85. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LAKUNTZA

2015eko aurrekontuko 3. eta 4. aldaketak. Behin betiko onespena

2015eko azaroaren 23ko eta abenduaren 28ko osoko bilkuretan, hasiera batean onetsi ziren 2015eko aurrekontuko 3. eta 4. aldaketak, eta 2016ko 65. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, apirilaren 6an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egindako aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

3/2015 ALDAKETA

Kreditu gehikuntzaren espedientea

1.–Gastu goitituak:

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 7.692 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 7.442 euro.

–Espedientearen finantzaketa.

1.–Gastu beheititua:

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 4.422 euro.

2.–Diru-sarrera handiagoak:

7. kapitulua.–Kapital transferentziak: 10.712 euro.

Guztira: 15.134 euro.

4/2015 ALDAKETA

Kreditu gehikuntzaren espedientea

1.–Gastu goitituak:

1. kapitulua.–Langileria gastuak: 15.665 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 764,87 euro.

–Espedientearen finantzaketa.

1.–Gastu beheititua:

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 6.900 euro.

2.–Diru-sarrera handiagoak:

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 9.529,87 euro.

Guztira: 16.429,87 euro.

Lakuntzan, 2016ko apirilaren 25ean.–Alkatea, Patxi Xabier Razkin Sagastibeltza.

Iragarkiaren kodea: L1604983