2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UXUE
Aguilarko abeltegi hesitua enkantean
Udalak enkante publikoa eginen du, kandelaren eta ahozko posturen bidezko prozeduraz, baldintza-agiriko proposamen ekonomikoaren ereduari loturik, 8 urterako "Aguilar" finkaren aprobetxamendua errentan emateko.
Baldintzak Uxueko Udalean begiratu behar dira.
Aurkezteko epea: 2016ko maiatzaren 17ko eguerdiko hamabiak arte, eta ondoren kandelaren eta ahozko posturen bidezko enkantea eginen da.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa baldintza-agirian agertzen da.
Enkantea eman gabe geldituz gero, berriz ere eginen da 2016ko maiatzaren 19an eta 2016ko maiatzaren 24an, 12:00etan, hurrenez hurren %10 eta %20 merkeago.
Uxuen, 2016ko apirilaren 26an.–Alkatea, Rubén Sánchez Remón.
Iragarkiaren kodea: L1605029