3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO UR KONFEDERAZIOA
Aurretiazko oharra. Erreferentzia: 2014-MC-5
Hilario Aguirre Garcíak eskaera egin du Ur Erregistroaren A ataleko 37. liburuko 140. orrian inskribatutako ur aprobetxamendu honen ezaugarriak aldatzeko:
Eskatzailea: Hilario Aguirre García.
Xedea: uren aprobetxamendu baten ezaugarriak aldatzea.
Ibilgua: Arga ibaia.
Emaria: 15 l/s.
Udalerria: Faltzes (Nafarroa).
Iragarki hau Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik hasita hilabeteko epean, onartuko dira Ur Konfederazio honetan (Zaragoza, Sagasta pasealekua, 24-28), bulego orduetan, eskatzaileak aurkezten duen proiektuaz gain, eskaeraren xede berbera duten beste batzuk edo harekin bateraezinak direnak. Hemen azaldutako ur-emariaren bikoitza baino gehiago eskatuz gero, eskaera ez da tramitatzeko onartuko, Ur Jabari Publikoari buruzko Erregelamenduak (apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsia eta maiatzaren 23ko 606/2003 Errege Dekretuaren bidez aldatua) 105. artikuluaren 2. idatz-zatian dioen bezala. Betiere, interesdunek artikulu beraren 3. idatz-zatian horrelako kasuetarako adierazitako tramitaziora jo ahal izanen dute.
Eskaerak aurkezteko epea amaitzen denetik hasita zazpigarren egun baliodunean irekiko dira proiektuak, goizeko 10etan, edo, egun hori larunbata bada, hurrengo egun baliodunean, ordu berean. Ekitaldi horretan eskatzaile guztiek parte hartu ahalko dute. Akta eginen da, eta eskatzaileek eta Administrazioaren ordezkariek sinatuko dute.
Zaragozan, 2016ko martxoaren 7an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.
Iragarkiaren kodea: E1604558