85. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BEINTZA-LABAIEN

Kreditu gehikuntzaren espedientea: 1/2016 aldaketa aurrekontuan. Hasierako onespena

Batzorde Kudeatzaileak, 2016ko otsailaren 15ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen kreditu gehikuntzaren espedientea (hogeita hamabost mila euro) 1-1522-6090001 kontu-sailaren kargura.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedienteak Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedienteak aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Beintza-Labaienen, 2016ko apirilaren 15ean.–Alkatea, Jon Telletxea Juanenea.

Iragarkiaren kodea: L1605008