85. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren apirilaren 12ko 420/2016 Ebazpenarena; horren bidez, untxien sektoreko laguntzak, “de minimis” araubideari lotuak, ezarri eta 2016ko deialdia onesten da.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). BDNS (identifikazioa): 304401.

Lehendabizikoa.–Onuradunak.

Abeltegien erregistro orokorrean (REGA) 2016ko urtarrilaren 1a baino lehen inskribatuta dauden untxitegien titularrak izanen dira laguntza hauek onuradunak, baldin eta 2016ko martxoaren 31n gutxienez ere aurrerako 100 untxi badituzte.

Bigarrena.–Xedea

Untxien sektoreko abeltegiak sustengatzeko laguntzak ematea du xede ebazpen honek, abeltzaintzaren sektore honek bizi duen krisi egoeraren ondorioz abeltegi horiek dituzten zailtasunak arintzearren.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

Oinarri arautzaileak apirilaren 12ko 420/2016 Ebazpenean daude, horren bidez ezarri baitira untxien sektoreko abeltegiei “de minimis” araubideko laguntzak emateko oinarri arautzaileak, eta 2016ko deialdia onetsi da.

Laugarrena.–Zenbatekoa.

Laguntza hauetarako 50.000 euroko gastua onestea, 2016ko aurrekontu orokorretako “Krisialdiko laguntza berezia” izeneko 710004 71310 4700 412207 (E) kontu-sailaren kargura, ebazpen honen ondoriozko konpromisoei aurre egiteko.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea

Hilabeteko epea dago eskaerak aurkezteko, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Seigarrena.–Beste datu batzuk.

Onartzen diren eskaerek adierazitako aurrekontu muga gaindituz gero, eskatzaileen izaeraren arabera emanen dira laguntzak, eta hurrenkera honetan hartuko dira kontuan eskaerak: lehendabizi, ogibide nagusia nekazaritza duten ustiategien titularrak, pertsona fisikoen kasuan, eta lehentasunezko ustiategien titularrak pertsona juridikoaren kasuan.

Iruñean, 2016ko apirilaren 12an.–Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia, Ignacio Gil Jordán.

Iragarkiaren kodea: F1604893