxilergo edo Teknikari titulua baino goragoko ikasketa titulu baten jabe direnek dagokien taldean hartuko dute parte onarpen prozesuan, hurrengo atalean xedatzen denari jarraituz.
4. Onarpen prozesuko epe arruntaren lehenbiziko fasean, hiru multzotan banatzen dira sartzeko bide desberdinak, Hezkuntzako Konferentzia Sektorialeko Lanbide Heziketako Batzorde Nagusiak zehaztutakoari jarraituz. Sarrera talde bakoitzak postuak erreserbatzeko kuota izanen du, autonomia erkidegoen artean hitzartua eta Nafarroako hezkuntzaren egoerara egokitua, ondoko irizpide hauen arabera:
a) 1. sarrera taldea: Batxilergo titulua edo baliokidea duten ikasleak. Ikaspostuen %60ko erreserba izanen du.
b) 2. sarrera taldea: Lanbide Heziketako Teknikari titulua duten ikasleak. Ikaspostuen %30eko erreserba izanen du.
Sarrera talde horren barnean daude Nafarroan prestakuntza ikastaroa edo borondatezko irakasgaien kurtsoa egin duten ikasleak nahiz egin ez dutenak.
c) 3. sarrera taldea: baldintza hauetako bat betetzen dutela frogatzen duten ikasleak:
–Gainditurik izatea goi mailako zikloetan sartzeko proba bat eta ez betetzea goi mailako heziketa zikloetan sartzeko beste baldintza batzuk.
–Goi Mailako Teknikari titulu edo Unibertsitateko titulu baten jabe izatea.
–Atal honetan aipatutako titulu edo ziurtagiri baten baliokide den titulu baten jabe izatea.
Ikaspostuen %10eko erreserba izanen du.
5. Foru agindu honen 2. oinarriko 3. atalean aipatzen den urteko ebazpenean zehaztuko da ikaspostuen kopurua aurreko atalean adierazitako hiru sarrera taldeetako bakoitzerako, ikasle sartu berrien kopuruaren arabera.
6. Onarpen epe arruntaren lehen fasea bukatu arte mantenduko da 7. oinarri honen 4. atalean ezarritako ikaspostuen erreserba.
7. Epe arruntaren lehen fasean, goi mailako heziketa zikloetan modalitate orokor arruntean sartzeko eskatzen duten ikasleen hurrenkera zerrenda ezartzeko, lehentasun irizpide hauek hartuko dira kontuan hiru sarrera taldeetako bakoitzerako:
a) 1. sarrera taldea:
–Lehendabizikoa: aurreinskripzioa egiten den ikasturte berean Batxilergo titulua edo baliokidea aurreinskripzioaren xedeko goi mailako heziketa zikloan sartzeko lehentasuna ematen duen modalitate batean lortu eta aurreinskripzioaren xedeko goi mailako heziketa zikloan sartzeko lehentasuna ere ematen duten batxilergoko irakasgaiak egin dituztenak.
–Bigarrena: aurreinskripzioa egiten den ikasturte berean Batxilergo titulua edo baliokidea lehentasuna ematen duen modalitate batean lortu eta inskripzioaren xedeko goi mailako heziketa zikloan sartzeko lehentasuna ere ematen duten batxilergoko irakasgaiak egin ez dituztenak.
–Hirugarrena: aurreinskripzioa egiten den ikasturte berean Batxilergo titulua edo baliokidea lortzen dutenak inskripzioaren xedeko goi mailako heziketa zikloan sartzeko lehentasunik ematen ez duen modalitate batean.
–Laugarrena: aurreko ikasturteetan Batxilergo titulua edo baliokidea aurreinskripzioaren xedeko goi mailako heziketa ziklo batean sartzeko lehentasuna ematen duen modalitate batean lortu, aurreinskripzioaren xedeko goi mailako heziketa zikloan sartzeko lehentasuna ere ematen duten batxilergoko irakasgaiak egin eta goi mailako heziketa zikloetan sartzeko beste baldintzarik betetzen ez dutenak.
–Bosgarrena: aurreko ikasturteetan Batxilergo titulua edo baliokidea aurreinskripzioaren xedeko goi mailako heziketa ziklo batean sartzeko lehentasuna ematen duen modalitate batean lortu eta goi mailako heziketa zikloetan sartzeko beste baldintzarik betetzen ez dutenak.
–Seigarrena: aurreko ikasturteetan Batxilergo titulua edo baliokidea aurreinskripzioaren xedeko goi mailako heziketa ziklo batean sartzeko lehentasunik ematen ez duen modalitate batean lortu eta goi mailako heziketa zikloetan sartzeko beste baldintzarik betetzen ez dutenak.
2016-2017 ikasturteko onarpen prozeduraren egutegia eta jarraibideak onesten dituen urteroko ebazpenaren eranskinetan jasoko dira goi mailako heziketa zikloetan sartzeko lehentasuna ematen duten Batxilergoko irakasgaiak eta Batxilergoko modalitateak.
b) 2. sarrera taldea:
–Lehendabizikoa: aurreinskripzioa egiten den ikasturte berean Lanbide Heziketako teknikari titulua lortzen dutenak eta aurreinskripzioa egiten den ikasturte berean prestakuntza ikastaroa Nafarroan egin dutenak.
–Bigarrena: Lanbide Heziketako teknikariaren titulua lortu eta lehen ataleko egoeran ez egon eta, gainera, goi mailako heziketa zikloetan sartzeko beste baldintzarik betetzen ez dutenak.
c) 3. sarrera taldea:
–Lehendabizikoa: gainditzen dutenak goi mailako zikloetan sartzeko probaren bat, aurreinskripzioaren xedeko goi mailako heziketa ziklo batean sartzeko baztertzen edo lehentasuna ematen duen proba modalitate batekoa, edo 25 urtetik gorakoentzat unibertsitatean sartzeko probaren bat, aurreinskripzioaren xedeko goi mailako heziketa zikloan lehentasunez sartzeko aukera batean, baldin ez badituzte goi mailako heziketa zikloetan sartzeko beste baldintza batzuk betetzen.
–Bigarrena: gainditzen dutenak goi mailako zikloetan sartzeko probaren bat, aurreinskripzioaren xedeko goi mailako heziketa ziklo batean lehentasunik gabe sartzeko aukera ematen duen modalitate batean, edo 25 urtetik gorakoentzat unibertsitatean sartzeko probaren bat, aurreinskripzioaren xedeko goi mailako heziketa zikloan lehentasunik gabe sartzeko aukera batean, baldin ez badituzte goi mailako heziketa zikloetan sartzeko beste baldintza batzuk betetzen.
–Hirugarrenik, ondoko tituluen jabe direnak, edo inskripzioaren xedeko ikasturtean eskuratzeko moduan daudenak: Goi Mailako Teknikari titulua, Unibertsitateko titulua edo horren baliokide dena.
8. Aurreko atalean adierazitako irizpideak aplikatuta ateratzen den azpitalde bakoitza irizpide hauei jarraikiz ordenatuko da:
a) Lehendabizikoa: goi mailan sartzeko notaren arabera, hura ikasketa espedientetik, ikasketa ziurtagiritik edo sarrera probatik aterata, zein dagokion, eta handienetik txikienera, foru agindu honen 12. oinarriko atalen arabera.
Espedientetik edo ziurtagiritik sarrerako nota ateratzerik ez dutenak beren azpitaldeko azken tokian jarriko dira.
b) Bigarrena: berdinketa badago, Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusian, 2016-2017 ikasturtean onartzeko prozeduran, egindako zozketaren emaitza aplikatuz ebatziko da.
9. Epe arruntaren bigarren fasean, postuak esleitzeko hurrenkera zerrenda finkatzeko, lehentasun irizpide hauek hartuko dira kontuan (postu horiek batera eskainiko zaizkie epe arruntaren eskatzaileei, foru agindu honen 2. oinarriaren 1. atalean aipatzen direnei, alegia):
a) Lehendabizikoa: aurreinskripzioa egiten den ikasturte berean Lanbide Heziketako teknikari titulua lortzen dutenak eta aurreinskripzioa egiten den ikasturte berean prestakuntza ikastaroa Nafarroan egin dutenak.
b) Bigarrena: aurreinskripzioa egiten den ikasturte berean Batxilergo titulua edo baliokidea inskripzioaren xedeko goi mailako heziketa zikloan sartzeko lehentasuna ematen duen modalitate batean lortu eta inskripzioaren xedeko goi mailako heziketa zikloan sartzeko lehentasuna ere ematen duten batxilergoko irakasgaiak egin dituztenak.
c) Hirugarrena: aurreinskripzioa egiten den ikasturte berean Batxilergo titulua edo baliokidea lehentasuna ematen duen modalitate batean lortu eta inskripzioaren xedeko goi mailako heziketa zikloan sartzeko lehentasuna ere ematen duten batxilergoko irakasgaiak egin ez dituztenak.
d) Laugarrena: gainditzen dutenak goi mailako zikloetan sartzeko probaren bat, inskripzioaren xedeko goi mailako heziketa ziklo batean sartzeko baztertzen edo lehentasuna ematen duen proba modalitate batekoa, edo 25 urtetik gorakoentzat unibertsitatean sartzeko probaren bat, inskripzioaren xedeko goi mailako heziketa zikloan lehentasunez sartzeko aukera batean, baldin ez badituzte goi mailako heziketa zikloetan sartzeko beste baldintza batzuk betetzen.
e) Bosgarrena: aurreinskripzioa egiten den ikasturte berean Batxilergo titulua edo baliokidea lortzen dutenak inskripzioaren xedeko goi mailako heziketa zikloan sartzeko lehentasunik ematen ez duen modalitate batean.
f) Seigarrena: Lanbide Heziketako teknikariaren titulua lortu eta lehen ataleko egoeran ez egon eta, gainera, goi mailako heziketa zikloetan sartzeko beste baldintzarik betetzen ez dutenak.
g) Zazpigarrena: aurreko ikasturteetan Batxilergo titulua edo baliokidea inskripzioaren xedeko goi mailako heziketa ziklo batean sartzeko lehentasuna ematen duen modalitate batean lortu, inskripzioaren xedeko goi mailako heziketa zikloan sartzeko lehentasuna ere ematen duten batxilergoko irakasgaiak egin eta goi mailako heziketa zikloetan sartzeko beste baldintzarik betetzen ez dutenak.
h) Zortzigarrena: aurreko ikasturteetan Batxilergo titulua edo baliokidea inskripzioaren xedeko goi mailako heziketa ziklo batean sartzeko lehentasuna ematen duen modalitate batean lortu eta goi mailako heziketa zikloetan sartzeko beste baldintzarik betetzen ez dutenak.
i) Bederatzigarrena: gainditzen dutenak goi mailako zikloetan sartzeko probaren bat, inskripzioaren xedeko goi mailako heziketa ziklo batean lehentasunik gabe sartzeko aukera ematen duen modalitate batean, edo 25 urtetik gorakoentzat unibertsitatean sartzeko probaren bat, inskripzioaren xedeko goi mailako heziketa zikloan lehentasunik gabe sartzeko aukera batean, baldin ez badituzte goi mailako heziketa zikloetan sartzeko beste baldintzak betetzen.
j) Hamargarrena: aurreko ikasturteetan Batxilergo titulua edo baliokidea inskripzioaren xedeko goi mailako heziketa ziklo batean sartzeko lehentasunik ematen ez duen modalitate batean lortu eta goi mailako heziketa zikloetan sartzeko beste baldintzarik betetzen ez dutenak.
k) Hamaikagarrena: ondoko tituluen jabe direnak, edo inskripzioaren xedeko ikasturtean eskuratzeko moduan daudenak: Goi Mailako Teknikari titulua, Unibertsitateko titulua edo horren baliokide dena.
10. Aurreko atalean adierazitako irizpideak aplikatuta ateratzen den azpitalde bakoitza 7. oinarri honen 8. atalean adierazitako irizpideei jarraikiz ordenatuko da, zer dagokien.
11. 2016-2017 ikasturteko onarpen prozeduraren jarraibideak eta egutegia onesten dituen urteroko ebazpenean ezarriko dira ateratzen diren ikaspostu hutsak zehaztuko dituzten jarraibideak; haiek ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran eskainiko dira, eta aukera izanen dute eskaera aurkezteko bai epe arruntean inskribatu eta ikasposturik gabe daudenek, bai epe arruntean inskribatu ez zirenek.
12. Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran, lehentasun irizpide hauek kontuan hartuta ezarriko da goi mailako heziketa zikloetan sartzea eskatzen duten ikasleen hurrenkera zerrenda:

–Lehendabizikoa: goi mailan sartzeko notaren arabera, hura ikasketa espedientetik, ikasketa ziurtagiritik edo sarrera probatik aterata, zein dagokion, eta handienetik txikienera, foru agindu honen 12. oinarriko atalen arabera.
Espedientetik edo ziurtagiritik sarrerako nota ateratzerik ez dutenak beren azpitaldeko azken tokian jarriko dira.
–Bigarrena: berdinketa badago, Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusian, 2016-2017 ikasturteko onarpen prozeduran, egindako zozketaren emaitza aplikatuz ebatziko da.
Ikaspostu hutsak esleitzeko prozedura horren bidez ikaspostua lortzen dutenek bi eguneko epean egin beharko dute matrikula, Hezkuntza Departamentuak ikaspostuaren esleipena iragartzen duenetik zenbatzen hasita. Matrikula egin ezean, esleitutako ikasposturako eskubidea galduko dute.
8. oinarria.–Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketetako goi mailako heziketa zikloetako lehen kurtsorako baremazioa eta onartzeko irizpideak. Onarpen prozesuaren epe arrunta: lehen fasea eta bigarren fasea. Ikaspostu hutsak esleitzeko prozedura.
1. Modalitate orokor arruntean ikasketa hauen goi mailako heziketa zikloetan sartzeko, baldintza hauek bete beharko dira aldi berean:
a) Honako titulu edo ziurtagiri hauetako bat gutxienez izatea:
–Batxilergoko titulua.
–Unibertsitate titulua.
–Goi Mailako Teknikari titulua.
–Arte Aplikatuen eta Lanbide Artistikoen gradudun titulua, 1963ko ikasketa planari edo plan esperimentalari dagokiona.
–Ondorio akademikoetarako aurreko horietakoren baten baliokide diren beste ikasketa batzuk gaindituak izatea.
–Sarrera proba gainditu dela frogatzen duen ziurtagiria.
b) Zein den kasua, Gaitasun Artistikoaren Proba gainditua izatea, ikasketa horiek erregulatzen dituen araudiak ezartzen duen moduan.
2. Sarrera probaren bat gainditu izana frogatuz sartzen den kasuan, gutxienez hemeretzi urte egin beharko dira proba egiten den urtean, edo hemezortzi urte izan beharko dira eta teknikari titulu bat, lortu gogo den horrekin zerikusia duena. Bestetik, ez da beste titulu edo ziurtagirirako baldintzarik bete beharko Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako heziketa zikloetarako.
3. Aurreinskripzioa egiten den unean, ikasketa titulu eta ziurtagiri guztiak adierazi beharko dira; bestela, ofizioz deuseztatzen ahalko da inskripzio eskaera edo ikaspostua galdu, halakorik lortu bada. Batxilergo titulua baino goragoko ikasketa titulu baten jabe direnek dagokien taldean hartuko dute parte onarpen prozesuan, hurrengo atalean xedatzen denari jarraituz.
4. Onarpen prozesuaren epe arruntaren lehen fasean, maiatzaren 4ko 596/2007 Errege Dekretuaren 18. artikuluan ezarritakoa garatuz, bi sarrera taldetan biltzen dira sarrerako beharkizun guztiak, ikaspostuen erreserba eta guzti, irizpide hauek kontuan hartuta:
a) 1. sarrera taldea: 8. oinarri honen 1.a) atalean adierazitako titulu edo ziurtagirietako bat duten ikasleak, sarrera proba gainditu izanaren ziurtagiria izan ezik, eta, zein den kasua, Gaitasun Artistikoaren Proba gainditu izanaren ziurtagiria dutenak. Ikaspostuen %80ko erreserba izanen du.
b) 2. sarrera taldea: zikloetan sartzeko proba gainditu izanaren ziurtagiria, Gaitasun Artistikoaren Proba gainditu izanaren ziurtagiria, halakorik badu, eta sarrerako beste baldintzarik betetzen ez duten ikasleak. Ikaspostuen %20ko erreserba izanen du.
5. Foru agindu honen 2. oinarriko 3. atalean aipatzen den urteroko ebazpenean zehaztuko da ikaspostuen kopurua aurreko atalean adierazitako bi sarrera taldeetako bakoitzerako, ikasle sartu berrien kopuruaren arabera.
6. Onarpen epe arruntaren lehen fasea bukatu arte mantenduko da 8. oinarri honen 4. atalean ezarritako ikaspostuen erreserba.
7. Epe arruntaren lehen fasean, Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako heziketa zikloetan modalitate orokor arruntean sartzeko eskatzen duten ikasleen hurrenkera zerrenda ezartzeko, lehentasun irizpide hauek hartuko dira kontuan bi sarrera taldeetako bakoitzerako:
a) 1. sarrera taldea:
–Lehendabizikoa: Arte modalitatean Batxilergo titulua edo baliokidea lortzen dutenak aurreinskripzioa egiten den ikasturtean berean.
–Bigarrena: beste modalitate batean Batxilergo titulua edo baliokidea aurreinskripzioa egiten den ikasturtean berean lortu eta Gaitasun Artistikoaren Proba gainditzen dutenak.
–Hirugarrena: Arte modalitatean Batxilergo titulua edo baliokidea aurreko ikasturteetan lortu eta sartzeko beste baldintzarik betetzen ez dutenak.
–Laugarrena: beste modalitate batean Batxilergo titulua edo baliokidea aurreko ikasturteetan lortu, Gaitasun Artistikoaren Proba gainditu eta sartzeko beste baldintzarik betetzen ez dutenak.
–Bosgarrena: hurrengo titulu edo ziurtagirietako bat dutenak, edo inskripzioa egiten duten ikasturtean berean lortzen dutenak: Unibertsitateko titulua, Goi mailako Teknikari titulua, Arte Aplikatuetako eta Lanbide Artistikoetako Gradudun titulua, 1963ko ikasketa planari edo esperimentazio planari dagozkienak, edo aipatu direnen titulu baliokideak; eta, zein den kasua, Gaitasun Artistikoaren Proba gainditua dutenak.
b) 2. sarrera taldea:
–Lehendabizikoa: gainditzen dutenak goi mailako zikloetan sartzeko probaren bat, aurreinskripzioaren xedeko goi mailako heziketa ziklo batean sartzeko baztertzen edo lehentasuna ematen duen proba modalitate batekoa, edo 25 urtetik gorakoentzat unibertsitatean sartzeko probaren bat, aurreinskripzioaren xedeko goi mailako heziketa zikloan lehentasunez sartzeko aukera batean, baldin ez badituzte goi mailako heziketa zikloetan sartzeko beste baldintza batzuk betetzen.
–Bigarrena: gainditzen dutenak goi mailako zikloetan sartzeko probaren bat, aurreinskripzioaren xedeko goi mailako heziketa ziklo batean lehentasunik gabe sartzeko aukera ematen duen modalitate batean, edo 25 urtetik gorakoentzat unibertsitatean sartzeko probaren bat, aurreinskripzioaren xedeko goi mailako heziketa zikloan lehentasunik gabe sartzeko aukera batean, baldin ez badituzte goi mailako heziketa zikloetan sartzeko beste baldintza batzuk betetzen.
2016-2017 ikasturteko onarpen prozeduraren jarraibideak eta egutegia onesten duen urteroko ebazpenaren eranskinetan agertuko dira Nafarroan Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketen goi mailako heziketa zikloetan sartzeko lehentasuna ematen duten goi mailako heziketa zikloetako sarrera probaren modalitateak eta 25 urtetik gorakoak unibertsitatean sartzeko probarako aukerak.
8. Aurreko atalean adierazitako irizpideak aplikatuta ateratzen den azpitalde bakoitza irizpide hauei jarraikiz ordenatuko da:
a) Lehendabizikoa: goi mailan sartzeko notaren arabera, hura ikasketa espedientetik, ikasketa ziurtagiritik edo sarrera probatik aterata, zein dagokion, eta handienetik txikienera, foru agindu honen 12. oinarriko atalen arabera.
Espedientetik edo ziurtagiritik sarrerako nota ateratzerik ez dutenak beren azpitaldeko azken tokian jarriko dira.
b) Bigarrena: berdinketa badago, Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusian, 2016-2017 ikasturteko onarpen prozeduran, egindako zozketaren emaitza aplikatuz ebatziko da.
9. Epe arruntaren bigarren fasean, ikaspostuak esleitzeko hurrenkera zerrenda finkatzeko, lehentasun irizpide hauek hartuko dira kontuan (ikaspostu horiek batera eskainiko zaizkie epe arruntaren eskatzaileei, foru agindu honen 2. oinarriaren 1. atalean aipatzen direnei, alegia):
a) Lehendabizikoa: Batxilergo titulua Arte modalitatean edo baliokidea lortzen dutenak aurreinskripzioa egiten den ikasturtean berean.
b) Bigarrena: beste modalitate batean Batxilergo titulua edo baliokidea aurreinskripzioa egiten den ikasturtean berean lortu eta Gaitasun Artistikoaren Proba gainditzen dutenak.
c) Hirugarrena: Arte modalitatean Batxilergo titulua edo baliokidea aurreko ikasturteetan lortu eta sartzeko beste baldintzarik betetzen ez dutenak.
d) Laugarrena: beste modalitate batean Batxilergo titulua edo baliokidea aurreko ikasturteetan lortu, Gaitasun Artistikoaren Proba gainditu eta sartzeko beste baldintzarik betetzen ez dutenak.
e) Bosgarrena: gainditzen dutenak goi mailako zikloetan sartzeko probaren bat, aurreinskripzioaren xedeko goi mailako heziketa ziklo batean sartzeko baztertzen edo lehentasuna ematen duen proba modalitate batekoa, edo 25 urtetik gorakoentzat unibertsitatean sartzeko probaren bat, aurreinskripzioaren xedeko goi mailako heziketa zikloan lehentasunez sartzeko aukera batean, baldin ez badituzte goi mailako heziketa zikloetan sartzeko beste baldintza batzuk betetzen.
f) Seigarrena: gainditzen dutenak goi mailako zikloetan sartzeko probaren bat, aurreinskripzioaren xedeko goi mailako heziketa ziklo batean lehentasunik gabe sartzeko aukera ematen duen modalitate batean, edo 25 urtetik gorakoentzat unibertsitatean sartzeko probaren bat, aurreinskripzioaren xedeko goi mailako heziketa zikloan lehentasunik gabe sartzeko aukera batean, baldin ez badituzte goi mailako heziketa zikloetan sartzeko beste baldintza batzuk betetzen.
g) Zazpigarrena: hurrengo titulu edo ziurtagirietako bat dutenak, edo inskripzioa egiten duten ikasturtean berean lortzen dutenak: Unibertsitateko titulua, Goi Mailako Teknikari titulua, Arte Aplikatuetako eta Lanbide Artistikoetako Gradudun titulua, 1963ko ikasketa planari edo esperimentazio planari dagozkienak, edo aipatu direnen titulu baliokideak; eta, zein den kasua, Gaitasun Artistikoaren Proba gainditua dutenak.
10. Aurreko atalean adierazitako irizpideak aplikatuta ateratzen den azpitalde bakoitza 8. oinarri honen 8. atalean adierazitako irizpideei jarraikiz ordenatuko da.
11. 2016-2017 ikasturteko onarpen prozeduraren jarraibideak eta egutegia onesten dituen urteroko ebazpenean ezarriko dira ateratzen diren ikaspostu hutsak zehaztuko dituzten jarraibideak; haiek ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran eskainiko dira, eta aukera izanen dute eskaera aurkezteko bai epe arruntean inskribatu eta ikasposturik gabe daudenek, bai epe arruntean inskribatu ez zirenek.
12. Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran, lehentasun irizpide hauek kontuan hartuta ezarriko da Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako heziketa zikloetan sartzeko eskatzen duten ikasleen hurrenkera zerrenda:
a) Lehendabizikoa: Batxilergo titulua Arte modalitatean edo baliokidea lortzen dutenak aurreinskripzioa egiten den ikasturtean berean.
b) Bigarrena: beste modalitate batean Batxilergo titulua edo baliokidea aurreinskripzioa egiten den ikasturtean berean lortu eta Gaitasun Artistikoaren Proba gainditzen dutenak.
c) Hirugarrena: Arte modalitatean Batxilergo titulua edo baliokidea aurreko ikasturteetan lortu eta sartzeko beste baldintzarik betetzen ez dutenak.
d) Laugarrena: beste modalitate batean Batxilergo titulua edo baliokidea aurreko ikasturteetan lortu, Gaitasun Artistikoaren Proba gainditu eta sartzeko beste baldintzarik betetzen ez dutenak.
e) Bosgarrena: gainditzen dutenak goi mailako zikloetan sartzeko probaren bat, aurreinskripzioaren xedeko goi mailako heziketa ziklo batean sartzeko baztertzen edo lehentasuna ematen duen proba modalitate batekoa, edo 25 urtetik gorakoentzat unibertsitatean sartzeko probaren bat, aurreinskripzioaren xedeko goi mailako heziketa zikloan lehentasunez sartzeko aukera batean, baldin ez badituzte goi mailako heziketa zikloetan sartzeko beste baldintza batzuk betetzen.
f) Seigarrena: gainditzen dutenak goi mailako zikloetan sartzeko probaren bat, aurreinskripzioaren xedeko goi mailako heziketa ziklo batean lehentasunik gabe sartzeko aukera ematen duen modalitate batean, edo 25 urtetik gorakoentzat unibertsitatean sartzeko probaren bat, aurreinskripzioaren xedeko goi mailako heziketa zikloan lehentasunik gabe sartzeko aukera batean, baldin ez badituzte goi mailako heziketa zikloetan sartzeko beste baldintza batzuk betetzen.
g) Zazpigarrena: hurrengo titulu edo ziurtagirietako bat dutenak, edo inskripzioa egiten duten ikasturtean berean lortzen dutenak: Unibertsitateko titulua, Goi Mailako Teknikari titulua, Arte Aplikatuetako eta Lanbide Artistikoetako Gradudun titulua, 1963ko ikasketa planari edo esperimentazio planari dagozkienak, edo aipatu direnen titulu baliokideak; eta, zein den kasua, Gaitasun Artistikoaren Proba gainditua dutenak.
13. Aurreko atalean adierazitako irizpideak aplikatuta ateratzen den azpitalde bakoitza irizpide hauei jarraikiz ordenatuko da:
a) Lehendabizikoa: inskripzioaren eskaera epe arruntean aurkeztu zutenak.
b) Bigarrena: aurreinskripzioaren eskaera epe arruntean aurkeztu ez zutenak.
Horietako bakoitza honako hau kontuan izanda ordenatuko da:
–Lehendabizikoa: goi mailan sartzeko notaren arabera, hura ikasketa espedientetik, ikasketa ziurtagiritik edo sarrera probatik aterata, zein dagokion, eta handienetik txikienera, foru agindu honen 12. oinarriko atalen arabera.
Espedientetik edo ziurtagiritik sarrerako nota ateratzerik ez dutenak beren azpitaldeko azken tokian jarriko dira.
–Bigarrena: berdinketa badago, Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusian, 2016-2017 ikasturteko onarpen prozeduran, egindako zozketaren emaitza aplikatuz ebatziko da.
Ikaspostu hutsak esleitzeko prozedura horren bidez ikaspostua lortzen dutenek bi eguneko epean egin beharko dute matrikula, Hezkuntza Departamentuak ikaspostuaren esleipena iragartzen duenetik zenbatzen hasita. Matrikula egin ezean, esleitutako ikasposturako eskubidea galduko dute.
9. oinarria.–Goi mailako zikloetako sarrera ikastaroan onartzeko irizpideak eta baremazioa. Onarpen prozesuaren epe arrunta: lehen fasea eta bigarren fasea. Ikaspostu hutsak esleitzeko prozedura.
1. Goi mailako zikloetako sarrera ikastaroan sartzeko, baldintza hauek bete beharko dira aldi berean:
a) Teknikari titulu bat izatea.
b) Aldez aurretik Prestakuntza Ikastaroa egina ez izatea.
2. Epe arruntaren lehen fasean, lehentasun irizpide hauek kontuan hartuta ezarriko da goi mailako zikloetako sarrera ikastaroan sartzeko eskatzen duten ikasleen hurrenkera zerrenda:
a) Lehendabizikoa: inskripzioa egiten den ikasturtean berean Teknikari titulua lortzen dutenak, inskripzioaren xedeko goi mailako zikloetako sarrera ikastaroaren modalitatearekin zerikusia duela.
b) Bigarrena: inskripzioa egiten den ikasturtean berean Teknikari titulua lortzen dutenak, inskripzioaren xedeko goi mailako zikloetako sarrera ikastaroaren modalitatearekin zerikusirik ez duela.
c) Hirugarrena: aurreko ikasturteetan Teknikari titulua lortzen dutenak, inskripzioaren xedeko goi mailako zikloetako sarrera ikastaroaren modalitatearekin zerikusia duela.
d) Laugarrena: aurreko ikasturteetan Teknikari titulua lortzen dutenak, inskripzioaren xedeko goi mailako zikloetako sarrera ikastaroaren modalitatearekin zerikusirik ez duela.
2016-2017 ikasturteko onarpen prozeduraren jarraibideak eta egutegia onesten duen urteroko ebazpenean zehaztuko da erdi mailako heziketa zikloen eta goi mailako zikloetako sarrera ikastaroaren modalitateen arteko lotura.
3. Aurreko atalean adierazitako irizpideak aplikatuta sortzen den azpitalde bakoitza irizpide hauei jarraikiz ordenatuko da:
a) Lehendabizikoa: goi mailako zikloetako sarrera ikastaroan sartzeko notaren arabera, handienetik txikienera, foru agindu honen honen 12. oinarriko atalen arabera.
Espedientetik edo ziurtagiritik sarrerako nota ateratzerik ez dutenak beren azpitaldeko azken tokian jarriko dira.
b) Bigarrena: berdinketa badago, Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusian, 2016-2017 ikasturteko onarpen prozeduran, egindako zozketaren emaitza aplikatuz ebatziko da.
4. Epe arruntaren bigarren fasean, foru agindu honen 2. oinarriaren 1. atalean aipatzen diren epe arrunteko eskatzaileei ikaspostuak esleitzeko hurrenkera zerrenda finkatzeko, 9. oinarri honen 2. atalean epe arruntaren lehen faserako zehaztutako lehentasun irizpide berak hartuko dira kontuan.
5. Aurreko atalean adierazitako irizpideak aplikatuta ateratzen den azpitalde bakoitza 9. oinarri honen 3. atalean adierazitako irizpideei jarraikiz ordenatuko da.
6. 2016-2017 ikasturteko onarpen prozeduraren jarraibideak eta egutegia onesten dituen urteroko ebazpenean ezarriko dira ateratzen diren ikaspostu hutsak zehaztuko dituzten jarraibideak; haiek ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran eskainiko dira, eta aukera izanen dute eskaera aurkezteko bai epe arruntean inskribatu eta ikasposturik gabe daudenek, bai epe arruntean inskribatu ez zirenek.
7. Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran, 9. oinarri honen 2. atalean adierazitako lehentasun irizpideak kontuan hartuta ezarriko da hurrenkera zerrenda, goi mailako heziketako sarrera ikastaroan sartzeko eskatzen duten ikasleentzat.
8. Aurreko atalean adierazitako irizpideak aplikatuta ateratzen den azpitalde bakoitza irizpide hauei jarraikiz ordenatuko da:
a) Lehendabizikoa: inskripzioaren eskaera epe arruntean aurkeztu zutenak.
b) Bigarrena: inskripzioaren eskaera epe arruntean aurkeztu ez zutenak.
Horietako bakoitza 9. oinarri honen 3. atalean ezarritako irizpideak kontuan hartuta ordenatuko da.
Ikaspostu hutsak esleitzeko prozedura horren bidez ikaspostua lortzen dutenek bi eguneko epean egin beharko dute matrikula, Hezkuntza Departamentuak ikaspostuaren esleipena iragartzen duenetik zenbatzen hasita. Matrikula egin ezean, esleitutako ikasposturako eskubidea galduko dute.
10. oinarria.–Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketetako erdi eta goi mailako heziketa zikloetako bigarren kurtsoan onartzeko irizpideak eta baremazioa. Onarpen prozesuaren epe arrunta: lehen fasea eta bigarren fasea.
1. Heziketa ziklo bateko bigarren kurtsoan sartzeko, beharkizun hau betetzen dela frogatu beharko da: bigarren kurtsoa egiteko baldintzak betetzea, apirilaren 8ko 52/2009 eta uztailaren 12ko 109/2011 foru aginduetan ezarritakoaren arabera; horiek Lanbide Heziketako zikloen ebaluazioa eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko zikloetakoa arautzen dituzte, hurrenez hurren.
2. Epe arruntaren lehen fasean, heziketa zikloetako 2. kurtsoan sartzea eskatzen duten ikasleentzat, lehentasun irizpide hauen araberako hurrenkera zerrenda ezarriko da:
a) Lehendabizikoa: modulu guztiak eta, zein den kasua, lehen kurtsoko heziketa multzoak gainditu dituztenak, Nafarroako curriculumaren arabera.
b) Bigarrena: gora egiteko baldintzak betetzen dituztenak, apirilaren 8ko 53/2009 eta uztailaren 12ko 109/2011 foru aginduetan adierazitako salbuespena kontuan izanda. Horretarako, inskripzioaren eskaera hartzen duen ikastetxearen esku dago gora egiteko erabakia hartzea.
3. Aurreko atalean adierazitako irizpideak aplikatuta ateratzen den azpitalde bakoitza irizpide hauei jarraikiz ordenatuko da:
a) Lehendabizikoa: bigarren kurtsoan sartzeko notaren arabera, handienetik txikienera, foru agindu honen honen 12. oinarriko atalen arabera. Espedientetik edo ziurtagiritik sarrerako nota ateratzerik ez dutenak beren azpitaldeko azken tokian jarriko dira.
b) Bigarrena: berdinketa badago, Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusian, 2016-2017 ikasturteko onarpen prozeduran, egindako zozketaren emaitza aplikatuz ebatziko da.
4. Epe arruntaren bigarren fasean, foru agindu honen 2. oinarriaren 1. atalean aipatzen diren epe arrunteko eskatzaileei ikaspostuak esleitzeko hurrenkera zerrenda finkatzeko, 10. oinarri honen 2. atalean epe arruntaren lehen faserako zehaztutako lehentasun irizpide berak hartuko dira kontuan.
5. Aurreko atalean adierazitako irizpideak aplikatuta ateratzen den azpitalde bakoitza 10. oinarri honen 3. atalean adierazitako irizpideei jarraikiz ordenatuko da.
Ikaspostua lortzen dutenek horretarako adierazitako epean egin beharko dute matrikula. Matrikula egin ezean, esleitutako ikasposturako eskubidea galduko dute.
11. oinarria.–Onarpena.
Ikaslea ikastetxe jakin bateko ziklo edo kurtso batean onartutzat joko da horrela agertzen denean ikasle onartuen behin betiko zerrendetan, edo Hezkuntza Departamentuak ikastetxe batean ikaspostua esleitzen dionean.
2016-2017 ikasturteko onarpen prozesuko jarraibideak eta egutegia onesten dituen urteroko ebazpenean zehaztuko dira onartutako ikasleen behin betiko zerrendak noiz argitaratuko diren.
12. oinarria.–Sarrerako nota.
1. Uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuan xedatutakoa garatuz, onarpen talde bakoitzean ikasleen hurrenkera ezartzearren, ikasle bakoitzak nota bat izanen du erdi mailako zikloetan eta goi mailako zikloetan sartzeko, bere ikasketa espedientean oinarrituta aterako dena.
2. Ikaslearen ikasketen historiala, kalifikazio liburua, norberaren ikasketa ziurtagiria edo proba gainditu izanaren ziurtagiria izanen dira sarrerako nota kalkulatzeko erabiliko diren dokumentuak.
3. Ikasleen jatorrizko ikastetxeak kalkulatu beharko du sarrerako nota, eta EDUCA informazio aplikazioan adierazi beharko du esan diren datetan, 2016-2017 ikasturteko onarpen prozeduraren jarraibideak eta egutegia onesten duen urteroko ebazpenean zehazten denaren arabera.
4. Honela lortuko da erdi mailako zikloetan sartzeko nota:
a) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako gradudun titulua duten ikasleak: DBHko laugarren maila arte, azken hori barne, egindako irakasgai, proiektu eta eremuetan lortutako kalifikazioen batez besteko aritmetikoa, bi dezimal adierazita; horretarako, ehunen hurbilenera biribilduko da eta, erdian egonen gero, goragoko ehunenera. Kalkulu hori egiteko, Erlijioaren irakasgaia ez da kontuan hartuko, ez eta baliozkotu diren irakasgaiak ere.
Gure hezkuntza sisteman sartu berri diren ikasleen kasuan, gure sistemaren barrenean lortu eta eskura dauden azken kalifikazioen bidez bakarrik kalkulatuko da sarrerako nota.
Hezkuntzako Gradudun titulua oinarrizko modalitateko HLKP bat gaindituz lortu den kasuan, oinarrizko eta borondatezko lanbide moduluen osoko kalifikazioaren batez besteko aritmetikoa izanen da sarrerako nota, bi dezimalekin; betiere, 5 edo kalifikazio handiagoren bat lortu bada haietako bakoitzean.
b) Atzerriko ikasketak, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Gradudun tituluarekin edo Batxilergo tituluarekin homologatuak, dituzten ikasleak: Homologazioa deklaratzen duen Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren ebazpenean jasotako kalifikazioa izanen da. Kalifikazio hori jasota ez badago, 5a izanen da sarrerako nota.
c) Oinarrizko lanbide titulu bat duten ikasleak: Oinarrizko lanbide heziketako zikloko batez besteko nota izanen da, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiaren abenduaren 15eko 665/2014 Ebazpenaren arabera lortua.
d) Batxilergo titulua duten ikasleak: Gainditutako irakasgaietan lortu diren kalifikazioen batez besteko aritmetikoa izanen da sarrerako nota. Kalkulu hori egiteko, Erlijioaren irakasgaia ez da kontuan hartuko, ez eta baliozkotu diren irakasgaiak ere.
Gure hezkuntza sisteman sartu berri diren ikasleen kasuan, gure sistemaren barrenean lortu eta eskura dauden azken kalifikazioen bidez bakarrik kalkulatuko da sarrerako nota.
Musika eta Dantzako lanbide ikasketak bukatu eta Batxilergo titulua batxilergoko irakasgai komunak gaindituz lortu duten ikasleen kasuan, irakasgai komunen batez besteko notarekin eta Musika edo Dantzako lanbide ikasketen 5. eta 6. mailetan egindako irakasgaien batez bestekoarekin egindako batez besteko aritmetikoa izanen da sarrerako nota.
Sarrerako nota bi dezimalekin adieraziko da, ehunen hurbilenera biribilduta eta, erdian izanez gero, gora biribilduta.
e) Lanbide Heziketako Teknikari titulua edo Goi Mailako Teknikariarena duten ikasleak: egindako moduluetan lortutako kalifikazioaren batez besteko aritmetikoa izanen da sarrerako nota, bi dezimalekin. Baliozkotu edo salbuetsitako lanbide moduluak ez dira kontuan hartuko nota kalkulatzeko.
f) Arte Plastikoetako eta Diseinuko Teknikari titulua edo Goi Mailako Teknikariarena duten ikasleak: egindako moduluetan lortutako batez besteko nota ponderatuen batez besteko aritmetikoa izanen da sarrerako nota, bi dezimalekin.
LOEren arabera ezarritako zikloetan, honela lortuko da batez besteko nota ponderatua: moduluari dagokion kreditu kopurua hartan lortutako azken kalifikazioarekin biderkatu eta emaitza ikastetxean guztira ematen den kreditu kopuruarekin zatituta.
LOGSEren arabera ezarritako zikloetan, honela lortuko da batez besteko nota ponderatua: moduluari dagokion ordu kopurua hartan lortutako azken kalifikazioarekin biderkatu eta emaitza ikastetxean guztira ematen den ordu kopuruarekin zatituta. Horretarako, proiektu integratuaren modulua heziketa zikloko gainerako modulu guztiak bezala sartuko da batez besteko nota haztatuaren kalkuluan.
g) Kirol Teknikariaren titulua duten ikasleak: batez besteko ponderatua izanen da sarrerako nota, irakastorduen eta erdi mailako hasierako eta bukaerako zikloetan lortutako kalifikazioen arabera, formula honekin bat:
Erdiko mailako azken kalifikazioa = (d * y + e * z) / t
d = erdi mailako hasierako zikloko azken kalifikazioa, edo erdi mailako lehen kurtsokoa.
y = erdi mailako hasierako zikloko ordu kopurua edo erdi mailako lehen kurtsokoa, guztira.
e = erdi mailako bukaerako zikloko azken kalifikazioa edo bigarren kurtsokoa.
z = erdi mailako bukaerako zikloko ordu kopurua edo bigarren kurtsokoa, guztira.
t = erdiko mailak guztira duen ordu kopurua.
h) Goi Mailako Kirol Teknikari titulua duten ikasleak: batez besteko ponderatua izanen da sarrerako nota, irakastorduen eta moduluetan lortutako kalifikazioen arabera, prestakuntza praktikoaren modulua eta azken proiektukoa salbu, formula honekin bat:
Zikloko azken kalifikazioa = Σ (a * b) / c
a = moduluaren orduak.
b = moduluaren kalifikazioa.
c = zikloak guztira duen ordu kopurua.
i) Titulu hauek dituzten ikasleak: Batxilergo Esperimentala, BBB, UBI, lehen eta bigarren mailako Lanbide Heziketa, unibertsitateko ikasketak eta balio bereko ikasketak: batez besteko nota kalkulatzeko, ikasketen ziurtagirian agertzen ez bada, norberaren ikasketa ziurtagirian jasotako irakasgaietako bakoitzean lortutako kalifikazioen batez besteko aritmetikoa eginen da, honako baremoaren arabera ponderatua:
–Oso gutxi: 2.
–Gutxiegi: 4.
–Nahikoa: 5,5.
–Ongi: 6,5.
–Oso Ongi: 7,5.
–Bikain: 9.
–Ohorezko matrikula: 10.
j) Erdi mailako zikloetan sartzeko Berariazko Prestakuntza Ikastaroa egin duten ikasleak: ikastaroko arloetako batez besteko aritmetikoa izanen da sarrerako nota, bi dezimalekin.
k) Sarbide Proba egin duten ikasleak: proba gainditu izanaren ziurtagirian ageri den kalifikazioa izanen da sarrerako nota. GAI dela agertzen bada, zenbakizko kalifikaziorik gabe, 5 adina izanen da.
l) HLKP bateko nahitaezko moduluak egin dituzten ikasleak: Nafarroan oinarrizkoak deitzen diren nahitaezko lanbide moduluetako osoko kalifikazioaren batez bestekoa izanen da sarrerako nota, bi dezimalekin; betiere, 5 edo kalifikazio handiagoren bat lortu bada haietako bakoitzean.
5. Honela lortuko da goi mailako zikloetan sartzeko nota:
a) Batxilergo titulua duten ikasleak: oinarri honen 4.b) atalean adierazitakoaren arabera kalkulatuko da sarrerako nota.
b) Lanbide Heziketako Teknikari titulua duten ikasleak: hurrengo formularen arabera kalkulatuko da sarrerako nota, eta bi dezimalekin adieraziko da; horiek ehunen hurbilenera biribilduko dira eta, erdian izanez gero, gora biribilduta.
Sarrerako nota, batez bestekoa = NMCF + 0,4 * NMCP (ikasleak Nafarroan 2007-2008 ikasturtetik aurrera, hori barne, egindako Prestakuntza Ikastaroko irakasgai guztiak gainditu baditu).
Sarrerako nota, batez bestekoa = NMCF + 0,15 * NMCP (ikasleak Nafarroan 2007-2008 ikasturtetik aurrera, hori barne, egindako Prestakuntza Ikastaroko irakasgai guztiak gainditu ez baditu, edo 2007-2008 ikasturtea baino lehenago egin badu).
NMCF = erdi mailako heziketa zikloko batez besteko nota.
0,4 = ponderazio faktorea, Nafarroan 2007-2008 ikasturtetik aurrera Prestakuntza Ikastaroko irakasgai guztiak gainditu dituzten ikasleentzat.
0,15 = ponderazio faktorea, Nafarroan 2007-2008 ikasturtetik aurrera Prestakuntza Ikastaroko irakasgai guztiak gainditu ez dituzten ikasleentzat, edo 2007-2008 ikasturtea baino lehenago egin dutenentzat.
NMCP = Nafarroan egindako Prestakuntza Ikastaroko batez besteko nota.
Hortaz, Lanbide Heziketako Teknikari titulua izan eta goi mailan sartu nahi duten ikasleen sarrerako nota 14 puntukoa izaten ahal da, gehienez ere.
Apirilaren 8ko 52/2009, uztailaren 12ko 109/2011 eta urriaren 21eko 93/2014 foru aginduetan adierazitakoaren arabera kalkulatuko da erdi mailako heziketa zikloko batez besteko nota, horien bidez arautzen baita, hurrenez hurren, lanbide heziketako zikloen, Arte Plastikoetako eta Diseinuko zikloen eta kirol ikasketetako zikloen ebaluazioa.
Prestakuntza ikastaroko batez besteko nota hura osatzen duten irakasgaien batez besteko aritmetikoa izanen da, zifra hamartar baten zehaztasunez adierazita.
c) Goi Mailako Kirol Teknikari titulua duten ikasleak: oinarri honen 4.e), f) eta h) ataletan adierazitakoaren arabera kalkulatuko da sarrerako nota.
d) Titulu hauek dituzten ikasleak: Batxilergo Esperimentala, BBB, UBI, bigarren mailako Lanbide Heziketa, unibertsitateko ikasketak eta balio bereko ikasketak: batez besteko nota kalkulatzeko, ikasketen ziurtagirian agertzen ez bada, norberaren ikasketa ziurtagirian jasotako irakasgaietako bakoitzean lortutako kalifikazioen batez besteko aritmetikoa eginen da, honako baremoaren arabera ponderatua:
–Oso gutxi: 2.
–Gutxiegi: 4.
–Nahikoa: 5,5.
–Ongi: 6,5.
–Oso Ongi: 7,5.
–Bikain: 9.
–Ohorezko matrikula: 10.
e) Sarbide Proba egin duten ikasleak: proba gainditu izanaren ziurtagirian ageri den kalifikazioa izanen da sarrerako nota. GAI dela agertzen bada, zenbakizko kalifikaziorik gabe, 5 adina izanen da.
6. Honela lortuko da goi mailako zikloetarako sarrera ikastaroa egiteko sarrerako nota: erdi mailako heziketa zikloko batez besteko nota izanen da, apirilaren 8ko 52/2009, uztailaren 12ko 109/2011 eta urriaren 21eko 93/2014 foru aginduetan adierazitakoaren arabera kalkulatuko dena, horien bidez arautzen baita, hurrenez hurren, lanbide heziketako zikloen, Arte Plastikoetako eta Diseinuko zikloen eta kirol ikasketetako zikloen ebaluazioa.
7. Honela lortuko da heziketa zikloetako bigarren kurtsoan sartzeko nota: moduluetako eta, zein den kasua, heziketa multzoetako batez bestekoa izanen da, apirilaren 8ko 52/2009 eta uztailaren 12ko 109/2011 foru aginduetan adierazitakoaren arabera kalkulatuko dena, horien bidez arautzen baita, hurrenez hurren, lanbide heziketako zikloen eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko zikloen ebaluazioa.
8. Emaitza dezimalen kopuru mugatu batekin adierazteko, batez bestekoa biribildu beharra dagoen kasu guztietan, ehunen hurbilenera biribiltzeko arau matematikoak aplikatuko dira eta, erdian izanez gero, gora biribilduta.
13. oinarria.–Matrikulazioa. Aukera hobetzea.
1. 2016-2017 ikasturteko onarpen prozeduraren jarraibideak eta egutegia onesten duen urteroko ebazpenean adierazitako datetan egin beharko dute matrikula ikastetxe jakin bateko zikloan edo kurtsoan onartuak izan diren ikasleek, argitara emanen diren onartutako ikasleen behin betiko zerrendetako bakoitzerako.
Aurreko lerroaldean aipatu ebazpenean zehaztuko den dokumentazioa aurkeztu beharko da matrikula egiteko unean.
Ikastetxearen iragarki oholean ikasketa bakoitzerako eskatu behar den dokumentazioa agertuko da.
2. Ikasle batek bere lehen hautuan lortu badu ikaspostua eta horrela ematen bada aditzera onartutakoen behin betiko zerrendetan argitaratuta, aukera hauek izanen ditu:
a) Matrikula egitea zerrenda bakoitzerako adierazitako datetan.
b) Matrikula ez egitea adierazitako datetan; orduan, abisu eman beharko du ikaspostua lortu duen ikastetxean. Kasu horretan, onarpen prozeduratik baztertua izanen da.
3. Ikasle batek bere lehen hautuan ez beste batean lortu badu ikaspostua eta horrela ematen bada aditzera onartutakoen behin betiko zerrendetan argitaratuta, aukera hauek izanen ditu:
a) Matrikula egitea zerrenda bakoitzerako adierazitako datetan. Bertan, bi aukera hauetako bat hautatu beharko du:
–Aukera hobetzea. Hautaketa horren bidez, ikasleak lortu duen ikaspostuan egiten du matrikula eta, aldi berean, badu modua ikaspostu bat lortzeko onarpen prozesuaren epe arruntean hobetsitako aukeretako batean.
–Aukera ez hobetzea. Hautaketa horren bidez, ikasleak lortu duen ikaspostuan egiten du matrikula eta, aldi berean, uko egiten dio ikaspostu bat lortzeari onarpen prozesuaren epe arruntean hobetsitako aukeretako batean.
b) Matrikula ez egitea adierazitako datetan; orduan, abisu eman beharko du ikaspostua lortu duen ikastetxean. Kasu horretan, onarpen prozeduratik baztertua izanen da.
4. Matrikula egin eta, aldi berean, aukera hobetzeko eskatu duten ikasleen kasuan, 2016-2017 ikasturteko onarpen prozeduraren jarraibideak eta egutegia arautzen duen urteroko ebazpenean ezarritakoaren arabera jokatuko da.
5. Oinarri honen 2. eta 3. ataletan deskribatu den prozesua errepikatu eginen da onarpenaren epe arruntaren lehen fasean argitaratzen den onartutako ikasleen behin betiko zerrenda bakoitzean.
6. Onarpenaren epe arruntaren bigarren fasean onartzen diren ikasleen behin betiko zerrendan ikaspostua lortzen duten ikasleek aukera hau izanen dute:
a) Matrikula egitea zerrenda horretarako adierazitako datetan. Matrikulazio honetan ezin da aukera hobetzea hautatu.
b) Matrikula ez egitea adierazitako datetan; orduan, abisu eman beharko du ikaspostua lortu duen ikastetxean. Kasu horretan, onarpen prozeduratik baztertua izanen da.
7. Kasu guztietan, ez bada matrikula egiten onartutako ikasleen behin betiko zerrenda bakoitzerako adierazitako epeetan, ikasleak dagokion ikasposturako eskubidea galduko du.
8. Matrikula erdi mailako heziketa zikloetan, goi mailakoetan edo goi mailako zikloetan sartzeko ikastaroan egin duten ikasleak, arrazoirik azaldu gabe, kurtsoa hasi eta 15 eguneko epean klaseetan hasten ez badira, ikastetxeak ofizioz baja emanen die eta matrikularen ondoriozko eskubideak galduko dituzte.
14. oinarria.–Ikaspostuak erreserbatzea.
1. Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 75.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, ikaspostu bat gordeko da talde bakoitzeko desgaitasunen bat dutenentzat heziketa zikloetan eta goi mailako zikloetan sartzeko ikastaroan, onarpen prozesuaren epe arruntean. Ikaspostu hori sarrera taldea kontuan hartuta beteko da, desgaitasunen bat duen pertsonari dagokion sarrera taldearentzat gordetako ikaspostuetako bat esleituko baitzaio.
Desgaitasunen bat dutela frogatzen duten pertsona bat baino gehiago izanez gero, sarrera talde berean izan edo ez, sarrera nota handia duenarentzat gordeko da ikaspostua. Berdinketa badago, Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusian, 2016-2017 ikasturteko onarpen prozeduran, egindako zozketaren emaitza aplikatuz ebatziko da.
Desgaitasunen bat duen pertsonetako bat goi mailan sartzeko eskatzen duen erdi mailako ikaslea bat, gordetako ikaspostua lortzen duen edo ez erabakitzeko, heziketa zikloko batez besteko nota erabiliko da, eta ez goi zikloan sartzeko batez besteko nota.
2. Heziketako zikloetan eta goi mailako zikloetako sarrera ikastaroan, ikaspostu bat gordeko da talde bakoitzean goi mailako edo goi errendimenduko ikasle kirolarientzat, onarpen prozesuaren epe arruntean. Ikaspostu hori sarrera taldea kontuan hartuta beteko da, goi mailako edo goi errendimenduko kirolariari esleituko baitzaio dagokion sarrera talderako gordetako ikaspostuetako bat.
Goi mailako edo goi errendimenduko pertsona bat baino gehiago izanez gero, ikaspostua gordeko zaio kirol maila handiagoa duenari, Goi mailako eta goi errendimenduko kirolariei buruzko uztailaren 13ko 971/2007 Errege Dekretuaren 2. artikuluan xedatuari jarraituz. Kirol maila berdina izanez gero, notarik onena duenari gordeko zaio ikaspostua, ikasketa espedienteko nota izan nahiz sarrera probakoa izan. Berdinketa badago, Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusian, 2016-2017 ikasturteko onarpen prozeduran, egindako zozketaren emaitza aplikatuz ebatziko da.
3. Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 87.2 artikuluan ezarritakoa aplikatuz, onarpen prozesuaren epe arruntean, ikaspostu bat gordeko da talde bakoitzeko hezkuntza laguntzako berariazko beharrak dituzten ikasleentzat, heziketa zikloetan eta goi mailako zikloetako sarrera ikastaroan. Ikaspostu hori sarrera taldea kontuan hartuta beteko da, hezkuntza laguntzako berariazko beharrak dituen pertsonari dagokion sarrera taldearentzat gordetako ikaspostuetako bat esleituko baitzaio.
Hezkuntza laguntzako berariazko beharrak dituela frogatzen duten pertsona bat baino gehiago izanez gero, sarrera talde berean izan edo ez, sarrera nota handiena duenarentzat gordeko da ikaspostua. Berdinketa badago, Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusian, 2016-2017 ikasturteko onarpen prozeduran, egindako zozketaren emaitza aplikatuz ebatziko da.
Hezkuntza laguntzako berariazko beharrak dituzten pertsonetako bat goi mailan sartzeko eskatzen duen erdi mailako ikaslea bat, gordetako ikaspostua lortzen duen edo ez erabakitzeko, heziketa zikloko batez besteko nota erabiliko da, eta ez goi zikloan sartzeko batez besteko nota.
4. 2016-2017 ikasturteko onarpen prozeduraren jarraibideak eta egutegia onesten dituen urteroko ebazpenean beste alderdi batzuk garatuko dira 14. oinarri honetan zehaztu den ikaspostuen erreserbari buruz.
15. oinarria.–Informazioa.
Ikastetxeek eta Departamentuko zerbitzuek beren eginkizunei buruzko txostenak emanen dizkiote Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusiari, eskatzen dizkienean.
16. oinarria.–Argitaratzea.
Foru agindu hau eta bere 2. oinarriko 3. atalean aipatzen den urteroko ebazpena ikastetxe guztietako iragarki oholean jarriko dira, argitaratzen diren egunetik onarpen eta matrikulazio prozesua bukatzen den arte, interesdun guztiek horien berri izan dezaten.
Iragarkiaren kodea: F1605195
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50