2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LAKUNTZA
2015eko aurrekontuko 1. eta 2. aldaketak. Behin betiko onespena
2015eko irailaren 28ko eta urriaren 14ko osoko bilkuretan, hasiera batean onetsi ziren 2015eko aurrekontuko 1. eta 2. aldaketak, eta 2015eko 208. eta 212. Nafarroako Aldizkari Ofizialetan argitaratu ziren, urriaren 20 eta 26an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egindako aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
1/2015 ALDAKETA
Kreditu bereziaren espedientea
1.–Gastu goitituak:
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 1.500 euro.
6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 6.000 euro.
–Espedientearen finantzaketa.
2.–Gastu beheititua:
2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 2.500 euro.
6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 5.000 euro.
Guztira: 7.500 euro.
Kreditu gehikuntzaren espedientea
1.–Gastu goitituak:
9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 6.300 euro.
–Espedientearen finantzaketa.
1.–Gastu beheititua:
2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 1.300 euro.
2.–Diru-sarrera handiagoak:
3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 5.000 euro.
Guztira: 6.300 euro.
2/2015 ALDAKETA
Kreditu bereziaren espedientea
1.–Gastu goitituak:
6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 42.000 euro.
–Espedientearen finantzaketa.
1.–Diru-sarrera handiagoak:
2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 42.000,00 euro.
Guztira: 42.000 euro.
Kreditu gehikuntzaren espedientea
1.–Gastu goitituak:
2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 3.000 euro.
–Espedientearen finantzaketa.
1.–Diru-sarrera handiagoak:
2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 3.000,00 euro.
Guztira: 3.000 euro.
Lakuntzan, 2016ko apirilaren 25ean.–Alkatea, Patxi Xabier Razkin Sagastibeltza.
Iragarkiaren kodea: L1604978