83. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 2a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Zitazio ediktua. Lan arloko eta Gizarte Segurantzako egintza administratiboen inpugnazioa (prestazio egintzak salbu),
180/2016 prozesua

Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andrea, Iruñeko Lan arloko
2. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.

Aditzera ematen dut: prozedura arruntaren bidezko erreklamazioa dela-eta bideratzen ari den 180/2016 prozesuan ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia eskura dute bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.

Eta M.ª de los Milagros Noguera Rodríguez andreari legezko zitazioa egiteko balio izan dezan, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin eta epaile magistratuaren aurreko adiskidetze-ekitaldira eta judiziora ager dadin, 2016ko maiatzaren 3ko 10:30ean, 4. solairuko 104. judizio-aretoan (Iruñeko San Roke kaleko 4an). Deialdi bakarrean eginen dira, bata bestearen atzetik.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari bukaera ematen dioten ebazpenenak, eta ebazpen honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jar daitekeela hiru eguneko epean.

Iruñean, 2016ko apirilaren 22an.–Justizia Administrazioaren letradua, Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.

Iragarkiaren kodea: J1605001