85. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

Aldaketa, Kultur Etxeko kultur jardueretan sartzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Behin betiko onespena

Aranguren Ibarreko Udalak, 2016ko otsailaren 23an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa 12. ordenantza fiskalean, Kultur Etxeko kultur jardueretan sartzeko tasak arautzen dituen horretan.

Jendaurrean jartzeko iragarkia 2016ko 45. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 7an; jendaurrean egon bitartean inork ez du alegaziorik aurkeztu eta, ondorioz, behin betiko onetsi da.

Mutiloan, 2016ko apirilaren 12an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

ORDENANTZA FISKALA, KULTUR ETXEKO AUDITORIOAN
EGITEN DIREN KULTUR JARDUERETAN SARTZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

12. ordenantza

1. artikulua. Ordenantza honetako tasa ezarri da martxoaren 2ko 4/1999 Foru Legeak aldatu zuen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren babesean.

2. artikulua. Ordainarazpen hauek ordaintzera behartuta daude Kultur Etxeko auditorioan era guztietako ikuskizun, emanaldi edo proiekzio ikusteko sartzen direnak.

3. artikulua. Instalazio horietara sarbidea ematen duen sarrera eskuratzen denean sortzen da ordaindu beharra.

Udalak, salbuespenez, sarrera librea ezartzen ahalko du zenbait jardueratarako, beren kultur interes bereziagatik. Era berean, bere egiten du prezio bereziak egiteko eskubidea.

4. artikulua. Prezio hauek ezarri dira:

–Guztiendako ikuskizunak: 3,00 euro.

–Gazte eta helduendako ikuskizunak: 6,00 euro.

–Haurrentzako filmak: 2,50 euro.

–Zinema-forum saioak: 2,50 euro.

5. artikulua. Ekitaldi aretoa alokatzea:

a) Jokaespazioa eta aldagelak soilik alokatzea eta agertokira sartzea denbora hau baino laburragoan:

5 ordu/eguneko: 180.00 euro.

10 ordu/eguneko: 250.00 euro.

b) Ekitaldi aretoa, besaulki patioarekin, agertokia, aldagelak eta agertokira sartzea denbora hau baino laburragoan:

5 ordu/eguneko: 280.00 euro.

10 ordu/eguneko: 500.00 euro.

Kultur Zinegotzigoarekin beste kontraprestazioren bat emateko akordiorik adostu ez duten entitate pribatu edo sozietateei alokairua kobratuko zaie.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.–Ordenantza honetan jasotzen ez den orotan, Ordenantza fiskal orokorrean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatua aplikatuko da.

Bigarrena.–Ordenantza honek indarra hartu eta erabateko ondorio juridikoak izanen ditu ordenantzaren testua oso-osorik Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutakoan eta Estatuko edo Foru Komunitateko Administrazioek toki entitateen egintza edo erabakiak indargabetzeko duten eskumena erabiltzeko epea iragandakoan.

Iragarkiaren kodea: L1604985