2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UNTZUE
Aurrekontuko 1/2016 aldaketa. Hasierako onespena
Untzueko Udalak, apirilaren 12an eman 12/2016 ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen 1. aldaketa 2016ko aurrekontuan, kreditu gerakina sartzeari buruzkoa, Camino El Arbolico bidearen obraren gastua finantzatzeko.
Beraz, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean agertuko da, eta 15 egunean jendaurrean egonen da aldizkari horretan argitaratzen den egunetik aitzina, herritarrek eta interesdunek, beharrezkoa iruditzen bazaie, egokitzat jotzen dituzten alegazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Epe hori iraganik alegaziorik jaso gabe, 2016ko aurrekontuan egin 1. aldaketa behin betikoa bilakatuko da.
Horren guztiaren gaineko espedientea interesdunen eskura egonen da Udal Idazkaritzan, azter dezaten.
Untzuen, 2016ko apirilaren 20an.–Alkate udalburua, Encarna Ducun Izpura.
Iragarkiaren kodea: L1604809