85. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

7/2015 aldaketa 2015eko aurrekontu orokor eta bakarrean.
Behin betiko onespena

Udalak, 2016ko urtarrilaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 7. aldaketa 2015eko aurrekontuan. Erabakia 2015eko otsailaren 15eko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

ALDAKETAK AURREKONTUAN

–Diru-sarrera bidezko kredituen sorrera.

1 4523 82100 Berrikilanen inbertsioen BEZaren mailegua: 7.557,42 euro.

–Diru-sarreren sorrera.

1 559 Berrikilanen inbertsioen amortizazioa: 1832,36 euro.

1 82100 Berrikilanen BEZaren maileguaren amortizazioa: 5.725,06 euro.

Finantzabideak, guztira: 7.557,42 euro.

–Kreditu transferentzia.

Zein kontu-saili transferitzen zaion:

1 4322 60102 Interes orokorreko eta sozialeko obrak: 45.118,31 euro.

–Finantzaketa-iturriak.

1 4460 46300 Eskualdeko garraioa: -31.815,00 euro.

1 4322 21000 Karrika eta plazetako mantentze lanak: -13.303,31 euro.

Finantzabideak, guztira: -45.118,31 euro.

Berriozarren, 2016ko apirilaren 15ean.–Alkate udalburua, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L1605019