1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
199/2016 EBAZPENA, martxoaren 22koa, Mendi Zerbitzuko zuzendariak emana, Azparrengo Kontzejua baimentzen duena onddoen, perretxikoen eta beste produktu natural batzuen barrutia eratzeko Azparrengo Kontzejuko herri-mendian (Artzibar).
Azparrengo Kontzejuak, 2016ko martxoaren 7an, eskaera bat aurkeztu du Azparrengo herri-mendian (Artzibar) produktu naturalak biltzeko barruti bat baimentzeko.
Eskaera berean, aprobetxamendu hori arautuko duen ordenantza aurkeztu zuen, baita ziurtagiri bat ere, non adierazten baita ordenantza jendaurrean egon den bitartean inork ez duela alegaziorik aurkeztu.
Mendien Erregelamendua onetsi zuen otsailaren 17ko 59/1992 Foru Dekretuaren 87. eta 88. artikuluetan ezarritako prozedura bete du entitateak. Aipatutako erregelamendu horrek Nafarroako Oihan Ondarea Babestu eta Garatzeari buruzko abenduaren 31ko 13/1990 Foru Legea garatu zuen (otsailaren 21eko 3/2007 For Legearen bidez aldatua).
Eskaera azterturik eta Oihanak Kudeatzeko Atalak eskatu den erabilera aldaketaren alde emandako txostena ikusita.
Horrenbestez, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren irailaren 22ko 63/2015 Ebazpenaren bidez emandako eskumenak erabiliz, izan ere Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak esleituta dituen zenbait eskumen Mendi Zerbitzuaren esku uzten dira.
EBATZI DUT:
1. Azparrengo Kontzejua baimentzea onddoen, perretxikoen eta beste produktu natural batzuen barrutia eratzeko, Azparrengo Kontzekujo herri-mendian (Artzibar).
2. Azparrengo Kontzejuak barrutia seinaleztatu beharko du, 1994ko apirilaren 25eko Foru Aginduaren bidez onetsitako ereduari jarraikiz. Eredu hori 1994ko 61. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 23koan, argitaratu zen.
3. Baimen hau ematen da jabetza-eskubidea salbu utzirik eta hirugarrenen kalterik gabe.
4. Edozein baso aprobetxamendutan gailendu behar diren kontserbazioaren, jasangarritasunaren eta errendimendu jasangarriaren printzipioak baloratzearren, kasu honetan bezala, barrutiaren titularren den toki entitateak datuak eman behar dizkio Baso Administrazioari, urte bukaerarako emandako baimen kopuruari eta motari buruz, baita bildutako produkzioari buruz ere, datu horiek jasoz gero. Datu horiek ematen ez badira, Oihangintzako Administrazioak barrutia baimentzen duen ebazpena errebokatzen ahal du.
5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
6. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.
Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
Ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita kontatuko dira epeak.
7. Ebazpen hau Azparrengo Kontzejuari (Artzibar), Oihanak Kudeatzeko Atalari eta Ingurumena Zaintzeko Atalari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2016ko martxoaren 22an.–Mendi Zerbitzuko zuzendaria, Fermín Olabe Velasco.
Iragarkiaren kodea: F1604295