85. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARBIZU

2016ko plantilla organikoaren aldaketa.
Hasierako onespena

2016ko plantilla organikoaren aldaketa ezin da indarrean sartu horretarako baldintza betetzen ez delako, alegia, idazkariaren aldez aurreko erretiroa onartu ez delako (plantilla organikoa behin betikoz onesteko iragarkia 259 zenbakidun Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 2015eko abenduaren 31n).

Aurrekoa kontuan harturik, Arbizuko Osoko Bilkurak, 2016ko apirilaren 21ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2016ko plantilla organikoaren aldaketa, hain zuzen ere, idazkariaren lanpostuari dagokionez. Hartara, idazkari-kontuhartzaile lanpostuaren ezaugarriak orain arte bezala mantentzen dira.

Espedientea jendaurrean egongo da Idazkaritzan, 15 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik kontatzen hasita, interesatuek aztertu eta behar diren alegazioak aurkezteko; epe horren barruan erreklamaziorik jarri ezean, behin betikotzat onartuta dagoela ulertuko da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 271. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Arbizun, 2016ko apirilaren 22an.–Alkatea, M.ª Carmen Marañon Chasco.

Iragarkiaren kodea: L1604959