85. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 4a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2013-P-1113

Ebroko Ur Konfederazioak 2016ko urtarrilaren 11n emandako ebazpenaren bidez, José Antonio Suescun Estebani eta Juana Chocarro Elizalderi ur publikoen aprobetxamendua eman zaio, Arga ibaiaren eskuinaldean (9012316), ibilguen polizia-eremutik kanpo dagoen putzu batetik ura ateratzeko, “Ebroko sakonunea” izeneko jabari hidrogeologikoan, “Erdiko Argaren alubioi-lurrak” 050 lur azpiko ur masan (09.050.02 gakoa duen akuiferoa), Berbintzanako udal mugapean (Nafarroa) da, 4. poligonoko 329. lurzatian, Lagunazo alderdian. Urtean, gehienez ere, 6.296,15 m³-ko bolumena izanen du aprobetxamenduak, eta batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilean (abuztua) 0,229 l/s-koa izanen da. Aipatutako udal mugapean bertan, 4. poligonoko 329. eta 330. lurzatietan dagoen abere ustiategi batean erabiliko da, behi aziendako 190 abelbururentzat, instalazioen garbiketa barne. Aipatutako ebazpenean adierazitako baldintzak bete beharko dira.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Zaragozan, 2016ko otsailaren 26an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1604724