85. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTZIN

Erantzukizuneko aitorpena eta aurretiazko komunikazioa behar duten hirigintzako jarduerak arautzen dituen udal ordenantza. Hasierako onespena

Antzingo Udalak, 2016ko apirilaren 21ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Erantzukizuneko aitorpena eta aurretiazko komunikazioa behar duten hirigintzako jarduerak arautzen dituen udal ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Antzinen, 2016ko apirilaren 25ean.–Alkatea, Javier Dallo Díaz de Cerio.

Iragarkiaren kodea: L1605013