2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VALTIERRA
4. aldaketa 2016ko aurrekontuan. Hasierako onespena
Valtierrako Udalak, 2016ko maiatzaren 2an egin osoko bilkura berezian, erabaki zuen hasiera batean onestea 2016ra luzatutako udal aurrekontuan aldaketa egiteko 4/2016 espedientea, kreditu berezia sortzen duena.
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluarekin bat, aurrekontuek informazioari, erreklamazioei eta publizitateari dagokienez dituzten tramite eta baldintza berei jarraikiz tramitatu eta onetsi behar da espediente hau. Hortaz, foru lege horren 202. artikuluan martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 216.3 artikuluari buruz xedatuaren arabera, espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean paratu eta biharamunetik aitzina, interesdunek eta bizilagunek espedientea azter dezaten eta bidezko erreklamazioak egin ditzaten.
Inork erreklamaziorik aurkeztu ezean, delako espedientea behin betiko onetsitzat joko da, aitzineko lerroaldean aipatu jendaurreko epea iragan ondoan.
Eta hori guztia argitara ematen da, aipatu legeetan ezarritakoa bete dadin.
Valtierran, 2016ko maiatzaren 2an.–Alkate udalburua, Victoria Montori Mateo.
Iragarkiaren kodea: L1605102