2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
NOAIN (ELORTZIBAR)
Akats zuzenketa, Noain Elortzibarko Udalaren “Julián Gayarre” Musika Eskolan musika ikasketak egiteko 2015-2016 ikasturterako laguntzen deialdiaren laburpenean
Akatsak atzeman baitira Noain Elortzibarko Udalaren “Julián Gayarre” Musika Eskolan musika ikasketak egiteko 2015-2016 ikasturterako laguntzen deialdiaren laburpenean, honen bitartez zuzendu eta honela gelditu da laburpena:
Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index), BDNS (Identifikazioa): 304375.
Lehendabizikoa.–Onuradunak:
Noain Elortzibarko Udalean erroldatuta egon behar da, adingabea izan behar da eta 2015-2016 ikasturte osoan Noain Elortzibarko Udalaren ‘’Julián Gayarre’’ Musika Eskolan matrikulatuta egon behar da, honako ikasketa hauetan:
–Eskolako Ikasketa Planeko II. maila, aldi berean ikasiz “musika-tresna” eta “musika-hizkuntza”, dela “Musika Eskolaren” bidetik dela “Kontserbatoriorako prestakuntza” aukeraz baliaturik.
–III. maila; hemen ere, II. mailan bezala, eskolako Ikasketa Planean maila horretarako ezarri diren nahitaezko ikasgaiak harturik.
Bigarrena.–Xedea:
Noain Elortzibarko Udalaren “Julián Gayarre” Musika Eskolan musika ikasketak egiteko laguntzak ematea 2015-2016 ikasturterako.
Hirugarrena.–Zenbatekoa:
Laguntza emateko aplikatuko diren errenta tarteak, familiaren per capita diru-sarrerak kontuan harturik, eta horien arabera ematen ahalko diren zenbatekoak honako hauek dira:
4.000 eurotik behera: urteko tasaren %75eko laguntza gehienez.
4.000 euro eta 5.500 euro bitarte: urteko tasaren %50eko laguntza gehienez.
5.500 euro eta 7.000 euro bitarte: urteko tasaren %25eko laguntza gehienez.
Bi kidez osatutako familia unitateen kasuan, baldin eta deialdian beka eskatzeko ezarri diren baldintzak betetzen badituzte, urteko tasaren %75eko laguntza emanen zaie gehienez.
Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea:
Hilabetekoa izanen da, deialdiaren laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Noain Elortzibarren, 2016ko martxoaren 15ean.–Noain Elortzibarko “Julián Gayarre” Musika Eskolako Udal Patronatuko Zuzendaritza Batzordeko buruordea, María Cecilia Antolín Astigarraga.
Iragarkiaren kodea: L1604984