85. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AURITZ

2016ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Aurizko Udalak, 2016ko martxoaren 11ko osoko bilkuran, 2016. urteko plantilla organikoa onetsi zuen hasiera batez.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 236. artikuluari buruz xedatutakoari jarraikiz, onetsitako plantilla organikoa Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Auritzen, 2016ko apirilaren 25ean.–Alkatea, Luis de Potestad Tellechea.

Iragarkiaren kodea: L1605007