2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MILAGRO
2016ko aurrekontu orokor eta bakarra.
Behin betiko onespena
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuarekin bat, argitara ematen da Milagroko Udalaren 2016ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra. Hura behin betiko onetsi da, inork ez baitu erreklamaziorik aurkeztu espedientearen jendaurreko aldian, 2016ko martxoaren 22an egin bilkuran hasiera batean onetsi ondoan. Hasierako onespenaren iragarkia 2016ko 64. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, apirilaren 5ean.
SARRERAK:
KAPITULUA | IZENA | HASIERAKO AURREIKUSPENA |
1 | Zuzeneko zergak | 1.051.000 |
2 | Zeharkako zergak | 100.000 |
3 | Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak | 710.000 |
4 | Transferentzia arruntak | 1.486.000 |
5 | Ondareko diru-sarrerak eta herrilurretako aprobetxamenduak | 56.000 |
6 | Inbertsio errealak besterentzea | 4.000 |
7 | Administrazioaren transferentziak: | 593.000 |
8 | Finantza-aktiboak | 0 |
Osoa | 4.000.000 |
GASTUAK:
KAPITULUA | IZENA | HASIERAKO AURREIKUSPENA |
1 | Langileak | 1.087.000 |
2 | Ondasun arruntak eta zerbitzuak | 1.474.000 |
3 | Finantza gastuak | 76.000 |
4 | Transferentzia arruntak | 184.000 |
6 | Inbertsio errealak | 891.000 |
7 | Kapital transferentziak | 20.000 |
9 | Finantza-pasiboak | 268.000 |
Osoa | 4.000.000 |
Milagron, 2016ko apirilaren 25ean.–Alkatea, Yolanda Ibáñez Pérez.
Iragarkiaren kodea: L1604967