85. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 4a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2013-S-871

Alfredo Prieto Parientek honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Alfredo Prieto Pariente.

Xedea: Aizkorbeko Energia Berriztagarrien Interpretazio Zentroaren hondakin urak isurtzeko baimena.

Ibilgua: Larraun ibaia.

Isurketa eginen den udal mugapea: Arakil (Nafarroa).

Hondakin uren gehieneko bolumena 350 m³-koa da urtean eta 1,3 m³-koa egunean; biojardinerekin eginiko hezegune batean tratamendu biologikoa emanen zaio.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua, 26-28, Zaragoza), eta espedientearen eta dokumentazio teknikoaren fotokopiak, berriz, Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2016ko apirilaren 11n.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1604596