1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
OGASUNA ETA FINANTZA POLITIKA. Iragarkia, ondasun higiezinak zuzeneko esleipenaren bidez besterentzeko.
Barañaingo Udaletxeko Hiribideko 1. zenbakian dagoen etxebizitza bat zuzeneko esleipenaren bidez besterentzeari dagokionez (2015eko 216. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, urriaren 30ean), iragarki honen bidez aditzera ematen zaie interesdunei zuzeneko esleipenaren hurrengo ekitaldia 2016ko maiatzaren 11n eginen dela, 12:00etan, Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko bulegoetan (Karlos III.aren etorbidea, 4, 2. solairua; sarrera Nafarroako Gorteen kaletik), 84.577,25 euroan gutxienez. Eskaintzak aurkezteko epea maiatzaren 10eko 14:30ean bukatuko da.
Ondasunen besterentzea arautuko duten baldintzak aipatu Nafarroako Aldizkari Ofizialean ezarritakoak dira.
Zuzeneko esleipenean parte hartzeko, lizitatzaileak nortasun agiri nazionalaren edo pasaportearen bidez eta, norbait ordezkatuz gero, ordezkaritza hori frogatzen duen agiriaren bidez identifikatuko dira. Gainera, gutxieneko eskaintzaren %20ko berme gordailua egin beharko da Nafarroako Foru Komunitatearen alde (hau da, 16.915,45 euro), banku-txeke baten edo adostutako txeke baten bidez.
Eskaintza handienetik abiatuko da, eta posturagileek 845,77 euroko kopurutan handitzen ahalko dituzte eskaintzak.
Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848 428693, posta elektronikoa: recaudacion.ejecutiva@navarra.es).
Iruñean, 2016ko apirilaren 28an.–Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Juana Larumbe Sola.
Iragarkiaren kodea: F1605172