85. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

38/2016 EBAZPENA, martxoaren 31koa, Nekazaritza Zerbitzuko zuzendariak emana, ES15310267 zenbakiarekin inskribatutako ekoizlearen titularra aldatzea baimentzen duena Iñigo Berisa Agrícola SLren alde.

Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuan eskabide orokor bat jaso da 2016ko martxoaren 1ean, ES15310267 zenbakiarekin inskribatutako mahatsondoen ekoizle ugaltzailearen titularra Iñigo Berisa Agrícola SLren alde aldatzeko (IFZ: B71265995).

Landare Osasuneko eta Ugalketarako Materialeko Bulegoak egiaztatu du eskaerarako arrazoiak egokiak direla, aurkeztutako dokumentazioa aski dela eta eskatutakoa egitea bidezkoa dela, guztia Mintegiko mahatsondo landareak kontrolatu eta ikus-onesteko erregelamendu teknikoarekin bat.

Estatuko Administraziotik Nafarroako Foru Komunitatera nekazaritza, abeltzaintza eta mendi arloetako eginkizunak eskualdatzen dituen abenduaren 18ko 2654/85 Errege Dekretuan xedaturikoaz baliatuz.

Adierazitakoarekin bat eta Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak irailaren 23an emandako 175/2015 Ebazpenaren bidez emandako eskuordetza erabiliz, horren bidez Nekazaritza Zerbitzuko zuzendariaren esku utzi baitziren araudiak nekazaritza arloan Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiari emandako administrazio eskumen batzuk,

EBATZI DUT:

1. Baimena ematea ES15310267 zenbakiarekin inskribatutako ekoizlearen titularra Iñigo Berisa Agrícola SLren alde (IFZ: B71265995) aldatzeko eta Mintegiko Hazien eta Landareen Ekoizleen Erregistroan inskribatzea.

2. Ebazpen hau interesdunari eta Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioko Nekazaritzako Merkatu eta Produkzioen Zuzendaritza Nagusiari jakinaraztea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2016ko martxoaren 31n.–Nekazaritza Zerbitzuko zuzendaria, Rubén Palacios Goñi.

Iragarkiaren kodea: F1603802