85. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

217/2016 EBAZPENA, martxoaren 22koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko lokalen aldi baterako erabilera batzuk baimentzeko eskumena osasun etxeetako zuzendarien esku uzteko.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko lokalak kudeatzeko eginkizunei lotutako jardun administratiboen bolumena ikusita, egokia da haietako batzuen egikaritza beste organo batzuen esku uztea, erakundearen funtzionamendua arinagoa eta eraginkorragoa izan dadin.

Azken aldian, ohikoa da zenbait entitatek lokalak eskatzea, batez ere osasun etxeak, jardunaldiak, ikastaroak, txostenak, biltzarrak egiteko eta antzera erabiltzeko aldi baterako.

Hori dela eta, bidezkoa da osasun etxeetako arduradunen esku uztea aldi baterako erabilera horiek baimendu edo ukatzeko ahalmena. Alde horretatik, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuen 26.1. artikuluan ezartzen duenez (irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsiak), zuzendari kudeatzaileak bere menpeko beste organo batzuen esku uzten ahal dituela bere eskudantziak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legean ezarritakoarekin bat.

Eskuordetze horrek ezin ditu tokiko kontsultategiak ukitu, ez baitira erakunde autonomoaren jabetzakoak, eta, halakoetan, kasuan kasuko tokiko entitateak du eskaeren gainean erabaki beharra.

Horrenbestez, aipatu arauekin bat,

EBATZI DUT:

1. Osasun etxe bakoitzaren arduradunen esku uztea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko lokaletan hirugarrenek jardunaldiak, ikastaroak, txostenak eta biltzarrak egiteko eta aldi baterako antzera erabiltzeko baimentzeko ahalmena.

2. Ebazpen hau igortzea Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeatzailetzari, Osasun Mentaleko Kudeatzailetzari, Nafarroako Ospitaleguneko Kudeatzailetzari, Tuterako Osasun Barrutiko Kudeatzailetzari eta Lizarrako Osasun Barrutiko Kudeatzailetzari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2016ko martxoaren 22an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Óscar Moracho del Río.

Iragarkiaren kodea: F1603756