2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
KINTOKO MANKOMUNITATEA
Aurrekontuetako aldaketa. Behin betiko onespena
Aurrekontuetako aldaketa hasiera batean onesteko erabakia 2016ko martxoaren 30eko 60. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betikoz onetsi eta ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
Kreditu gehikuntzak:
Kontu-saila: 4620000 Udalen diru-sarreren derrama: 150.000,00 euro.
Finantzabidea:
Kontu-saila: 87000 Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 150.000,00 euro.
Erroibarren, 2016ko apirilaren 20an.–Mankomunitateko burua, Enrique Garralda Erro.
Iragarkiaren kodea: L1604944