85. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 4a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA

Zitazio ediktua. 132/2016 prozedura arrunta

Rosa María Valencia Ederra andrea, Iruñeko Lan arloko 1. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.

Aditzera ematen dut: prozedura arruntaren bidezko erreklamazioa dela-eta bideratzen ari den 132/2016 D atala prozesuan ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia eskura dute bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.

Eta Peggy Sue Pamplona SLri judiziorako zitazioa egiteko eta 2016ko apirilaren 21eko autoa jakinarazteko balio izan dezan (frogabideak onartuko dira), honako zedula hau egiten dut. Judizioa 2016ko ekainaren 13ko 11:20an eginen da 104. judizio-aretoan (Iruñeko San Roke kalea, 4).

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari bukaera ematen dioten ebazpenenak, eta ebazpen honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jar daitekeela hiru eguneko epean.

Iruñean, 2016ko apirilaren 21ean.–Justizia Administrazioaren letradua, Rosa M.ª Valencia Ederra.

Iragarkiaren kodea: J1604930