1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
43/2016 EBAZPENA, martxoaren 23koa, Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendariak emana, luzapena ematen duena Cortesko TAE-Tuterako TAE-La Sernako TAE goi tentsioko linea elektrikoaren proiektua gauzatzeko Cortesko, Buñuelgo, Ribaforadako, Fontellasko, Cascanteko, Murchanteko eta Tuterako udal mugapeetan.
Enpresaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiaren martxoaren 30eko 771DGE/2012 Ebazpenaren bidez (2012ko 84. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 4koa), Gamesa Energía SAUk aurkeztutako proiektua onetsi zen, Cortesko TAE-Tuterako TAE-La Sernako TAE goi tentsioko linea elektrikoaren proiektua gauzatzeko, eta bere onura publikoaren adierazpena egin zen. Helburua da El Valle eta El Boyal I+G parke eolikoetan sortutako energia sarera eramatea. Ebazpen horretan, 24 hilabeteko epea eman zen obrak egiteko.
Epe hori iraganda instalazioa egin gabe, 2016ko otsailaren 29an, M.ª Carmen Laínez Peña andreak, Gamesa Energía SAUren izenean eta hura ordezkatuz, eskatu du aipatu linea elektrikoa gauzatzeko epea luza dadila.
Eskaeran, adierazten da El Boyal I+Gparke eolikoan bi haize-sorgailu baino ez direla paratu (hiru zeuden aurreikusita, eta 13,5 MW guztira). Une hauetan, Gamesa Energía SAUk behin-behineko lotura dauka, 9MW-koa, Iberdrola Distribución Eléctrica SAUk emandako luzapenak direla eta, 2016. urtearen amaierara arte. Gamesa Energía SAUk, linea martxan jartzeko atzerapena justifikatzeko, adierazi du obrak aurreratzea ez dela beharrezkoa izan ikuspuntu teknikotik, ez eta komenigarria ere, ikuspuntu ekonomikotik.
Bestalde, Gamesa Energía SAUk gogora ekartzen du 2015eko urriaren 16ra arte ez dela onetsi “Planifikazio energetikoa: energia elektrikoa garraiatzeko sarearen garapen plana, 2015-2020”. Data horretan erantsi zen garraio sarearen planifikazioan La Serna transformazio azpiestazioaren kokaleku berria, 400 kV-ekoa, eta aurreikusten da 2019an martxan jarriko dela. Kokaleku horrek bide emanen du El Valle parke eolikoarekin lotzeko eta, horrenbestez, hura gauzatzeko aukera ekarriko du.
Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa, eta kontuan hartuta Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legean eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan xedatutakoa, bidezkoa da Gamesa Energía SAUk eskatutakoa onartzea.
Adierazitakoarekin bat, Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak urtarrilaren 15ean emandako 48/2016 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidaten eskumenak erabiliz (2016ko 20. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 1ekoa), eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. eta 36. artikuluetan ezarritakoa betez,
EBATZI DUT:
1. Gamesa Energía SAUri hamabi hilabeteko luzapena ematea Cortesko TAE-Tuterako TAE-La Sernako TAE goi tentsioko linea elektrikoaren proiektua gauzatzeko, Enpresaren eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusiaren martxoaren 30eko 771DGE/2012 Ebazpenaren bidez onetsi zena.
2. Luzapena ematen da ezertan ukatu gabe behar diren gainerako baimenak.
3. Ebazpen hau igortzea Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuari, Herri Lan Zuzendaritza Nagusiko Zainketa Zerbitzuko Ustiapen Atalari, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuari, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiko Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuko Biodibertsitatearen arloko Lankidetza eta Kudeaketa Bulegoari eta Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuko Ondare Historikoaren Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.
4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
5. Ebazpen hau jakinaraztea Gamesa Energía SAUri (Gómez Laguna 25, 50009, Zaragoza), Red Eléctica de España SAUri (Camino Miramar 60, 48014, Bilbo), Iberdrola Distribución Eléctrica, SAUri (Landaben industrialdea, C kalea, E ataria, 31012, Iruña), Enagas SAri (Paseo de los Olmos 19, 28005, Madril), Gas Natural SAri (Gipuzkoako etorbidea 40, 31012, Iruña), Telefónica de España SAUri (Urzainki kalea 8, 31014 Iruña), Administrador de Infraestructuras Ferroviariasi (Geltokiko plaza, zk. g, 1. solairua, ezkerra, 31012 Iruña), eta ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei, eta ohartarazten zaie ebazpenak ez duela bide administratiboa amaitzen eta, haren kontra, gora jotzeko errekurtsoa para daitekeela, Garapen Ekonomikorako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean jakinarazi eta biharamunetik aurrera. Hartan espediente zenbakia adierazi beharko da.
6. Ebazpen hau Cortesko, Buñuelgo, Ribaforadako, Fontellasko, Cascanteko, Murchanteko eta Tuterako udalei, Ebroko Ur Konfederazioari (Paseo Sagasta, 24-28, 28071 Zaragoza) Aireko Segurtasunaren Estatuko Agentziari (General Perón etorbidea 40, 28071 Madril) eta Defentsa Ministerioko Azpiegitura Zuzendaritzari (Paseo de la Castellana 109, 6. solairua, 28071, Madril) eta ohartaraztea horren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzen ahal duela eskumena duen organo jurisdikzionalari zuzendua, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.
Iruñean, 2016ko martxoaren 23an.–Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendaria, Jesús Lasa Equiza.
Iragarkiaren kodea: F1603611